Des de Ondarroa amb Catalunya… SOLIDARITAT! Mobilizaziñoik gure herrixan!

Atzo iluntzin (urriak14) pilo bat lagun batu ginan GURE ESKUk deitxutako mobilizaziñoin zubi zaharran parin, sententzixa hau ez douela onartzen argi esateko! Poto hotsa, txistuk eta zarati atateko tramankulukin salatu gendun estatu españolan INjustizixi!

Gure Eskuk einddako irakurketan esan ben modun, Zapatun (Urriak19) nazio mobilizaziñoi egongo da Donostin. Aurreraua zehaztuko dabe orduk eta abar.

Ta gabaz sorpresan Ondarruko ERNAIko gaztik ekimen hau einben zubi zaharran parin:

Elkarretaratze eta ekimen honekin Herrialde Katalanai euran albun gazela nahi ixan dotsau erakutsi, baitxe be, katalunian sententzixin kontra hasi daben #TsunamiDemocràtic mobilizaziñoi eta protestai elkartasune adierazi!

ADI! Kataluniako sententzixik urteten dabenin herri mobilizaziñoiaz erantzungo dotsau!

Gure eskuk ADI egoteko deixe ein dotsa euskal gizartiai, sententzixik urtenaz batea jakinaraziko dotxuez herrike eta nazio mailan eingo dizen mobilizaziñoik.

Herrixan eskubide demokratikun kontrako epai honei herri mobilizaziñoi erraldoikin erantzun bihir dotsau.

Informaziñoi gexa nahi ixan ezkeo jarraitxu GURE ESKUn Telegrameko kanala, bertan eguneratutako albistik ipintxen dotxuez.

https://t.me/gureesku

Ta zelan ez, Katalunian be dana listo dakarre epaixai erantzun masibo bat emoteko. Bertan #TsunamiDemocrátic lemapin dabiz mobilizaziñoik antolatzen, itxuraz masibuk eta potentik.

Hamen lagaten dotsuau Tsunami democrátic-en Telegrameko kanala:

https://t.me/tsunamid

(Urria-Azaroa) Erakusketi Etxelilan: KALE FEMINISMOA

kale feminismu

   EGILLI: “Feminismoa fokuratzen” Marieneako Proiektu Kolektiboen Taldea

“Kale feminismoa” erakusketak ikusarazi nahi dau auzo eta kalik erakusten ez doskune: emakumiok estereotipo faltsuz jositxe gazela irudikatuk edo, zuzenin, ez gazela.

    Egutegixe: Urria – azaroa bitxartin   Leku: Etxelila   Antolatzaili: Etxelila eta Berdintasun saila

 

Bizkaiko metala burrukan! Mobilizaziñoitxan parte hartu dabe hainbat herritxarrek!

Ez da ixan Bizkaiko metalgintzako bihargiñantzako asteik onena. Batzuk 2003tik tik bestik 2011 tik barriztu baik dauken lan hitzarmena lortzeko 10 eguneko grebi ein bir ixan dabe metalgintzako langilik (ongo hillin etxea daruen soldatan deskontuaz). Patronalak milimetroik mobiu bez beran posiziñoi, eta Urkullu jaunak argi eta garbi patronala babestu langiliai beste behin be lepu emonda.

Hainbat eta hainbat Ondarrutar egon ginan Bilbon atzo (urriak 4) sindikatuk antolatutako mobilizaziñoin jendetsun. Pilobat Ondarrutarrek etxen dabe biharra eskualdeko metalgintzako enpresatan. Hamen lagaten dotsuau bertan atatako irudi batzuk:

Batzuk betiko bardinak defendiutetxuezen bitxartin, herritxarran mezu argixe zan: “Urkullu cabron trabaja de peòn!”