PENTSIONISTAK pankarta atzin gaur be!

Jo ta Su dabiz borrokan gure herriko PENTSIONISTAK eskubide sozialan alde, danontzako PENTSIÑOI DUIÑAK eskatzen, gutxieneko pentsiñoi gutxieneko soldatiaz parekatzeko eskatzen. Gaur be han egon diz betiko lez Alamedan, puntualak, 12xak puntun zabaldu dabe pankarti, GUTXIENEKO PENTSIÑOI=GUTXIENEKO SOLDATI eta beran atzin 95 herrittar ipini diz (herriko alkati tartin).

Gogoratu dabe Euskal Herriko pentsionistak mobilizaziñoikin jarraitzeko prest dazela eta azalduko dabela hurrengo astitan zer ekintza proposaten daben.

Bañe hortik aparte, dana ezta ixango elkarretaratzi eta manifestaziñoi eta hilan 23an bazkaxe etxeko asmu erakutsi dabe. Ondarruko Alamedako pentsionistak 8 urte beteko dabe Alamedan batzen eta hori ospatzeko Antiguako aman bazkaxe etxeko asmu dakarre. Horretxeatxik, datorren astelehenin ixenak emoteko aukeri eongo da eta bazkatxako diru be aurretik bertan jasoko dabe (18€). Ixez be giro onin bazkalduben eta ia aurten be taldetxu eder bat batzen dan.

JO TA KE LORTU ARTE!

ARTELAN elkartin IÑAUTEIXETAKO egitarau!

ARTELAN elkarteko Iñautexetako egitarau jaso dou. Lantzoiaz eta Akuliaz tanborra joten nahizue jun? Ba, Otsailan 8xan (domeki) eingo da entsaxo bakarra arratsaldeko 7retan Artelaneko tallerrin.

Horretaz gain, Otsailak 14an (zapatu) eta 17an (martitzena) ixango diz pasakallik LANTZOIN ongi etorrerakuk eta AKULIN enterrukuk azpixan agertzen dizen ordutegixetan. Presta mozorruk eta saltoka etxeko gogu beste guzti berez etorriko da ta.

TRIPONTZIAren zenbaki irabazlik!

GURE ESKUk urtero antolatzen daben zozketin zenbaki irabazlik urten dabe gaur eta aurten eztou euki suerteik Ondarrutarrok, nahiz eta ez gazen apartin ibili. Lekatxon eta Portugaleten saldu diz boleto irabazlik,14.605 zenbaki nausixe eta13.837xe bigarrena. Aurten ixe ixe eskun eukirou ea datorren urtin hala dan.

24. KORRIKAn ibilbidi argitxu dabe!

Aurten KORRIKA urti de eta atzo arduradunak argitaratu ben beran ibilbidi. 24.KORRIKAk Martxoan 19xan urtengo dau Atharratzetik eta 29xan Bilbon amatxuko da. Gure herritxik hillan 25in (eguaztena) pasako da ta herrixan illuntzeko 8:15nak sartuko dala aurreikusten dabe Mutriku aldetik etorritxe. Aurtengo KORRIKAko abestixe PELLO REPARAZek (ZETAK) eindau. Prestaketakin hasitxe daz herrixan, adi eingo dizen deialdixai ta KORRIKA etxeko presta!

Gaur, Abenduak 12 (baixaku) Zahartzaro Feministarantz BOGA-BOGA, dokumentala Kofrai Zaharrin!

‘Zahartzaro feministarantz, Boga-Boga’ dokumentala eskainiko dabe Udalak eta Boga-Boga elkartik gaur,baixaku (abenduak 12) arratsaldeko 18:30etan Kofradia Zaharrin. 30 urte daru biharrin BOGA-BOGA elkartik herrixan eta dokumentalin euran bixipenak kontakotxuez ahalduntze kolektibun ingurun. Ez da sarreraik bihir sartzeko, aforu bete arte ixango da.