ABENDUN 9an DANOK PARISEA! Autobusetako zerrendak iratxe herriko leko ezberdiñetan!

Abendun 9an zitxa oso garantzitsu dakau Estatu frantsesan hiriburun, Parisen “Bakearen artisauk” deitxute.

 Argazkixe: Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza

Bertan onarte emon dizen pausuk sendotu eta on PRESUN txandi dela aldarrikatuko dou, estatu frantsesai armagabetzin ondoren pausuk eskatzea jungoa!

Ondarrun autobusetako zerrendak baduz beteten! 

Zeuk be herriko autobusin nahibozu etorri Parisea… EMON IXENA: KURIKE, KULIXKA edo ZURRU-MURRUN!


Sevilla II ko presuk, IBON eta gaxoik dazen presun alde burrukan!

 Atzo hauxe mezu zabaldu zan Sevilla II ko presun burrukaldixan ingurun…

Gaixo dauden euskal preso politikoek pairatzen duten egoera larriaren aurrean eta bereziki Ibon Iparragirre gure kidearen muturreko egoeraren aurrean, SevillaII espetxean gauden euskal preso politikoek ondorengoa adierazi nahi dugu: 


Euskal Herrian Ibon Etxeratzeko egiten ari diren mobilizazio eta eskaerekin bat eginez, astelehen honetatik aurrera (2017.10.17) espetxe honetan gauden Euskal Preso Politikoak borroka iraunkor bat hasiko dugu. Txandaka txapeoak, barauak eta janariari ukoak egingo ditugu “Ibon Etxera Bizirik” leloarekin.


Zapatu Urdiñin eraso sexistak salatzeko telefono bat egongo da

Radixu Irratixe eta Etxelilan arteko lanketin ondorioz aurtengo Zapatu Urdiñin intentsitate ezberdinetako eraso sexistak salatzeko telefono zenbakixe egongo da behar dabenak erabiltzeko. Telefono honen bitartez, zapatuko jai egunin emon leiken (hobeto ez badaz) eraso guztixak identifikatu eta behar dan neurriko erantzune emoti ahalbideratu nahi de. Aurten proba modun salaketa telefonu ipiniko da 13:00etatik uztailaren 2ko 8:00eta martxan, hurrengo astin telefonun baloraziñoi eingo da. Jai eremuk eremu aske bihurtzeko saiakera hau, hasieri baino ez dela azaldu dabe Radixu eta Etxelilako lagunak, ixan be aurrea begire lanketan sakontzeko asmu dauke. Ondo pasa jaxe bañe gogoratu, EZETZA EZETZA DALA!!!

zapato urdiñin eraso sexistan kontrako telefonu