Ondarruko Udalak herri jasangarri bat eraikitzeko urrats barri bat emongo dau eta Zaldupeko plazan be birziklateko ontzixak jarriko dotxu. Hondakin kopuru handixenak sailkatzeko helburu dauke udalak eta horretako beharrezkuk dizen bitartekuk jarriko dotxu. Zaldupen herriko beste hainbat gunetan egin daben modun birziklateko gune berri bat jarriko dabe, gutxinaka bada be herritarrak hondakin guztik birziklateko ohitura hartzen juteko.
Herrixe udaletxea!
DANON ONDARRU! gizarte ongizate sentsibilizaziñoi kanpañi, Urrixan tzir
ANDRA MAIXAK 2016
Hau de aurtengo jaxetako kartel ofiziala, ONDARRUko ezaugarri argixenak (ZUBI -ZAHARRA, HIZKUNTZI, eta ALAITASUNE)) azaltzen diz bertan.
Etxitako traste zarrak batzeko zerbitzu martxan
LEA-ARTIBAIko mankomunidadik kartel hau zabaldu dau herrittarrak jakitun egoteko.
Zeure iritzixe nahi dau jakin Udaletxik
Galdera bat zabaldu dabe Udaletik, eta herritxarron partaidetzi eskatzen dabe. Esko bat nahi dozu bota? Ba erantzun galdera hau.
KAMIÑALDEko lubizixan informaziñoi momentun
Udalak, Kamiñaldin eta Iñaki Deunan gertaten dan ezbeharran aurrin, informaziñoi da eguneratzen http://www.udalbarriak.eus webgunin edo ta ondarruko udalan twitterrin. Egoerik aurrea ein ahala bertan zabalduko dau albistik.
ZUNBELTZ BEDIALAUNETA IBAIBARRIAGA da ONDARRUko alkate barrixe
Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga ixendatu dabe Ondarroako alkate gaur Kofrai Zaharrin eindako Ez-Ohiko Osoko Bilkuran. Alkatin laguntzaile lanetan Eneritz Basurko eta Loren Arkotxa ibiliko diz, lelengoku jardun osoko liberaziñoiaz. Erabaki hauek herritarrekin batea adostu dau udal taldik horretarako aurrez eindako herri batzarrin.
Azpixan erakustetzuau HITZAk ata daben bideo txiki bat ZUNBELTZ alkate ixendatu dabeneku
‘Laga naxun hartu nazun tokixan’ kanpañin aurkezpena
Gaur goxin ‘Laga naxun hartu nazun tokixan’ kanpañin aurkezpena
ein de Ondarrun. Kanpaña honen helburu, herritarrek herrixan
kontsumitzeko ohituri sustatzi de, eta horretako Udalak 200 aterkiñ
jarri dotxu herritarren eskutan. Aurkezpenin egon diz, Josu Arrizabalaga
Ondarruko alkati, Agurtzane Zatozteko lehendakaxe, Alberto
Markuerkiaga Zatozteko ostalarixetako bat eta Bidatz Basterretxea Garapen
Agentziko teknikaxe.
Lonja barrixatxik berba eindou
Gaur arratsaldin kofrai zarrin batu gaz (herritxarrak, portun biarra etxen dabenak eta udaleko arduradunak), Lonja barrixan proiektu aztertzeko. Ondiokan dana planutan da eta gañea aldaketak eukikotxuzela diñue udaleko arduradunak. Laster zehaztasun gexa emongo dabela eta beste batzar bat eingo dala be esan dabe bertan.
Auzo batzarrak
Udalak, hurrengo egunetako auzo batzarran deixe eindau. Bertan, auzuk daukezen premiñak nahi dotxu ezautu eta auzotarran kezkai irtenbidik nahitza billatu. Martitzenin (azaruk 17) Iñaki deuna, Kamiñalde, Artibai eta Ikastola kalin bixi dizenak Kofrai zarrin batuko diz arratsaldeko 7retan, eta egun bardiñin Iperkali, Iparragirre, Artabide, Itsas Aurre eta Antiguako Amakuk Guzur Etxin batuko diz ordo bardiñin. Galderan bat edo kezkan bat nahi bazu ein jun berta eta trankil ein berba udal arduradunakin.