Ondarruko Ehbildu larrialdi egoera honetan biharrin dabil. Pertsoni erdigunin hartute, herrixan sortzen dizen beharrixan desbardiñai aurre eitteko, danon artin ahalik hobetuen aurrea eitteko, bihar eta ekimen desbardinetan beran kidegu inplikauaz…
Baine momento gogorrenetan be, koloriai, alaitxasunai… tarti ein bir gakola jakindde, euran mezu zabaltzeko bideo, Lipdub edo… antzeko zeoze eiñ dabe herritxarrontzat. MEZU argixaz:
Baixaku de barriro, gaur gainea, Preso Politikun Nazioarteko egune be bai.
Koronabiruse dala-eta, egunerokotasunin bizi dozuen salbuespeneko legedixe ondio be gogorra da. Ongo asteburun be ezingo dozue jaso gure bixitxaik, enkarteladaik be ezingo dou ein… baine gure maitxasunak iñoiz ez dau ezautu; ez oztopo, ez barroteik, ez mugaik alkarreaz aurrea eitteko, eta larrialdi egoera honek be ezingo dau gure maitxasun eta alkartasunaz.
Zeuentzat laurontzat… KONFINATAKO HERRITXIK, ETXIN FALTA ZAZENOKANA!
Eta geure konpromizu, askatasuneako bidi alkarreaz eitteku.
Pasan baixakun hasi ginan maitxasun eta alkartasun argazkixak jasoten, eta hamen emaitze. Asko ixan zarie, baine beste askok ezin ixan dabela aittatu nahi dou, gure nausi askok adibidez, whatsapak eta teknologixa barrixan saritatik kanpo dazelako.
Eskerrak emon be bai, Jon Maiai, espreski geutzako kantin aurrin ipiñi douen bertsu eittearren. Plazagainin horrenbeste urte alkarreaz… Entxufik zeozetako balixo biban! Eskerrik asko Jon!
Kanti, SIROKA taldine da, Bihotzetatik zintzilik kanti.
Aitzol, Anartz, Asier eta Ibon, maitxe zaittuau, eta geuaz, ETXIN nahi eta bihir zaittuau.
Herritxar baten e-maile jaso dou Otzaran, Jaurlaritzik autonomuntzako ata daben diru-laguntzan harire minddute. Ez da gitxiaurako! Lotsagarrixe beste behin be Jaurlaritzin kudeaketi.
Gaur Jaurlaritzik autonomuntzako diru laguntzak ata dotxuz. Geure kabuz negozixuk iñok baño ariñaua itxi genduzen. Hillabete pasa da eta diru laguntzak eskatzeko aukeri eukiko dou. 170.000 autonomo gaz gitxi gorabehera. Eta danontzako 3 milloi €ko fondu. 3.000.000 / 170.000 = 17,64€ Benetan? 3.000€ko kopuru ixangora laguntza altuena. 3.000.000 / 3.000 = 1.000 1.000 lagunek lortuko dabe? Zeintzuk? Ata daben dekretun arabera, ariñen eskatzen dabenak! Benetan? Gazen egoeran apurrak duz banatzea eta gañetik alkarren kontra ibili bigaz? Ia zeñek lortu? Ezta eskubideik! Serixotasun bixkat eta propaganda gitxia!
Aurrea herriko dendari, tabernari, autonomuk! Gu, zeuekin gaz!
Zer pentsaten zenduen, ahaztu ein gaskunela atzo erronki altzati. Ez, Aberri Egunan osteko egune, hausnarketako ibilli gendun. Partehartzi balora, bisitak… eta badakixue zer konturatu gazen? Itxuraik itxura geu baino jankinmin handikuauak zazela, eta gehixen-gehixen argazkixak dazenin gustaten gatsuela. Konfundiu bagaz, esango dozue!
Beraz, domeketan, konfinamenduk irauten daben bitxartin, IÑOR EZAUTZEZU? atala ipiñiko dou martxan, eta ia zeiñek gehixen ezautzen dotsuzen.
Horretaz gaiz, etxin, herriko edo-ta ezker abertzaleko pegatinaik, argazkirik, paperik… agertzen bagatsu, akorda beti geuaz, artxibun beti dakau leku histoixin parte dan horrei tokixe eitteko-eta!
Aurreko astelehenin hasi zin mobilizaziñoi mota honeaz Lea-Artibai eta Mutrikuko pentsionistak. Konfinamentu egon arren euran eskakizunak aldarrikatzea deixe etxen dotse herritxarrai!
Gaur (Apirilak 13) eguerdiko 12 etan BURRUNBARI etxeko balkoi edo bentanetatik!
Listo gero ikurriñak balkotxan, bentanetan… Gaurko erronki, 22.erronki ya, zelan ez ikurriñaz lotute jungo da. Ta zer ein bir dozue? Ba ata zeuen bentana edo balkotxatik ikusten dozuen ikurriñai argazkixak eta altza Turruneko orrire edo bixaldu e-mailez: otzara@hotmail.com-ea.
Egunin zir jasotako argazkixakin eguneratzen jungo gaz orrixe, danok ikusteko, geure herrixe, Ondarru: gorri, zuri eta berde! Geure naziñoin aldeko aldarrixe!
Hamen milaka herritxarrek osatutako mapi:
Jendez osatutako mapa. Aberri Egun berezi bateko sentimenduak eta elkartasun mezuak kristalizatzen dituen mapa kolektiboa. #GoraHerria!
Gora Euskal Herrixe askatute! Ondun falta douzenak gogun hartute… Ondo pasa!
Danon artin mosaiko handi bat osatu bir dou domekako, beraz, ONDIO ARGAZKIRIK EZ DOZUENOK ATA: ata argazkixe!!! Ikurriñaz, presun banderoliaz, euskal seleziñoin alde, independentzixin aldarrixaz, edo zeuk nahi dozun aldarrixe orri baten idatzi, pintxa… eta bixaldu ahalik ariñen. Ondarrutar batzuk ya bixaldu dabe!
Ia zenbat ondarrutar topaten dozuezen!
Guk topa douz batzuk!
Bixar, goxin altzauaz batin: IKURRIÑE BALKOIRE!!!
12:30in minutu bateko ixiluni eingo dou, eta gero; Txoria Txori eta Ikusi mendizaleak kantako douz.