
Herri mugimenduk
Ekainak 23 (domeki) San Juan suan AKELARRI

Ohiku dan latxeik ARTELANekuk AKELARRI antolatu dabe San Juan bezperako suan ingurun. Animaten dizen guztiai da zabaldute eta hitzordu be ipini dabe: Ekainak 23 (domeki) gabeko 10 etatik aurrea Arrigorri hondartza ingurun. Gauza bakarra eskatzen dabe, Erdi Aroko erropakin jantzitxe juti.

Ekainak 19 (eguaztena) THE RODEOS taldi Portuko Ranpan
THE RODEOS taldik folk-punk musika estilu joten dau, danok ulertzeko modun THE POGUES taldik joten daben antzeaku. Japonetik datoz eta aukeri eukikou bixar (eguaztena E-19) eurak entzuteko. Sarreri debaldeku ixango da, ta RADIXU irratixan babespin datoz.

PENTSIONISTAK gaur be pankarta atzin
Gaur be Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK pankarta atzin Lorentzo lagun eukela. 264 lagun kontatxue gaurko enkarteladan ta datorren asteleneako deixe etxen amatxu dabe mobilizaziñoi.

Casa de Galiciak 50 urte. Parabéns!
Casa de Galiciak 50 urte betetxuz aurten, eta atzo ospakizun egune euki gendun herrixan. Goxin ekitaldixe Beikozinin, eta eguerdixan bazkaxe. Kalez kale gaiteruk entzuteko aukeri euki gendun, Galiziko eta Euskal Herriko kantak joten. Eta Kantaizekuk be bi herrixetako kantak kanta zitxuen, euskeraz eta galegoz.
Ekitaldixak momento hunkigarrixak euki zitxun, batez be Alejandro Fernández Janoi omenaldixe eitzenin. Jano Ondarrure etorritxako lehenengokotariko galegu ixan zan, eta Casa de Galiciako presidenti urte askun. Gainea Ondarruaz eta Euskal Herrixaz be oso konprometiute dan pertsoni de. Horretxeatxik pentsaten dou merezitxe daukela omenaldixe! Zoixonak Jano! Parabéns!
Eta zoixonak be bai Ondarruko Casa De Galiciai, 50 urtin borondatez einddako bihar guztiatxik! Eskerrik asko!


Herriko PENTSIONISTAK borrokan!
Astelehenero latxeik gaur be herriko PENTSIONISTAK Alamedan batu diz pankarta atzin, PENTSIO DUINEN ALDE BORROKAN leluai jarraitxuz. Antolatzallin arabera gaur 272 lagun batu diz. Gora gure edadekuk!

Gaur be PENTSIONISTAK Alamedan egon diz!
Ekainan lelengoko astelenin be batu diz herriko PENTSIONISTAK eguerdiko 12 xetan Alamedan PENTSIO DUINEN ALDE BORROKAN! pankarta atzin. Antolatzallin kontutan 274 lagun batu diz. Famauk ez badi!

Ekainak 14 eta 15 in ikastaru Etxelilan: AUTODEFENTSA FEMINISTA
Indarkexa matxisti bere osotasunin ulertu eta eraso ezberdinen identifikaziñoi bilatuko da. Honen aurrin, Autodefentsa Feministiai helduko gako, eraso ezberdiñai aurre egin eta gure barrun seguru eta babestuk sentitzeko estrategixak landuz.
Ixen-emoti Etxelilan!

DINAMARTXI antolatzeko jenti bihir de, animaten zaz?

Maiatzeko azkanengoko enkarteladi eindabe PENTSIONISTAK
Aterkinak zabalik eukazela batu diz gaur PENTSIONISTAK Alamedan. 262 lagun egon dizela esasku antolatzallik.
