KORRIKA dendi zabaldu dabe!

23. KORRIKA hurreatzen dun heinin, herrixe girotzen hasitxe da ta horren adierazle bat da KORRIKA dendin zabaleri. Bertan topakozue, soñekuk, petuk, txapelak…. eta beste hainbeste mateixal. Nun dan kokatute? Erribera 13an, Sutargi taberna albun (gitxi bat gorabera). Behian ikusiko dozue dendin egutegixe eta ordutegixe. Sartu eta kuxkuxeatu!

RADIXU irratixe 48 ordu jarraixin!

Urteroko ekimena antolatu dabe RADIXU irratikuk (105,5 fm) euran 33. urteurrena ospatzeko. Hasi otsailak 16 xan (baixaku) eta otsailak 18 (domeki) amatxu, RADIXU martxan eongo da 48 ordu jaraixin. Programa ezagun asko eta beste batzuk barrixauak ahalko dozue entzun bertan: Azken Mohikanu, Uxola irratsaixu, Bon vivant, Terranobako salau….Gogoratu internet bidez be ahalko dozuela entzun, http://www.radixu.info, kliklatu ostin. Zoixonak hamendik RADIXU etxen dozuen danoi!

TRIPONTZIxan zenbaki irabazlik!

Azken hilabetitan Tripontzia zozketi eskutik eskure ibili eta gero, sarixe zozketatu de! Ixez Ondarrun geatu zan sarixetako bat bañe aurten lehengoku Bilboko alde zaharrin saldu de eta bigarren sarixe Lakuan (Gasteizen). Zoixonak irabazliai eta bestioi, Burujabetzin bidin danok gaz irabazlik! Azpixan dakazue urten daben zenbakixak.

PENTSIONISTAK BORROKAN eskubide sozialan alde!

Fresko xamar euala ezin ezkuta ta halan da guzti han ikusi douz gaur be herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin. 2024ko Kurtsuai hasieri emotze gaurko konzentraziñoiaz ta 105 lagun batu dizela esazku antolatzalletako batek. 20 minutuz egon diz bertan eta autobus zerbitzu gehitzearren ingurun dazen etxen kanpañin albistik emotxuez. Datorren astin be han eongo eidiz esanaz amatxu dabe egonaldixe. Jo ta Ke LORTU ARTE!

Badator 23. KORRIKA!

2024an ospatuko da 23. KORRIKA, HARRO HERRI lelopin Martxoak 14 tik 24 bittartin, Irunen hasi eta Baxonan amatxuaz. Ekimena hurreatu ahala albistik altzaten jungo gaz TURRUNIN, ibilbidi, noiz eta ze ordutan pasako dan herritxik, beran ingurun eingo dizen ekitaldixak eta abar. Hasteko 23. KORRIKAko mateixalak saltzen ipinikotxue AEKko herriko lokalin (Kofrai Zaharreko 2. solairun) azpixan agertzen dizen egun eta ordutegixetan. OndHARROko HERRIxe KORRIKIAZ BAT!