Aldarrikapenak nun, Ondarrutarrak han!

Zeñek diño ez gazela herri bixi bat. Asteburo bete beti euki dou, Zapatun, Baxonan egon giñan AZTERKETAK EUSKERAZ manifan, iparraldeko ikaslin eskakizunakin bat etxen.

Erkidegoko hiriburutan pilla bat herrittarrek OSASUNGINTZA PUBLIKU ZAINDU lelopin kalea urten dabe, hor be presente eon gaz.

Ficoban, GURE ESKUk antolatutako batzar orokorrin be ezin gendun huts ein (bai taula gañin bai jende artin).

Domekan be han hemenka ibili gaz, batzuk Bilbon PRESO ta IHESLAXAN eskubidik errespetateko eskatzen.

Bestiok herrixan Maxatzin eingo dizen hauteskunditan URTZAi babesa emoten.

UDALEKU IBILTARIXAK 10 urte betetxu, Zoixonak!

Hasieran proiekto xumi zala pentsa arren, aurten 10 urte betetetxu UDALEKU IBILTARIXAK. Zemat burukomin antolaketa hasieran, ibilbidik topaten, lotako tokixak billatzen, furgoni lotzen, astu beti lagun, zemat gertaera ta aurten ospakizuneko urti.

Hasteko argazki erakusketi udal erakusketa aretun (apirilan 17 tik 21 ea), umik zinak helduk bihurtu diz (argazkixak azaltzen daben latxeik).

Ta apirilak 22 xan 10.urteurreneko jaxe. Azpixan dakazue egun horretako egitarau(mendi buelti, jolasak, bazkaxe, karro-poteu, eta amaitzeko kontzertuk). Gogoratu eta ospatu!

Badator GAZTE TOPAGUNI! Bixitxeko modu bat!

Apirilan 6an hasi eta 9 rarte ehunke gazte independentista, sozialista eta feminista batuko diz Elorrixon ERNAI gazte antolakundin topagunin. Bertan formakuntzako, aisialdirako, kulturako, parrandako… aukera zabala egongo da!

Ondarruko ERNAIko gaztik baieztatu doskuenez herritxik tropa ederra jungo da Elorrixoa! Ondio eguneko bonuk eskuragarri daz eta autobusin ixena emoteko zerrendi Anaitan.

📸Argazki erakusketi. Yaalah elkartik 5 urte!

Mendebaldeko Saharar herrixan aldeko Ondarruko Yaalah elkartik bost urte beteten dotxuz aurten. Urte guzti honetan ez diz geldik eon, Oporrak Bakean egitasmu antolatzen, errefuxiatuntzako janari bilketak, Tindufeko kanpamentuta elkartasun biajik, saharar herrixan aldeko sentsibilizaziñoi…

Erakusketiandik aparte mateixala erosteko aukeri eta Oporrak Bakean programiai buruzko informaziñoi eskuratzeko aukeri egongo da!

5 urte honetan einddaku argazki erakusketa baten islatuko dabe. Honetxek diz erakusketan egongo dizen egunak eta orduk:

17 baixaku: 18:00-20:00
18 zapatu: 11:30-14:00 eta 18:00-20:00
19 domeki: 11:30-14:00
23 eguena: 18:00-20:00
24 baixaku: 18:00-20:00
25 zapatu: 11:30-14:00 eta 18:00-20:00
26 domeki: 11:30-14:00