KORRIKA allaten da gaur Ondarrure, danok kalea!

Arratsaldeko 3:03an sartuko da gaur Ondarrun KORRIKA (beti be atzeakuntzaik ez badauke) Katein. Hortik aurrea herrixan tzir herriko eragillik jungo diz eskuz esku pasaten lekuku, hamen dakazue bakotxak nun erungo daben testigu ta nuntzir eingo daben ibilbidi.

Ta KORRIKA amaiera (BAXONA) juteko autobusak atatxue A.E.K.kuk, animaten bazaze euskaltegixan (Kofrai Zaharreko 2. solairun) galdetu eta emon ixenak, azpixan dakazue bertan eongo dan egitarau.

Badatorrela, badatorrela, KORRIKA!

Gero ta urduritasun handixaua dakau egune hurreatzen dulako, eguaztena hortxe data. Pasan baixaku arratsaldin KORRIKA txiki ein zan herrixan ta ikusirik zelako jendetzik hartu ban parte… eztakiau kabia be engo gazen.

Herriko artistak be bat etxen dabe KORRIKAn etorreriaz, hamen TXARLIk eindako ongi etorrixe sare sozialetan zabaldu dabena. IKA IKA IKA, HOR DATOR KORRIKA! HARRO HERRI!

23. KORRIKA martxan!

Irunetik urtengo dau gaur arratsaldeko 4retan 23. KORRIKA. 2.700 kilometro, gau eta egun ibiliko da Euskal Herriko 7 lurraldetan A.E.K.k antolatutako ekimen mundialin. Gure herritxik Martxoak 20 (eguaztena) pasako da arratsaldeko 3:03 tan. Bittartin herrixan antolatu eta antolatu dabiz egun hori ondo urten datxin, kalik apaindu dabe jenti jakiñan gain egoeteko.

Otsailak 22 (eguena) KORRIKA batzordin billeri Euskaltegixan!

Motorrak martxan ipini diz 23.KORRIKA antolatzeko. Ongo eguenin osteabe KORRIKA batzordi batuko da AEKko euskaltegixan gauzak zehazten juteko (KORRIKA txiki, kilometro banaketak,….), bertan herriko talde eragille ugarik hartuko dabe parte, Arraun elkartik, AURRERAk, herriko ikastetxik, kultur taldik, alderdi politikuk. aisialdiko taldik… Gogoratu, KORRIKA dendi be zabalik dala mateixala eskurazteko.

KORRIKA dendi zabaldu dabe!

23. KORRIKA hurreatzen dun heinin, herrixe girotzen hasitxe da ta horren adierazle bat da KORRIKA dendin zabaleri. Bertan topakozue, soñekuk, petuk, txapelak…. eta beste hainbeste mateixal. Nun dan kokatute? Erribera 13an, Sutargi taberna albun (gitxi bat gorabera). Behian ikusiko dozue dendin egutegixe eta ordutegixe. Sartu eta kuxkuxeatu!

RADIXU irratixe 48 ordu jarraixin!

Urteroko ekimena antolatu dabe RADIXU irratikuk (105,5 fm) euran 33. urteurrena ospatzeko. Hasi otsailak 16 xan (baixaku) eta otsailak 18 (domeki) amatxu, RADIXU martxan eongo da 48 ordu jaraixin. Programa ezagun asko eta beste batzuk barrixauak ahalko dozue entzun bertan: Azken Mohikanu, Uxola irratsaixu, Bon vivant, Terranobako salau….Gogoratu internet bidez be ahalko dozuela entzun, http://www.radixu.info, kliklatu ostin. Zoixonak hamendik RADIXU etxen dozuen danoi!