Egun politxe ein dau gaur oinez edo mendi irteeraren bat eitteko eta gure irakurle bat AIZKORRIre jun eta argazki hau bixalduzku.
Geure jenti
Agur eta ohore, Juanito Arantzamendi!
Gaur hildde Juanito Arantzamendi Ondarruko euskaltzale eta abertzali.
Gudari abertzali ixan zan 36ko gerran, frankistak preso hartu ben eta esklabo lanak ein bir ixan zitxuzen “trabajadoritan”. Halan da be, gerra ostin Ondarrure buelta eiban, eta herrixan euazen EAJko militantikin bihar klandestinu etxen hasi zan: propagandi banatu, adibidez.
Herriko gaztik mugimendu abertzale barrixe sortu ben 60. hamarkadan, eta Juanito gaztiai laguntzen be ibili zan. Franco hil eta gero, HBko militanti be ixan zan. Ondarroako Ezker Abertzalik dauken artxibutan han agertzen da Markos Gabikaz, Edurne Arrizabalagaz, Karmele Urrestiaz eta Anabel Zubikaraiaz batea zelan zabaldu ben lelengoko aurrezki libreti. Gaur egun SORTU alderdiko kidi zan (zaharrena ziurrenik).
Abertzale belaunaldi batetik besteako zubixe ixan da Juanito. Urte gatxenetan aberrixan aldeko maittasune bixik mantendu daben belaunaldiko kide.
Eskerrik asko Juanito, bixotz-bixotzez!
(Juanito, atzin, jarritxe. 97 urteaz Alamedan, Urtzai elkartasune erakusten)
Delfin Ituarte “IXURDI” hil dde
Egunetan faltan somatzen gendun, eta gaur goxin kalin beran aurpegixe eskelan ikusi dou. Gaztik beran ibilbidi ez ben asko ezautuko ta berau definitzeko ez dakiau nundik hasi. Realzale amorratu, kalezali, Euskal herri aske bat beti burun… Han ikusten gendun baixakuko manifetan jenti kontaten, edo ta mikru hartzen Zapatun GARRAXIKAko batzarra nun eta zein ordutan euan esateko. Beti esku bat botateko prest. Laister arte LAGUN.
Azpixan agertzen dizen argazkixak, Txapel okerran kuartelin atatakuk diz. Berak kontatuzkun zelan tortura ben bertan, eta nun euki ben atxilotute.
Gero arte, Juanito!
Atzo Juanitoi agur esateko batu ginan, eta kantaten agurtu gendun, berak nahi ban latxeik.
Eskerrik asko Sinuhei bideu bixaltzearren!
Gero arte, Juanito!
Juanito Balentziaga, hil gasku
Beti euki dou dudi, pertsona bat juten gazkunin Turrunin goraipatu bir douen alaez, danak daukelako beran nortasune, eta danok gazelako berezixak. Bañe Juaniton kasun pentsaten dou berezitasun hori aparteku dala. Sasoi baten Ezker Abertzalik lelo bat ata ban kalea jaxak zinela ta: JAIAK BAI, BORROKA ERE BAI. Guk lelo hori Juanitoaz lotzen dou.
Oso gixon alaixe zan. Mariñel jaxetako sortzailetako bat ixan zan.
Eta borrokan be aurrin egon ixan da. Azpiko argazkixan, beran lagun Angel 34kun enterrun
Edo ta ontzuaua, Kepan ongi etorrixan…
Azken urtitan, nahiz eta osasunez ez dan ondo ibili, gogoratzen dou Zaharran Egoitza aurrin, greba egun baten, pankarta baten atzin, beran erruberadun jarrilekun, langillin eskubidin defentsan.
Hori bai, azkanengoz aurtengo jaxetan ikusi gendun beran Jai Braian maittin, eskutan kuba libri hartute eta, ixilik egoteku esanez, kontu kontari. Bera definiuteko berba bat eskatu ezkio, Lagunen-lagune ixan dala esango geunke. Laister arte LAGUN!
Zoixonak Imanol! Zoixonak txistulaixoi!
Ondarruko kultur agorik herrixan kulturi bultzatzen ibili dizen erakunde bat eta pertsona bat omendu zitxun asteburun. Alde batetik, herriko txistulaixak, pilo bat urtin tradizinoiai eusten dabizelako astero astero; bestetik, Imanol Oruemazagai, herriko kulturin alde einddaben bihar guztiatxik (elixako tiplik, antzerkixak, ikastoli, historiazalik…).
Guk gure partetik Imanolen alde soziala eta politiku be aipatu nahiko geunkez. Bera ixan zan Kamiñazpiko elixako mugimendu sozialan bultzatzaile nausixe. Elixa alternatibo bat (euskaldune, herritxarra, iraixe, kritiku, soziala…) eskatzeko mugimendutan be parte hartu ban, batxe kristau komunidaditan be. Sotani erantzi, buzu jantzi eta porture jun zan biharrea, langilin errealidadi urretik ezautzeko. Frankismun kontra etxearren, apaizan kartzelatik pasa bir ixan zan. Eta Franko hil eta gero, Herri Batasunako partaide ixan zan.
Azkanengoko urtitan be, beran konpromiso politikuaz eta sozialaz jarraitzen dau. Aipagarrixe da Koldo Arriolan hilketin ingurun argitaratu ban liburu.
ZOIXONAK Imanol geure partetik be, eizun guztiatxik eta etxen zabizen guztiatxik!
LOREA ETXABURU hil dde
Aspaldixan makal eta gaxoik euan eta 82 urteaz hil dde LOREA. Zein zan LOREA galdetuko dabe askok. Donostin bixi zan Ondarrutarra, bañe beran herrixaz lotute euan emakumi ixan zan. Danan gañetik abertzali, bera ixan zan beste askoaz batea, 60. hamarkadatik aurrea eleiz jendik, eleiza ofizialaren jokaera kritikatzen zuenetako bat. Herrixak, diktadurapin bixi ban zapalkuntzi, eta elixa ofiziala, mutu eta gor. Horren aurrin, bera ez zan geldik geatu. Azpixan agertzen dan esku paperin, berak eta ABEL MUNIATEGIK goiko zinan emondako hitzaldixan barri.
40 urte Txikia hil bela
MARIANA ARRIZABALAGA (Euskaldunon babesa) gogun.
Aurrera aipatu gendun, zelan BORDELE-n (BOURDEAUX-en) erraustu ben Mariana Arrizabalaga (Joseba “Sagastan” alargune) 94 urteaz. Askotan gertaten dan lez, gaztik ez dabe jakingo zein zan emakume hau, bañe urtitan sartute dazenak bai. Euskaldune, abertzali eta euskal iheslarixantzat beti bere etxeko atik zabalik euki dabena. Ixille bañe ekintzalli, holaik gogoratzen dabe beran hurrekuk. Mila esker egindako guztiatxik!
















