ZAMARRAn arazu konpondu beharra aldarrikatzen dou!

Idatzi hau jaso dou ONDARROA ZERO ZAMAR taldekuk bixaldute:

Herrixan bolo bolo dabil Zapato Azulin jente asko ibili zala eta be bai kalitan zamar asko geatu zala. Zoritxarrez Euskal Herriko jai handi guztixetan errepikatzen dan irudixe da.

mmmmmmm

Guk proposamen batzuk landu douz, eztabaidi sortu eta egoeri hobetzen juteko eta datorren urteko Zapato Azule garbixaua ixateko (eta herrixan eta eskualdin ospatzen dizen beste jai batzuk be bai).

Urtero lez, aurten ere hondakinez beteta amaitu dabe Ondarroako kalik Zapato Azulin. Zabortegixan amaituko daben hondakin pillu.

Urtetik urtea neurri gehixaua hartzen diz hau ez gertateko, bañe argi da ondioik pauso gehixaua emon bihir dizela.

Zapato Azulin hondakinan arlun ondo eta txarto egin dana idatzi dou, hurrengo urteetako neurrixak hartu ahal ixateko.

ONDO EGIN ZANA:

  • Alde Zaharrin eta Alamedan beira eta ontzi arinentzako bi edukiontzi ipini
  • Txosnetan baso berrerabilgarrixak emon
  • Mikrofonotik baso berrerabilgarriak erabiltzeko errepikatu, eta “litruk” etxen ebizen  gaztiai gero dana edukiontzixeta botateko eskatu
  • Txosna barrun birziklatzeko potuk ipini

 

TXARTO EGIN ZANA

  • Tabernetan behin erabiltzeko plastikozko basuk emon
  • Kalin “litruk” edan eta gero botilak eta poltsak bertan laga
  • Tabernetako beirazko botilak zamartza bota, eta ez birziklatzea

 

EGOERA HOBETZEKO NEURRI BATZUK

  • Taberna guztin konpromisu beira guztixe birziklatzeko
  • Baso berrerabilgarrixak bueltatean diru itzuli, (Antxoa Egunin egin zan latxeik) baso honek lurrin ez amaitzeko
  • Gaztik “litruk” egiten dotxuen lekutan birziklatzeko edukiontzixak ipini (horxiak eta berdik, eta neurri txikixauakuk). Boluntaxo edo hezitzaile batzuk ipini gaztiai esateko nun dazen edukiontzixak, edo hutsik dazen botilak jasotzen juteko
  • Behin bakarrik erabiltzen dizen plastikozko edalontzixakin amatxu bihir dou
  • c
  • ccc
  • ppp

p

cc

mmmm

 

Isurketi Artibai errekan

Urtero lez, uda sasoi aila da eta Artibai errekan isurketak agertzen hasi diz. Atzo be koipi agertu zan errekan, fabrikan batetik botata?

Jenti errekan eta hondartzan bainaten dabilela kontutan hartute, halako isurketak osasun publikun kontrako ekintzak dizela pentsaten dou, eta baitxe ingurumenan kontrakuk.

Herritxar batzuk udaltzainetan salatu ben pasa zana, eta hamendik aurrea be herritxarrak animaten douz halako egoerak salatzea.

po

[ARGAZKIXAK] 2018ko ZAPATO AZULE!

Hamen gaur egunak laga doskuzen argazkixak! Egun ederra da ixaten benetan! Iluntzerutz eueldixe okertu harren, gabeako aterri emon dau…eta gaba luzi de!

Turrunetik ZOIXONAK RADIXUAI eta EURAN BORONDATEZ EGUN HAU AURREA ATATEN DABIZEN HERRITXAR GUZTIAI!

 

 

 

 

Argazkixak jasoten jun ahala altzaten jungo ga!

Ekainak 28 (eguena) Nazioarteko sexu Askapenan egune

2018ko ekainak 28 nazioarteko sexu askapenaren eguneEkainan 28 LGTBI+ pertsonen sexu-askapeneako nazioarteko egune dala ta adierazpen instituzionala onartu dau Ondarruko Udalak. Ekainan 28xan herritarrai mobilizateko deixe egin dotza, arratsaldeko 20:00retan Alamedako kontzentraziñoin parte hartuz.

ss

Onartutako adierazpena:

49 urte pasa diz Stonewalleko erreboltaz geroztik. 1969ko ekainan 27tik 28rako gabaz New Yorkeko polizia Stonewall ixeneko pub baten sartu zan transexual, lesbiana, gay eta bisexualak atxilotzeko. Euran eskubidik defendiuteko elkartzen zin lehen aldia ez bazan be, data hori mugarri bihurtu zan diskriminazio- eta ikusezintasun-testuinguru baten: LGTBI+ pertsonak euran sexualitati eta generu modu askin bizitzeko antolatu zuten borrokan katalizatzaile bat ixan zan.

Orduz geroztik ekainan 28xan LGTBI+ pertsonen Sexu Askapenerako Nazioarteko Egune ospatzen da: dibertsitati eta eindako lorpenak ospatzeko egune da, baita eskubidin eremun aurreruntz etxeko falta dan guzti aldarrikatzeko egune be.

Gaur egun ondioik be LGTBI+ pertsonek mota guztietako diskriminazioak jasaten dotxue, askotan indarkeria barne: sexu-orientazioagatiko eta/edo genero-identitateagatiko gorroto-delituak, heterosexualitatea arau gisa inposatzen dela agerian uzten duten hainbat diskriminazio eta eraso, trans kolektiboaren patologizazioa, trans diren haur eta nerabeentzako arreta egokirik eza, eta abar. Ez dugu ahaztu behar bidegabeko errealitate diskriminatzaile hori askoz handiagoa dela pertsona askorentzat euren arraza, jatorria, egoera administratiboa eta/edo sozio-ekonomikoa eta abar direla medio. Oraindik ere hori gertatzen ari da gure jendartean, eta gure betebeharra da LGTBI+ pertsonen aurkako diskriminazio mota oro ezabatzeko lan egitea. Araudiari eta ekintza espezifikoak martxan jartzeari dagokienez aurrerapausoak eman diren arren, oraindik lan asko egin behar da LGTBI+ pertsonek euren eskubide guztiez egun guztietan goza dezaten defendatzeko eta sexualitatea eta generoa bizitzeko modu eta adierazpen guztien normalizaziorantz beharrezko jendarte-aldaketa gauzatzeko.

Egun honetan ezin dugu ahaztu Euskal Herrian mugimendu LGTBI+ eta feminista osatzen duten pertsona guztien borrokaren aldarrikapena, izan ere, eguneroko zereginean, eta diskriminazio mota oro ezabatzeko lan eginez, jendarte benetan bidezkoa, igualitarioa eta feminista eraikitzeko funtsezko ekarpena egiten baitute. Euren borrokari laguntzeko gure konpromiso politikoak egunerokoa izan behar du, ez soilik adierazpenak eginez, baizik eta eragile sozialekin adostutako ekintzak martxan jartzeko giza baliabideak, baliabide teknikoak eta ekonomikoak konprometituz, betiere ikuspegi feminista eta eraikitzailearekin.

Funtsezko giza eskubideez, norberaren identitatea definitzeko eta identitate hori askatasunez bizitzeko eskubideaz ari gara.

Horregatik, Ondarroako udalak konpromisoa hartzen du honako hau egiteko:

1) Bere politiketan sexu-aniztasuneko eta genero-identitateko ikuspegia sartzea, eta zehazki:

  • Diskriminazioaren prebentziorako eta identitate eta praktika sexu-afektibo ez heteroarautzaileak, askotarikoak eta askatasunean egindakoak garatzeko ekintzak barnean hartzen dituzten baterako hezkuntza feministako programak egiten jarraitzea, beharrezko baliabideak bermatuz Ondarroako hezkidetza Egitasmoaren bitartez

  • Diskriminazioa jasaten duten LGTBI+ pertsona guztiei, eta bereziki beren sexu, arraza, jatorri, egoera administratibo eta abarrengatik kalteberatasun handiagoko egoeran dauden pertsonei sozialki, psikologikoki, juridikoki eta ekonomikoki laguntzeko beharrezko baliabide guztiak bideratzea

  • EAEn LGTBI+ pertsonen eskubideen defentsa osoa eta araudiaren garapen egokirako beharrezko baliabide guztiak bermatuko dituen araudi espezifiko bat martxan jartzeko eskaera egitea dagokion erakundearen aurrean. Aldi berean, LGTBI+ adineko pertsonen arreta egokirako zerbitzuak sustatzeko eskaera egitea.

  • Gure eskumenen esparruan, beste leku batzuetatik iristen diren eta beren sexu-orientazioaren eta/edo genero-identitatearen ondorioz jazarpena jasaten dutela adierazten duten pertsona guztientzako arreta osoa eskaintzea.

  • Mugimendu LGTBI+ eta feministekin etengabeko komunikazio- eta lankidetza-kanalak mantentzea, eta ekimen bateratuak martxan jartzeko baliabideak erraztea. Era berean, aurreko ekintza horiek guztiak mugimendu horiekin kontrastatuko dira.

    s

Herritarrei dei egiten diegu, Ondarroako Emakumeen Udal berdintasun Kontseiluak gure udalerrian ekainaren 28an, arratsaldeko 8 retan, egingo den kontzentrazioan parte har dezaten.

Denontzako askea eta bidezkoa den Euskal Herri baten alde!

Ondarroan, 2018ko ekainaren 20an.

 

Ume Sahararrai harrera ekitaldixe! Gaur (ek 25) 14:00etan alde zaharrin!

Yaalah saharar herrixan lagunan Ondarruko elkartik eta Udalak elkarlanin, Euskal Herrire udi pasatea etorteko aukeri emoten dotsen OPORRAK BAKEAN programiaz bat ein eta herri mailan kanpaña hau jestiona dabe. Horren emaitzi ixan da gaur gure herrire 2hileako etorriko dizen 3umik!

Atzo gabaz Argeliko desertun kokatute dazen Saharar errefuxiatun kanpamentutatik (Tindufetik) urten ben Euskal Herrire datozen umik hegazkin bitxan!

Gaur eguerdixan aiako diz umik eta Yaalah elkartik eta Udalak harrera ekitaldi xume bat eingo dotse GAUR (ekainak25) 14:00etan ALDE ZAHARRIN!

Hamen aurreko egunetan eta atzo gabaz umin familixak Tindufeko aireportutik bixaldutako argazkixak:

Eta hamen ume honek gure herrire etorti zelako beharrezku dan, familixak zerrek bultzatutxuzen eta aurreko urtitako familixan esperientzixa eta testigantzak batzen dotxun bideu: