Herrixe udaletxea!
Maiatzak 16-22 , kirol medikuntza unitate mugikorra Zaldupen
Kirol medikuntzako unitate mugikorra egongo da Ondarroan maiatzaren 16tik 22a, zehazki, Zaldupe Udal Kiroldegi aurrean, eta herriko 26 pertsonei egingo dizkiete azterketak.
KONTUZ berban esanahixaz!
Diño barne sailburuk, euran nahixe txapelgorrixak “policia de proximidad” bihurtzi ei de eta adibide morun Boby ingelesak jartzen dotxuz. Edo geuk ez dou ulertzen, edo eurak enfasis gehixei ipintxen dotze. Guri, eurak erabiltzen dotxuen maittatzeko moldik, gorrotu sortu eragiten dozku. Beste alde batetik, guk beti ulertu dou, herriko agintari nagusixe udaletako egiten dizen botun bidez aukeratzen dala. Gure herrire agertu dizen tipo arrotzak, ez dabe bardin ulertzen. Hori bai eurak DEMOKRATAK diz, gu ostea BIOLENTUK. Baten batek mundu aldrebesa dala esango dau.
Zainddu Ibaiondoko arbolak!
Udalak herriko boluntaixukin batea arbolak landatu dotxuz Ibaiondon. Danon esku da horrek arbolak zainddu eta hazti. Erreka ondun basu hazten bada, onurak be danok jasoko douz eta: higaduri gitxitxu, uxolai aurre ein…
Udalan proiektuai buruzko informazinoi gexa hamen: http://bioaniztasuna.wordpress.com/
Egin konposta zeure auzoan
Apirilak 18 (eguena), 60+ kanpainaren aurkezpena
Lea Artibai, ahaztutako eskualdea
Udal baten zeregin garrantzitsu bat bere herritarren interesak beste erakunde batzuen aurrean defendatzea da. Adibidez, Foru Aldundiaren aurrean. Bilduk ahalegin hori egin du Ondarroako Udalean lanean hasi zenetik. Baina erantzunak ez dira beti guk nahi modukoak izan.
Foru Aldundiak Lea Artibai eskualdea ahaztuta dauka. Hemen dauzkazue horren erakusle batzuk:








