MIREN SANTOS URRESTI emakume borrokalaxak agur esazku gaur!

Miren… Betitxik ezautu douen andra borrokalaxe.

Miren “Kruzallu”, “Karril” gixona.  Ziurrenik, askok Miren Karril esango dabe, baine guk Miren Kruzallu, hori lelengoko gauzetaku adostu gendune ezta Miren?

Miren belaunaldi borrokalai bateko kide sendu ixan da gure herrixan. Zenbat ixileko bihar eta laguntza emon dozu azkanearte… Ikastolan, ezker abertzalin, hauteskunditan, preso eta iheslaxan esparrun, Plazagañin…

Beixak beteta galdetzen euskun; “gure neska-mutilak zer? Noiz askatu bir dotsuez!” Eta alkarrei beatute esaten gendun “lortuko dou!” Eta etxeratze bakotxe zeure seme-alaba modun zelebraten zendun.

Plazagañin zenbat bihar, zenbat konfesiñoi eta zenbat barre! Eta holantxen bihurtu ziñen atzetik getozen neskon erreferente Plazagañeko andrak. Beti, hortxe, lelengoko iladan zeuazelako.  Konplizidadik saretzen hasi giñan eta konplizidaditatik harataua belaunaldi arteko laguntasune eraiki gendun Plazagañeko andra edo-eta kalitako andrakin. Alkarreaz arduratzen, alkar laguntzen…

Eta relebu hartzeko prest agertu giñan. Ño, kosta gatsun Miren arduri eta kipuli potxati soltati e! 3 urtin o demostra bir ixan geuntsun kipuli potxateko gai giñala, eta zeure laguntziaz arduriai be kolpe eingo geuntsala.

Gogun dakau, plazagañeko txandi hasi eta zeure bixitxak. Presun txosna tortilli erutin atxikixiaz (ixe Lekatxotik) ia dana ondo ixun ikustea etorten ziñan, laguntzaik bir bagendun be, disimulata zeure ustez. Eta babes hori be  beti eskertuko dotsuau.

Lagunak eta familixi beti albun, beti emoteko eta hartzeko prest, ta zer esanik ez beti ondun eukizun lagunaz.

Asko ikasi dou alkarreaz, barre asko be ein dou alkarreaz, eta ametsak be konpartiu eta borrokatu douz alkarreaz. Ta geugan jarraitxuko dozu Miren garaipen bidin be.

Eskerrik asko danatxik Miren. Besarkada bat Karril eta etxekuoi!

ISIDORO GALAN CARRETERO lagunak agur esazku!

Zein zan ISIDORO galdetukozue askok, Euskaldun borrokalaxan lagune zala erantzuteban berak. Aspaldi ezagutu gendun Cartagena aldin, talde bateko kide bat gexa zan, MARIANO, MARIA, NENE… Cartagenako Comite de solidaridad con Euskal-Herriako partaidik danak.

Cartagenako Espartaco liburutegixan ezagutu gendun “biharrin”, Marianoaz batea. Vespa baten jabe, handik hona eruten giñuezen kartzelako bixitxeta. Zeara, gau guzti autobusin, lo tamain, hiri ezezagun batea alla eta… eurak zain. Kartzela erun, zain egon eta El Barrio de las Seiscientas auzure eruten giñuezen atsedena, jana, ta babesa emotea (hori bai, sarri zaintzapin). “Gaiztuk” giñala esatetzen, borrokalaxak giñala erantzutetzen eurak (sasoi hartan ez euan bromaik). Zemat Euskalherritar pasa ete dizen euran etxetatik ez genduke zehazten jakingo. Cartagena aldin egon dizen Euskal presuk iñoiz ez diz bakarrik sentiu. Baten bat bixitxa baik gelditzen bazan, eurak beteten zitxuen haren hutsuni.

Dispertsiñoi amatxu zan, bañe Euskal Herrixaz lotute jarraitxu ban. Urbina (Araba) euran bigarren etxi bihurtu zan, Blanka Anteparan seme kuttunak bihurtu zin. Amezketa, Ondarru (Plazagañeko jantokixe urteroko bixitxi ban, bai ala baiku).

Gabon sasoi allaten zanin, posta bidez jaso ixandou urtero gabonetako tarjetak. Ezin edozelakuk, olerkixak zin gexenetan.

Ezin de ordaindu jende horrek ein dabena guatxik. Betiko geatuko da gure oroimenetan. Borrokik batu gatxu! Betirarte ISIDORO!

*Baten batek ISIDOROn bixitxi nahi badau ezautu azpixan dakazue laburbildute.

ISIDORO GALAN CARRETERO

“Hirurogeiko hamarkadan eta Vatikanoko II. Kontzilioaren inspiraziopean, Jesusen Konpainiak Langile Misioa sortu zuen. Helburua argia zen: apaiz jesuitak langile klasera jaitsaraztea, haien arazoetan murgiltzea, pulpituak uztea eta lan munduarekin nahastea. Antzeko beste ekimen batek mugimendu apostoliko bat izango du, hala nola Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC). Urte horietan, diktadurak erregimenak debekatutako erakunde sindikalei uzten ez zien lekua okupatzen zuten apaiz langileak hedatu ziren lurralde nazional osoan. Cartagena bezalako hiri bateko langile eta industria-mundua ez da mugimendu horretatik kanpo geratuko.

Testuinguru horretan, Isidoro Galán Carretero 1936an jaiotakoa, gerra zibilean, 1968an iritsi zen Cartagenera, beste bi jesuitarekin batera: Mariano González Mangada eta Miguel Ángel Ondínez. Pepe Ros, Carmen Álvarez, Mercedes Trujillo eta Paca Cañavate zeuden HOACeko eta beste eliza-gune batzuetako aktibisten eta oinarrizko kristauen talde batekin bat egin zuten. Langile apaiz talde batek hiriko industria-auzoetako parrokiak hartzen ditu pixkanaka (Pedro Castaño, Antonio Bermejo, Telesforo Hermosilla, Juan López Bermúdez, Pedro Hernández Cano eta beste asko) eta 70eko hamarkadan etengabeko aktibismoa zabaltzen eta erregimenari aurre egiten hasi ziren. Hilzorian zegoen diktadura haren jazarpena, atxiloketak eta espetxea jasango dituzte. Isidororen kasuan, 1972ko azaroaren 14an atxilotu, jipoitu, espetxeratu eta aldi baterako Cartagenatik erbesteratu zuten, jarduera subertsiboengatik beste apaiz batzuekin batera, polizia frankistaren esanetan.

Lehenengo apaizak, gero langileak, azkenean sindikalistak

Elizgizon kontzientziatu horietako askok trantsizio pertsonal bat egin zuten, apaizetik langilera eta langiletik sindikalistara doana. Horietako batzuk hainbeste inplikatzen dira, non erakunde sindikal batzuetako buruzagi ere izango diren.
Hori da Isidoro Galánen kasua. 600etako parrokiako apaiza izanik, eraikuntzako enpresa bateko (Dragados y Construcciones) langile gisa arituko da, lider sindikal bihurtuko da eta 1976ko Murtziako eraikuntzako greba ospetsuaren buru izango da Cartagenan.

1978an, PCE eta Langile Komisioak legeztatu ondoren (Isidoro Galán erakunde horietara hurbildu zen), CCOOren I. Biltzar Konfederala egin zen. Une horretan, Isidoro Galánek Cartagenako CCOOren eskualde-ordezkaria izateko konpromisoa hartu zuen, trantsizioan lehena, garai hartan hain esker txarreko lanpostu horretarako boluntario askorik ez zegoen garaxan.



Kultur jarduera

Bere beste alderdi bat kulturala da, ZYX plataforma editorialean eta 1974an Cartagenako Espartaco liburu-denda mitikoa irekitzean garatu zuena, HOACeko beste kide batzuekin batera. Bertan, Mariano González Mangada liburu-saltzaile hain mitikoarekin zuen adiskidetasun sutsua nabarmendu zen, harekin militantzia, kredoa, borroka eta bizipenak partekatu baitzituen 1996an hil zen arte.

Borrokalaria azkeneraino

Isidoro Galan Cartagenan hil da 2025ean, bizitza osoa borrokan eman ondoren. Oraindik ere ikusi ahal izan zen, edadetua zela, Podemosen 2014ko lehen batzarretan. Eta, azken batean, aitortu beharra dago bere lana eta bere kide apaiz guztiena funtsezkoa izan zela frankismo berantiarreko langileen borroka ez ezik, Espainian sindikatuak eta demokrazia sendotzeko eta garatzeko ere. Jende horrek gu guztion errekonozimendua merezi du, XXI. mendeko Espainia demokratikoko langileena eta herritarrena. CCOO sindikatuaren sorreran eta historiaren lanketan, jesuitei, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeari (HOAC) eta Langile Gazte Kristauei (JOC) lotutako apaiz langileen funtsezko lana aitortzen da, Isidoro eta bere kideen kasuan bezala, 60ko hamarkadako Espainia grisean parrokietan sortu zen sindikalismo berri bat osatzen laguntzeko. Cartagenako langilego guztia zorretan dago.”

*Aurreko testu honako artikulutik ata dou:

“Isidoro Galán Carretero, primer delegado comarcal de CCOO en Cartagena en la Transición, fallece a los 88 años”

Beran nahixai jamon eiñaz, Ikurriñaz lurperatuko dabe behian ikusiko dozuen latxeik.

FERNANDO AGIRRE ARAMAIO junde gure artetik!

FERNANDO AGIRREk agur esazku gaur, 79 urte eukazela. Baten batek Ondarru eta Ondarrutarran histoixi landu badau, berau ixanda. NAO VICTORIA itsasontzixe zala (Ondarrun einddaku), SATURRANgo kartzelako kontuk zile edo Erdi Arun Ondarrun sorreri nundik noa ixan zan… Hori dana aztertu dabena FERNANDO ixan da. Estatuko artxibo guztik pasa zitxun herrixai buruzko dokumentuk topaten!

Karlista jatorrizko familixan jaxo zan, gaztetaz seminaxure jun eta abade abertzalik ezautu zitxun, eta bera be abertzale bihurtu zan. Handik Monachilea (Granada) jun zan fralle ein nahixan (arrunte zan hori sasoi hartan) beste herrittar bateaz, bañe ez zala beran bidi ta herrire einban buelta. Hasiera baten partikularrak emoten hasi zan soldati ata nahixan. Gero asesoixi ipini ban, ta hortxe jarraitxu ban biharrin jubilaziñoirarte.

Frankismo garaxan zinegotzi sartu zan udalin (Tercios familiares lez) barrutik gauzak aldatzeko helburuaz. Familixa karlistaku zanez, errezaua euki ban eta oztopoik eztotzen ipini (hasiera baten behintzat). Beraz batea ANTONIO ARGOITIA eon zan ta bixan artin herrixan hasitxe euazen mugimenduk erreztu ein zitxuen, bai kultura mallan, bai hezkuntza mallan. Frankismu amaitzen eta herri mugimendu borborka euala, ALKATIN mugimendu sortu zan Euskal Herrixan (demokrazixi bultzatu nahixan). Bergaran batu zin mugimendu horretako alkatik 1976an. Nahiz eta Fernando bakarrik zinegotzixe ixan, herriko ikurre hartu eta orduko alkatin (XAXI) permiso baik, han jun zan bera be.

“Sasi demokrazixi” bixi ixan gendun ordutik aurrea ta alderdi desbardiñak jun zin agertzen. Berak E.S.B.n (Euskal Sozialista Biltzarra) parte hartu ban, ta gero HERRI BATASUNAko herriko mahaiko partaidi ixan zan urtitan. Behin baino gexauatan aurkeztu zan udal hauteskuditako HBko zerrendetan, eta 1987ko hauteskunditan zinegotzi bihurtu zan atzea be.

Zubi Zahar herri ikastolako finantzak zuzentzen be egon zan sasoi baten, hezkuntza herrikoi ekonomikoki lagundu nahixan.

FERNANDO 1980. urtin atxilotu ben guardia zibillak, beran lagunan (ANGEL 34kun) enterrun desagertu zan pistolin gorabeheri argitzeko. (Euskal Memoriako txostenin agertzen dan latxeik)

Hortik aurrea beran benetako pasiñoi lantzen hasi zan, Ondarruko HISTOIXI argitzi. Artxibuk arakatzen, lagun artin herriko ondare historiku elkarbanatzen, OHZ (Ondarruko historiazalin elkarti) sendotzen.

ONDARROA urtekari desberiñetan agertzen diz beran idazlanak, baten batek nahi badotxu irakurri. Zemat hitzaldixetan toka gakon mahaixan egoti, beti prest zalantzak argitzeko!

Turruneko kidion partez, besarkada estu bat familixia, eta doluminak. Beti akordako gaz Fernandoaz!

52 urte beteten diz EUSTAKIO MENDIZABAL BENITO “TXIKIA” hil bela!

EUSTAKIO MENDIZABAL BENITO sortzez Itsasondoku bazan be Ondarruko herrixaz lotura handixe euki ban, andri eta bi semik Ondarrutarrak diz adibidez. Horretaz gain EUSTAKIOk denbora asko pasa ban herrixan frankismo garai gogorrin, berantzako eta militante askorentzako Ondarru babes toki seguru ixan zan, elkartasun sare zabal bat antolatute eualako.

2023 an 50 urte bete zin “Txikia”n erailketatik eta Ondarruko herrixak omenaldi xume baine hunkigarrixe eskeini dotsan.

Ene herria

Ez etsi

Ez da oraindik iritsi 

Baiña

Ez etsi… 

Eta eutsi!

Noizbait beharko baita iritsi 

Kantuari ez utzi 

Eta

Borrokaren dantzara jautsi

Oiñaze miñez hil ziren semeak goretsi 

Bizia baitzuten utzi. 

Baiña kantuari ez utzi 

Eta

Ez etsi 

Ez etsi 

Ez etsi

Interneteko sare sozialan bidez jakin dou “Txikia” abestixan lehenengoko bertsiñoiai buruz. Eustakio hil eta gitxire, Telesforo Monzonek einddako abesti hau graba eben Ipar Euskal Herrixan. Abeslaxak, beran kide, lagun eta bixipen ugari alkarreaz pasatako jendi: Txomin Iturbe, Maite Ormaetxea, Manu Garmendia ‘Kortatu’, Isidro Garalde ‘Mamarru’

LOREN ARKOTXA MEABEk laga gatxu

Goxeko lehen ordutan jaso dou albisti, Loren Arkotxa Meabebasterretxea zendu dala goxaldin [Apirilak 7] 80 urte eukazela.

Loren, “Arteta” modun ezaune nausi askontzat, gaxotasunak erusku geure artetik. Ondarruko Arteta baserrixan jaxo zan Loren 1945in. 17 urte eukazela Australire jun zan, basogintzan biharra eittea. Ixez herrixan ein zan “Basques in Australia” erakusketan jakin ixan genduzen beran eta beste hainbat herritxarren bixipenak zehaztasun gehixauaz. Kanadan be ibili zan biharrin Euskal Herrire buelta ein aurretik.

Urruntasunak ez eutsan euskaraik eta Euskal Herrixanganako maitxasunik desagertarazi. Herrire buelta ein eta mobimiento desbardinetan ibili zan; Zubi Zahar Herri ikastolan, Artelanen, Herri Batasunan…

Eta holantxen, Ondarruko alkate be ixan zan. Ondarruk euki daben lehenengoko alkate abertzali. 3 legegintzalditan ixan zan alkate; 1987tik 1995ea eta 1999tik 2003ra arte. Herri Batasunatik lelengo eta gero Euskal Herritarrokeaz. Berak esaten ban modun, beran militantzixi ikusgarrixe zan, baine zenbat kiden ezkutuko bihar eta borroka beraz batea… Alkatin figuriaz sarri pasaten da hori, pertsona bakarrin ipintxen da foku baine dauken taldi, ezkutuko sare hori; etxekuk eitten daben sustengu… horrek baik… A zelako komunidadin parte ixan zan Loren bera be! Eta horretxek eitten gaittu handi mugimendu modun, geure komunitatik.

Alkate eta Udalbiltzako lehendakaxe be ixan zan,  ilegalizaziñoi garaixan be sartu ginan. Udalbiltzan kontrako operaziñoi matxan ipiñi eta 21 lagun auziperatu zitxuezen, horren artin Loren. Hori dala eta kartzeli be ezautu ban. Kartzelaratzik ez eutsan gorrotoik sortu, hain argi eukan eta holan esaten eban ondo gebizela eta lortuko gendule…

Lorenek bixi-militante luzi euki dau. Militaten hasi zanetik, zelan aldatu dan testuinguru, mundu bera, gure herrixe eta batez be, mugimenduk berak be zelako garapena euki daben… Estrategixa kanbixu, belaunaldi aldaketak, krisi ekonomikuk, pandemixi, mugimendu ezberdinan sorreri (pentsionistak, zaintza…) internet eta sarin agerpena, greba feministak, indarkexa matxistiai aurre hartu nahixak eta eraldaketa feministi… Zelan aldatu gatxu horrek danak! Eta Lorenek, ibilbide horretan jakin ixan dau alde argi, baine batez be ilunetatik; minak errebisa eta mugimenduaz batea eraldatzen.

Loren, jarraitxuko dou borrokan; garatzen eta eraldatzen. Helburu douen Euskal Herri independiente, Sozialista, euskaldun, feminista eta ekologisti lortu arte. Ziri-mirixe ixaten jarraitxuko dou.

Besarkada handi-handi bat etxeko eta lagunoi!

SABIN ETXABURU ARRIZABALAGA hildde!

Gaur jakin dou Sabin Etxaburu, gutzako Sabin “Inglesa” jun dela gure artetik 86 urte eukazela. Berak ez leuken onartuko esaldixe ibiliko dou bera definiuteko (erderaz dalako): “Genio y figura hasta la…”. Hil arte BORROKALARIXE letra handiz, beran bixitxako ibilbidi halakoxi ixan dalako. Gaztetaz frankismuai aurre etxi toka gakon eta benetan be lortu ebala esan geinke, halan geatu de jasota beran berbakin gure artxibutan.

1962xan atxilotu eben lehenengoko aldiz ZUTIK aldizkarixan jasota gelditxu zan lez:

1962 urtea

SABIN ETXABURU detenitua

“Bilbao, octubre 7 (ETA). Se encuentran detenidos, ya en Madrid” Hemen 10 lagunen zerrenda eta datoak. Beraien artean: Sabin Echalecu (sic) de Ondarroa, trabaja en “Mendiguren y Zarraua” de Eibar, acusado de pertenecer a ETA.” Ikus 1/ Zutik (Caracas) 20.zenbakia, 6. Orrialdea (Documentos 2 Hordago 1979, 238 orrialdea) 1963

1963-III-2
ETAko 16 militanteen aurka epaiketa militarra Madrilen. (1) Beraien artean SABIN ETXABURU Ondarrutarra.

2-Salaketak eta Fiskalaren eskabideak
SABIN ETXABURUri salaketak: “ Confecccionar con una multicopista y difundir propaganda para la huelga” N.B: La propaganda referida era de carácter puramente económico y laboral y no surtio efecto.
Fiscalak 6 urte eskatzen dio.
d) 72 ordu baino gehiago komisaldegian egin dituzte.
e) Abogatuak “de oficio” eta militarren zerrenda batetik hartu behar. Zerrenda horren egilea: Enrique Egmar!!!1963-07-31


Sabin Etxaburu aske.
Paulo VI. Aita santuaren koroapena dela eta Francok emaniko indultoa medio, kaleratu dituzte Sabin eta beste hainbat preso. Ikus 1) Zutik (Boletin de noticias de ETA), 1963-08-24. (Documentos 2, Hordago 1979, 486 orrialde)

Zeinek esango ban Sabin ATXE SANTUai esker askatuko ebela.

Gertaera honek jasoaz batea Guardia Zibilan artxibutan islatute gelditxu zin Sabinen datu eta informaziñoik.

1964ko Aberri egunin be ez zan gelditxu etxin. Beste hainbat herrittarrakin batea Gernika hurreatu zan, nahiz eta Francok debeku ipini mobilizaziñoiai.

Askatu eta gero enpresa munduai lotzen hasi zan, inguruko lehenengoko koperatiban sorreran aktiboki parte hartu ban. Berai esker (beste batzukin batea), sortu zin eskualdeko hainbat enpresa kooperatiba, adibidez, Cikautxo, KIDE (ixena berak proposatutaku)… Herriko kultur ekintzak bultzatzen be lehen lerrun beti. Kresala Kultur Elkartin Lehendakari, Zubi-Zahar Herri Ikastolako batzordin…Nazio mallan EGIN egunkariko bultzatzalletako bat ixan zan (diru batzeko arduri hartuaz).

Argazki hau 1976an Elizondoko Baztandarren biltzarra jaixin atataku de.

Politikan, Presun aldeko dinamiketan eta errepresiñoin kontrako ekintzetan beti lehen lerrun! Nahiz eta urtikin aurrea jun 2013ko Herri Harresixan egun bat bera be ez ban huts ein.

Goiko argazki hau Herri Harresixin atataku de. Kanputik herrire etorritxako inddar polizialak “ahaztute” edo Sabinek berak “eskuratutako” porra hau herrixan geatuzan trofeo lez.

Azkanengoko urtik, etxeko txikixakin gozatzeko aukeri eukiban.

Turrunak eskuratu daben azkanengoko irudixak hasierako esaldixaz bat etxen dau. Ixez Bilboko EH Bildun manifan atatako argazkixe da hau, beran karro eta guzti.

Azakanengoko urtitan euskeri ixan da beran kezka eta ardura nagusixetako bat. Kalin sarritxan ikusi ixan dou inposatutako hizkuntza hutsez idatzitxako kaleko kartelak kentzen. Ondorengo argazki hau aurtengo Abendun bertan atataku de. BORROKALARIXE HIL ARTE!

Screenshot

Turrune osatzen douenon partetik doluminak nahi dotsauz adierazi etxekuai! Betirarte Sabin!

Horretaz gain, badakiau etxekuk omenaldi xume bat prestatzen dabizena. Zehazten dabenin Turrunin jakinaraziko dou.

SANTI URIBE ODRIOZOLAk agur esazku gaur!

Zeñek ez ban ezautzen herrixan ba SANTI URIBE? Guk kide handi bat galdurou gaur (Iñoiz EZ dosku hutsik ein). Itsosu ixan da beran pasiñoi, bai biharrez bai afiziñoiz. 87 urteaz junde gure artetik, patroi lez jubila arte, beran itsosoko kartak altxor lez eukazen gordeta. Pena bateaz gelditzen gaz, Kooperatiban ingurun lan sakon bat etxen dan kide batek galdetuzkun itsosoko kooperatibak zer ixan zin sasoi hartan eta SANTI elkarrizketatzekotan gelditxu zan (ez gendun euki denporaik berau etxeko). Itsosun bai bañe herrixaz lotute beti. Franquismo garaixin (1973), kartzeli ezautu ban (Euskal askapen mugimenduai laguntza ekonomiku emotzala ta kartzelaratu ixan zan beste hainbat kidikin batea “Kutxa” zala ta). Herriko mugimendun be hor eon ixan da beti, Kresala zala, Zubi-Zahar herri ikastoli bultzatzen burubelarri, Plazagañin atun erreten…nun ez.

Bañe ez pentsa jubilata gero geldik geatu zanik. Txalopa txikixe hartu eta kabrata, txibitxa, palankata…. eta Arrantza lehiaketan antolakuntzan han ibiltxen zan, Preso ta Iheslaxan aldeko hondartzetako enkarteladetan lelengoko lerrun edo EH Bildun hauteskunditan txalopi ata bizala, ba bera lelen.

€

Abesti be gustoku ixan dau, Musika eskolako lagunakin edo Preso Ta Iheslaxan aldeko Santa eskin.

TURRUNE etxen douen guztion partez dolumiñak etxeko guztiai eta bereziki beran andriai, Imaculadai. Muso handi handi bat.

IÑAKI ERRAPEL ALKORTA GIMENO borrokalai abertzali jun gasku!

Gutzako IÑAXIO SAGASTA, danan gañetik ABERTZALI, 86 urteaz jun de gure artetik. Sagasta modun ezautzen bagendun be, ixatez Axunaneku zan, Sagastaneku andri zanelako.

Ofizioz, gazte-gazte arrantzale sasoi haretan ohiku zan modun. Lelengo semi jaxo zanin, umik hazten nahi zitxuzela ikusi eta Sagasta Enea jatetxi irai ben Artabiden (debekuai aurre egiñaz).

Zemat leatz, atun, zapo… ikatzetan erre daben ezingo genduke zenbatu. Jatetxez gain, Euskal Herrixan askatasunan aldeko ezkutuko borrokalaxan kokaleku ixan zan Sagasta jatetxi (hango paetak berba engo baleuke!). Estatuko indar parapolizialak jakitun zin Iñaxiok zelan pentsateban ta bera beldurtzeko hainbat gutun bixaldutzen, berak jaso, salatu, ta len baño gogorraua bihurtu zan.

Holan dakarrezen 3 seme-alaban ondun eta herri dinamiketan be ibili ixan ahal ban. 1970in, El Correo Españoleko hainbat egunkari erreteko ekimenin parte hartu ban Alamedan eta kartzelaratu ixan zan Basauriko espetxin beste hainbat lagunekin batea (tartin beran andri) 10 egun ta gero askatu zitxuezen.

Herri ekimen desbardiñetako partaidi ta sustengatzalli: Kresala kultur elkartin edo Zubi-zahar herri ikastolin babesletako bat. Ezker Abertzaleko ekimenetan presente, zer esan preso, iheslai ta deportatun aldekutan.

Ez euan manifestaziñoirik beran diarrotsa entzuten ez zanik, Herrera de la Mancha, Paris… Kontxintxina jun bihir bazan be!

Kantati be oso gustoku ban, lagun artin ibiltxi zer esanik bez.

Presun aldeko Santa eskin urtero urteteban.

Egin itxi benin be hor ibili zan diru batzen Gara sortzeko. Ta zer esan Plazagañin…Arrantzale egunin atune erreten fin beti.

Urtza (alabi) kartzela erun eutsenin hartu ban golpiai be ein eutsan aurre, etxea etorri te Zubi Harresixan barriro alabi zelan eruten eutsen bixi bihir ixan ban, beran gogortasunin herri oso baten babesaz gozatute.

Danak etxea ekarri arte hortxe beti, gaxotasune ailla eta urte betin barrun erun dabenearte. Geuaz geatzen diz Iñaxio, zure inddarra, atune erreteko ikatzan trukilluk, eta emondako guzti.

Besarkada handi-handi bat etxekuai!

Bi handi Itxurribarriko paretin!

Astin konturatu gaz Itxurribarriko paretin agertu dan margolanaz. FIDEL CASTRO RUZ eta IMANOL ORUEMAZAGA BASETA agertzen diz bertan ta ixenburu hau ipinitze lanai: IRAULTZAILE BI berbetan. Guk ez gendun ezautu FIDEL bañe bai IMANOL, ta baieztatzen dou iraultzalle handixe ixan zala. Bakotxa beran mallan, batek Ertamerika osu irauli ban ta bestik herri xume hau (Ondarru). 1956xan etorri zan gure herrire elixako organista latxeik, herrittarrakin bat eiban eta herri-harru bihurtu ban bixi gazen tokixe. Sasoi hartan gertaten zin injustizixa desbardiñai aurrea ein (herri eta Euskal Herri mallan) ta komunidade sendo bat martxan ipintxi lortu ban. Frankismo garaiko agintarixai aurre etxi toka gakon, eleiz atzerakoi batei be pilak ipinitzan, indar okupatzallik jo puntun ipini ben (hartzi toka gakon)….ez euan IMANOL gelditxuko banik. Herrigintzan sartu zan buru belarri (hizkuntzi bultzatzen, langillin aldeko aldarrixak zabaltzen, kulturiai oiñarrixak ipintxen, hezkuntzi zutabe lez hartzen, memoixa historiku azalerazten, herrixe udalea zuzentzen…), danin ban parte.

Ez zatxuau ahazten IMANOL ta zuk lagatako ondari jaso ta zabaltzen ahalegindduko gaz. Hain matxe zendun herri histoixi gorde zendun urtitan toki ezberdiñetan (garai gogorretan be bai), zenbat kuartilla bete zenduzen ezta kontateik (beste asko erre bihir ixan zendun), dokumentu, liburu, esku orri, kartel, argazki… Guk hor jarraitzen dou altxor hau zaintzen ta gehitzen TXIKIA abestixak esaten daben latxeik, gure haurrek biharko ikastoletan haien izenak abestu ditzaten!

AITZIBER IBAIBARRIAGA BURGOA lagun eta kidik agur esazku gaur!

Herixotzin aurrin sentiuten douen miñe, hutsuni…beti de handixe. “Tokaten” dana baño lehen aillaten danin…Injustizixin sentipena be agertzen gasku. 52 urte eukazen eta bi ume ederren ama zan Aitziber. Abertzale borrokalai familiko lau anai-arrebako parte zan, gazte-gazte; Preso Iheslai eta deportatun defentsan ibili ziñan Aitziber, zenbat burruka: martxa, batzar, turno… Naziotasunan alde be ekiñin ibili ziñan, Ezker Abertzalin aldeko zerrendetan be arpexe emon zendun, herriko kirol eta dantza taldin be han ikusi ixan zatxuau…Betitxik burrukan, azkanengoko momenturarte, bixitxin aldeko burrukan.

FRESNESko kartzela (Frantzia) martxan 1997xan.

Naziogintzin aldeko ekimena (EHNA aurkezten) Plaiko zubixan

Hauteskundiai uko etxen ilegalizaziñoin sasoin.

ZUBI-ZAHAR Saski baloiko partaidi hasieretatik.

BERRITXUre bixitxea jun arren, Ondarruko kontutan be parte hartzen jarraitzen zendun, Tanborradi urteroko hitzordu zendun.

Lagun artin gustoa beti (betirako lagun)

Ta etxekuk zer esanik ez!

Mamarro kristuk erun zatxu gure albotik, bañe momento txarrenetan be gure ondun ikusi zatxuau.

Zure irribarri eta Inddarra gogun douzela eingou dou aurrea AITZI. Besarkada handi bat etxeko eta lagunoi TURRUNE etxen douen danon partetik. Ez zatxuau errez ahaztuko! MATXE ZATXUAU!