Euskaraldiko Herri Batzordik batzar iraixe eingo dau datorren martitzenin, 19:00etan Kofradia Zaharrin. Egitarau bat prestaten dabiz azaroan 18tik aurrea Ondarrun Euskaraldixaz bat etxeko. Ekarri zure idei, danon artin erreza eingo dou eta.

Euskaraldiko Herri Batzordik batzar iraixe eingo dau datorren martitzenin, 19:00etan Kofradia Zaharrin. Egitarau bat prestaten dabiz azaroan 18tik aurrea Ondarrun Euskaraldixaz bat etxeko. Ekarri zure idei, danon artin erreza eingo dou eta.

Hiru lau urte jarraixan ein ixan dabe fetxa honetan zozketi Yaalah elkarteko kidik. Herriko kirolai eta kirol taldik emondako kamisetak ixaten diz sarixak.

Ataten daben diru kanpamentutan martxan dakarren “Bir Ganduz” proiekture bideratuko dabe
Boletuk eskuratzeko: Alai, Koxkorra, Torrepe, Mamu, Gaztedi, Errota, Aurrera, Kurike… eta elkarteko kidik.

Elkarteko kidez eta harrera familixaz osatutako talde ederra jungo da abendun saharar errefuxiatun kanpamentuta Bir Ganduz proiektuaz jarraitzea. Emakumin burujabetzako etxi, eskoleta laguntzi, ospitxaleta mateixala… diz aurten bururuko douzen zereginak.
Hamen datoz osteabe PENTSIONISTAn astelehenetako enkarteladak Alameda. 12 xak puntun batuko diz/gaz Alamedan datorren astin pankarta atzin, 1.080 euroko pentsiñoi duiñak danontzako eskatzen. Inddarrak hartute ei datoz esazku antolatzalletako batek, danoi dagokigu helburure allati, gaur gaztik dizenak bixar pentsionistak be bihurtuko dizelako. Gero negar etxik ez dau balixoko, on borrokatu birdou!

Euskaraldiko Ondarroako Herri BatzordIk billera iraixe antolatu dau herriko norbanako zein eragilitako ordezkarixantzat: Irailan 27 xan, martitzena, 19:00etan Kofradia Zaharrin. Gogoratu aurtengo EUSKARALDIXE Azarun 18 txik Abendun 2 re ixango dala, prest zaze Belarriprest edo Ahobizi ixateko? GU BAI!

Bixar eguerdixan Españiko itzulixe (bizikleta karreri) gure herritxik pasako da ta hori dala ta 13:30 tan Astilleruko geltoki parin batzeko deixe eindabe. Etxin dakauzen ikurriñak, presun aldeko banderolak… dakazuena erun. Kirolzalik bagaz bañe GUK, ARGI DAKAU, GUK GEURE KOLORIK MATXE DOUZ! ONDARRU EZ DA ESPAÑI! eta karreri herritxik pasatzerakun hori aldarrikatukou!

Senstsibilizaziñoi kanpaña handixe daz etxen herrixan gai honen ingurun herriko hainbat eragille (tabernari, elkarte, txoznak …). Herrixan EZ DOU ONARTUKO iñolako eraso matxistaik, ta hori aurrea eruteko protokolo bat adostu de. Ixelako gertaera baten aurrin, telefono zenbaki bat ipini dabe martxan (688772772) eta beran ordutegixe, gabeko 8 retatik goxeko 8 reta ixango da. Ligoteo sanun alde gaz, bañe BAIETZA EZ DAN BITTARTIN, EZETZA DA!

Galdera hau botazku ARTELAN kultur elkartekuk gaur. Parte hartu nahi ixan ezkeo Abuztuak 15 in Artelaneko lokalea hurreatu ( portu sarreran) baño ez dozu ein bihir arratsaldeko 6:45 tan eta bertatik kalejiran urtengo dou. Ez lotsatu eta hartu parte herrittarron jaxetan!

Ondarruko Txosna batzordik Mamarra Azoki antolatu dau Abuztun 14 rako, artisauk, sortzallik, bigarren eskuko gauzak… Azokan parte hartzi nahi dabenak, behian agertzen dan telefonure deitxu baño ez dabe enbiko beti be Abuztuak 5 an aurretik.

Erdi Aroko jaxe antolatzeko herri batzordin bigarren bileri eingo da uztailan 19xan (martitzena) 19:00etan Kofradia Zaharrin. Herrittar guztiai zabalik dan bilera iraixe ixango da. Jai txukune antolatzeko danon parte hartzi beharrezku de! Hurreatu zeube!

Hondartza juteko egueldixe euki gendun atzo herrixan, bero itogarrixe, ta halan da guzti ARNASA eguneko ekimen guztixetan jenti baño ez gendun ikusi, standetan, dantza ikuskizunin, marrazkilaxan lanetan, paillazo artin, oihaletan, kontzertun, jan eta edanin …








