PENTSIÑOI DUIÑAN ALDE kalin gaur be Ondarrun!

12 xak puntun batu diz gaur be Alamedan herriko PENTSIONISTAK. Gaur 145 lagun batu eidiz antolatzallin arabera. 20 minutu egon diz bertan eta astin egon dizen barrixak gai honen ingurun zabaldutxue. Datorren otsaillin 5 urte beteko diz mobilizaziñoikin hasi zinetik eta ekintza desbardiñak etxi pentsaten dabizela be argitxu dabe. Amaitzeko, eurak asmatako kanti abestu dabe eta datorren astelehenin be han eongo eidiz esanez amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta ke LORTU ARTE!

Abenduak 10 (zapatu) PORTUKO RANPIn XV. urteurrenan ospakizune!

2007-2022, 15 urteko bixitxi dauke PORTUKO RANPIk eta hori ospatu beharra da. Abendun 10 (zapatu) hasi eguerdixan eta gabeko kontzertukin emongotze itxuri egunai. Ume eta gaztintzako Skate libri eta papeu egunez eta SHIBARI, UGER eta TOOTH taldin doiñuk entzungo diz gabaz. Sarrerak betiko lez NOYA tabernan eta ZURRUMURRU liburo dendan eongo diz salgai 5 euron trukin. Hurreatu zeu be!

Yaalah elkartekuk saharar kanpamentutako bidin!

Gaur iluntzin urtengo dabe Yaalah elkarteko hainbat kidek, harrera familixak… Argeliko Tinduf zonaldin kokatute dazen saharar errefuxiatun kanpamentuta.

Bertan astebete eukiko dabe herrixan batutako mateixala banatu, saharar herrixan errealitati ezautu eta martxan dakarren emakumin errealizaziñoirako proiektuaz jarraitzea.

Ez da lelengo aldixe Yaalah elkartik Euskadiko Saharar ordezkaritzik antolatutako hegaldi solidaxutan parte hartzen dabena. Bidai honek udan haurrak harreran hartutako familixai aukeri emoten dotsa kanpamentutako familixi bisitatu eta errealitati ezautzeko. Bestalde, Yaalah elkartin modun beste euskal erakunde eta elkartek proiektuk garatu ahal ixaten dabez.

Yaalah elkartin zozketako zenbaki irabazlik

Azkanengoko astitan Yaalah elkarti herriko kirolari eta kirol talde ezberdinan kamisetan zozketako rifak saltzen ibili de. Atzo (zapatu) burutu ben zozketi eta honetxek diz zenbaki irabazlik

Gaur saharar herrixan aldeko elkartasun zozketi burutu dou!

Alamedan egon gaz azkanengoko rifak saltzen eta gero sarixan irabazlin zenbakixak ata douz.

Eskerrik asko rifak saltzeko prestutasune agertu daben herriko denda eta tabernai♥️! Eta zelan ez, zozketako zenbakixak erosi dozuen guztioi eta sarixak emon daben kirolari eta elkartiai!

Zozketan atatako diro guzti datorren astin saharar kanpamentuta bertaratuko dizen kidik erungo dabe Bir Ganduz proiektuaz jarraitzeko.

Gora herrixan aldeko elkartasune!

Gogoratu zenbaki irabazlik gaurtik hasi eta hilebete eukiko dozuela sarixe hartzeko elkartiaz harremanetan jarteko yaalahelkartea@gmail.com ea idatzitxe edo 628986839 zenbakire deitxu/idatzitxe.

Eskerrik asko danoi!✌️🇪🇭

Txingor euritan Aurrera…PENTSIONISTAK KALEA!

Euri zaparrarai aurrea eiñaz han ikusi douz gaur be herriko PENTSIONISTAK. Gaur Alameda erdixan ez diz egon, aterpi beharrezku ixan dalako euazen zaparrarakin. 20 minutu eon diz pankarta atzin 85 lagun, asteburun egon dizen mobilizaziñoin ingurun hausnarketi ein dabe eta datorren asteleheneako deixe etxen amatxu dabe. Etxin geatute ixe ez dala lortzen da, JO TA KE LORTU ARTE! esanaz amatxu dabe gaurko elkarretaratzi.

Hasi de aurtengo EUSKARALDIXE!

Gaur hasi eta abenduak 2 rarte iraungo dau aurtengo EUSKARALDIXAK. Kartelak esaten daben morun, ONDARRUN EUSKERAZ BIXI GAZ, urte guztin! Gure gurasuk lagazkun altxorra babesti tokaten gasku guri ta ondorenguai lekuku pasa bitzau, horretan gabiz. Ixan AHOBIZI edo BELARRIPREST beti EUSKERAZ!

Ta ze hobeto EUSKARALDIXAI hasieri emoteko barre algarak batzuk baño, gaur arratsaldeko 7 retan Kofrai zaharrin bakarrizketa umoretsu NEREA ARRIOLAren ahotik.

2022ko EUSKARALDIko egitarau!

EUSKARALDIxe ate joka dakau (Azaroak 18 txik Abendun 2arte) eta hori kontutan hartute, herrixan egitarau potolo bat prestatu dau EUSKARALDIko herriko batzordik; jolasak, antzerkixe, zini, liburu irakurketi, hitzaldixe… aukera zabala eukikou ikusi eta parte hartzeko.

Aurten iñoizko parte hartzaille kopuru handixenak emon dau ixena herrixan EUSKARALDIrako daneta 2668 lagunek, aurreko aldin baño 1300 lagun gexauak.

*TXAPAK,Turismo Bulegun daz eskuragarri ixena emon dozuenontzat.

Danonartin elkarti A18-19ko janari bilketa berezirako bolondres bile dabil

Urtero sasoi honetan Danonartin elkartik etxen daben janari bilketa berezirako bolondres bile dabil. Laguntza honen beharra dakarren herritxarrantzako elikagaixak batzeko esko bat botateko prest baza hamen dakazu ixena emoteko informaziñoi:

Azaroaren 18 eta 19an, Danonartin elkarteak urteko janari bilketa egingo du, eta urtero bezala, zure laguntza beharrezkoa dugu ekintza aurrera eramateko. Prest bazaude idatzi ero deitu telefono zenbaki honetara, 685769289 ero danonartin@hotmail.con helbidera. Danonartin egingo dugu !! Eskerrik asko !!