Ondarruko udalak aitortza instituzionala eingotza gaur abenduak 19 (baixaku) eguerdiko 12:00xetan TXOMIN LETAMENDI MURUAi. Kofradia Zaharreko bigarren solairun egingo da ekitaldixe eta beran herixotzin 75.urteurrenan bexperan eingo da ekitaldixe.

Txomi Letamendi Madrilen (Espainia) hil zan, 1950eko abendun 20an, frankismun errepresiño-indarrak eragindako tortura handixan ondorixoz. EAJ/PNVko militanti zan. Españiko Gerra Zibillin parte hartu ban (gudarixan komandante kargu eukan). Ondorixoz, Parisea (Frantzia) erbesteratu zan eta Euskal Informazio Zerbitzuei laguntzen hasi zan bertatik. Parisen bertan ezagutu ban Karmele Urresti ondarrutarra, bere emazti ixango zana. Handik Venezuela erbesteratu zin bixak. Hiru urte eta gero bueltatu zin Euskal Herrire, Jose Antonio Agirre lehendakarixak hala eskatute; Euskal Informazio Zerbitzun egin ban lan. 1947an atxilotu ben, eta espetxeratu egin zuen bost urteako Gerra Kontseiluk. Madrilen (Espainia) hil zan, jasandako tortura fisiko eta psikiko basatixan ondorixoz.

Txomin Letamendi Murua biktima dala aitortu berri dau Gogora Institutuk ontzu, Giza Eskubidin Euskal Herriko Behatokixak eta Letamendi familixik eskatute.
Ekitaldixan erakunde publiko desberdinen ordezkarixak be egongo diz.
Ez douelako Ahaztu bihir, Memoixi eta erreparaziñoi!












