Ludopatixin inguruko hitzaldixe. Martxoak 7 (zapatu) 18:00etan kofrai zaharrin.

Apustu etxin eta joko makinan kontrako plataformatik hitzaldi honen informaziñoi bixaldu doskue:

Kaixooo!
Apustu etxin eta joko makinan kontrako plataformatik hitzaldi bat antolatu dou ongoxe zapaturako!

Hau hitzaldixe, ludopatixin ingurun ixango da eta Jon Antonek emongo dau, Ekintza Aluviz elkarteko kidik. Elkarte hau, ludopatixi eta suntantzixa baiko adikzinoik pairatzen daben pertsonai, gizartin berintengratzen laguntzen daben elkarti de.

📍Hitzaldixe Kofrai Zaharrin ixango da

📆Martxoak 7 an (zapatu)

🕡Arratsaldeko 18:00xetan.

Etorri danok adikzinoi hau lehen pertsonan entzun eta honen ingurun hausnartzea! Zeuen zain eongoa!

Apustu etxi eta joko makinak herritxik bota arte, JTK!

Apustu etxi eta joko makinan kontrako plataformi

Ume sahararrantzako udako aterpetxik danon bultzadi bihir dau!

Yaalah elkarti, euskadiko saharar ordezkaritziaz batea proiekto barri baten da murgilddute. 2020ko uda ko hile bixin saharar errefuxiatun kanpamentutako umik hartukotxuez Lea-Artibaiko aterpetxin. Proiektu honen helburu nauzixe, eskualde mailan dan harrera familixa kopuru urrixai irtenbidi emoti de eta Euskal Herrixan dazen beste aterpetxik eredu hartute darue aurrea proiektu hau.

Hau dana aurrea eruteko eskualdeko udalan laguntzi dauke, baine ez da nahiku proiektuk dakarren gastu guztiai aurre etxeko. Horretako CROWDFUNDING KANPAINI ipini dabe martxan Itsulapikoa.eus atarixan. Herritxar askoren eskariz, bankuko kontu korronte zenbakixe be zabaldu dabe nahi dabenak ekarpena bankutik zuzenin etxeko. Hamen dakazue ekarpenak etxeko era ezberdinak azaltzen daben kartela

https://www.itsulapikoa.eus/eu/proiektuak/haur-sahararrentzako-lea-artibaiko-harrera-aterpetxea/embed-full

44 urte eta gero MARTXOAK 3 gogoratzen

2020 Martxoak 3 gogoratzen LAB44 urte pasa diz 1976. urteko Martxoan 3an, Gasteizen, polizi armatuk bost langile hil zituenetik. Pedro Maria Martinez de Ocio, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Jose Castillo eta Bienvenido Pereda Zaramagako Asisko San Frantzisko elixan euazen, langile grebalarixan batzar baten parte hartzen. Polizixik elixi gaseatu eta bertan euazenak tirokatu ei zitxuezen; bostak hil zin, egun berin edo ondorengo egunetan. Manuel Fraga Iribarne (P.P. alderdiko sortzalletako bat) zan sasoi hartan Barne Ministru, eta 2012an hil zan, Gasteizko sarraski horreatxik epaitu ixan gabe. Fragaz gain, beste ixen bat euan egoera horren ardurapin: Rodolfo Martin Villa  (Sindikatu Harremanetako Ministru).

Egun triste hau gogoratzeko Ondarruko L.A.B. sindikatuk konzentraziñoi eta lore eskaintza bat antolatu dau Martxoak 3 an (martitzena) Monolito aurrin arratsaldeko 7 etan.

 

 

Saharar Errepublika Arabiar Demokratikun 44. urteurrena!

Gaur, Otsailak 27xe, 1976an Saharar Errepublika Arabiar Demokratiku aldarrikatu eben. Españolak Mendebaldeko Sahara abandona eta hurrengoko egunin aldarrikatu eben errepubliki Bir Lehlu herritxik radixo bidez. El Uali 28 urteko buruzagixe ixan zan SEAD aldarrikatu bana, handik denpora gitxire hil zan Mauritanian aurkako ekintza armatu baten.

Gaur egun, herri sahararrak Marokoko estatuandik zapaldute jarraitzen dau. Herrixan beste zati handi batek exilixun, 45 urte baino gexaua Argeliko errefuxiatu kanpamentutan.

Egun hau dala eta Ondarruko saharan aldeko Yaalah elkartik kartel hau ata dau eta Ondarruko Udalak saharar banderi ipini dau mastan. SAHARA ASKATU!