Alamedako PENTSIONISTAK martxan osteabe!

Gaur eguerdiko 12xetan batuko diz osteabe Alamedan herriko Pentsionistak pankarta atzin pentsiñoik gitxieneko soldatiaz parekatzeko eskatzen. Danok euki dou ongo egunetan opor txikixak eta inddarrak hartute martxan hasitxe daz aurreko astetik Euskal Herriko herri askotan latxeik.

Siñadura bilketi amatxu zan baixakun, eta prentsan agertu dan lez ixe 140.000 batu dotxuez. Datorren hilan 15in Gasteizen manifestaziñoi eingo dabe eta EAEko Legebiltzarrea erungotxuez siñadura guztik. EHL (Herri Ekimen Legegile) honen helburu de pentsiñoik gitxieneko soldatiaz parekatzi. Lan handixe ein ddabe siñadurak batzen eta on ordezkari politikun ordu ixango da, honei erantzun ein bikotze. Gogun euki pentsiodunen heren batek 850 euro baiño gitxia kobraten dabela eta horren artin emakumik dizela %70.

Hortik aparte, gogoratu eguenin, maixatzan 8xan, bertso bazkaixe eingo dabela Galdakaon. Ixezko modun, aurten be bertso eta olerki lehiaketi antolatu dabe eta eguenin ixango da sari banaketi. Animaten dizenak egun eder bat pasateko aukeri eukiko dabe.

ASTELEHENETAN DANOK ALAMEDA, PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!

“DANON ONDARRU” senstsibilizaziñoi kanpañi!

Ondarroako Udalak eta ongizate batzordi osatzen daben herriko taldik ‘Danon Ondarru!’ sentsibilizaziñoi kanpañi antolatu dabe maiatzeako. Maiatzaren 7tik 25ea egongo diz jarduerak eta euran helburu kontzientziaziñoi zabaltzi de.

Ongizateko taldik diz sistemik dauken hutsunik estaltziaz arduratzen dizenak, eta eurai esker, Ondarru justuaua eta inklusibuaua da. Horretaz gain, normalin ixilpin etxen daben lana da eta bistaratu egin nahi dabe. Ixilpeko lan horrek, bañe, ezinbesteko garrantzixe dauke herrixan: alor desberdinetan dabiz lanin egunero, herri hobiaua etxeko. Herritar askorek ez dabe jakingo Ondarrun hainbeste ongizate talde dakauenik (ARNASA elkarti, OROITZEN elkarti, GORABIDE elkarti, DANONARTIN elkarti, GURUTZE GORRIA, KARENKA elkarti, A-A eta ALANON elkarti…) eta gitxiaua zeintzuk dazen horren atzin edo zein dan euren jardune.

Azpixan dakazue Maxatz osun eingo dizen ekintzan egitarau. Hurreatu zeube eta emon babesa euran lanai, eskertuko dotzue.

[Jarraipena] 2025eko ABERRI EGUNE! Nazioa Gara, INDEPENDENTZIA!

Gaur ABERRI EGUNE gaz ospatzen abertzaliok. Naziñoi gazela, erabakitxeko eskubidi dakauela eta INDEPENDENTZIXI nahi douela aldarrikatzeko egune hain zuzen be.

Ezker independentismuk Iruñean dauke urteroku bihurtu dan zitxa nausixe, baitxe be Donibane Garazin.

Hainbat irudi gaz jasoten, batzuk herrikuk eta beste asko Iruñean dazen herritxarrak bixaldutakuk, erbestetik be jaso dou argazki bat:

Herriko irudixak:

Argazki hau bihar arrazoikatxik Kazajistanen dan herritxar batek bixaldu dosku:

2025eko EUSKARALDIXE motorrak berotzen hasi de!

EUSKERIn aldeko mobilizaziñoi erraldoi de EUSKARALDIXE, herri eta auzo guztixeta allateko helburu daukena. Belarriprest eta ahobiziaz gogoratzen zaze? Ba Ondarrun be motorrak berotzen hasi gaz. Hamen datoz lelengoko hitzorduk: Txapa banaketa, maiatzan 2tik aurrea: udal euskara sailin eta Turismo Bulegun. Ixena emon bihir de Euskaraldian: https://izenematea.euskaraldia.eus, Maiatzan 2an batxe be Euskaraldixan Gune Ibiltarixe Alamedan, 17:00etatik 20:00eta.

Herriko lelengoko eragillik hasi diz euran babesa emoten. Batu zeu be ekimen honei ta bebestu EUSKERI!

ZATOZTE dendan elkarti

ZUBI-ZAHAR Herri ikastola

Ondarruko UDAL LANGILLIK

Gure Eskun HERRI LIBRE BAT dinamikin aurkezpena Ap-13 an erakusketa aretun

Gure Esku erabakitxeko eskubidin aldeko mugimenduk, esko artin dabilen “Herri Libre Bat” dinamiki aurkeztuko dau Ondarrun Apirilan 13an 13:30etan Udal erakusketa aretun.

Apirilan 7 an hasitxe, hilan 13re arte argazki erakusketi be egongo da.

Ekainak 7an zitxa garrantzitsu dakau bilbon Euskal Herrixak erabakitxeko eskubidi daukela aldarrikatzeko. Daneako motorrak berotzen hasitxe daz herriko gure eskuko kidik.

LURRA, JUSTIZIA eta BAKEA! PALESTINA ASKATU! Mobilizaziñoi Apirilak 8xan martitzena, 19:00etan Alamedan

Martxoak 30in Palestinar Lurran Egune ixan zan, hori dala eta Gernika-Palestina herri ekimenak mobilizaziñoik deitxu dotxuz Euskal Herriko herri guztitxan apirilan 8rako.

Mobilizaziñoi eta elkartasun keinu ugariren artin, gure herrixak barriro erakutsiko dau herri palestinarraz gazela eta euran burruki geuri be badala! Beraz mobiliza gatxezen. LURRE, JUSTIZIXI eta BAKI palestinar herrixantzako. PALESTINA ASKATU

2025ko lelengoko hiruhillekun KINKEAko zenbaki irabazlik!

2025. urtin lau promoziñoi etxeko asmu dauke ETXERAT Elkartik (PRESO ta IHESLAXAN Senidin elkarti), eta KINKEA promoziñoi bakotxeko 20.000 artelan salduko diz. Aurtengo artelanak Ander Hormazuri artistik eginiko pintura akrilikuk diz. Lelengoko hiruhillabeteko zozketi eindde eta ongun herrixan be sos apurrak geatu diz (7.643, 7.622 eta 10.249 zenbakixak). Zoixonak irabazliai. DANAK ETXEA EKARRI ARTE JO TA KE!