Asteburu beti euki dou ongun be

Baixakun, Donbassen egon dizen herrittarrak bixi ixan dabenak entzuten eon giñan Kofrai Zarrin

1Zapatun, Kalamendin egon giñan ASIER eta XABIn egunak ospatzen lagun artin

xabi eta indixu egune ospatzen kalamendin 2014-10-18eta gaur Zangotzan egon gaz NAFARROA OINEZeko jaixin. Ez dou euki aspertzeko astirik.

MONTSERRAT txikixe hil gasku

moserrat txikixeSaltsa guztixetako perrejille zan emakume txiki hau. Txikixe bañe bixotz handiku. Gauza asko esan leike beratxik, langilli, umore oneku, saltseri… Beran falti hartuko dou Plazagañin, baixakuko enkarteladan, Santa Agedako kantu jiran… Laster arte MONTSERRAT.

santa ageda 3

123

plazagain emakumik lanin

moserrat

Eskerrik asko BITXORE (omenaldixe)

1Azkanin be, Bitxorei ein bir gentzan egun bateko omenaldixe aste osoku bihurtu de.
Jente ederra (eta famau!) batu de omenaldixe prestateko eta hauxe da emaitze.
Hauez gain, herriko hiru ikastetxitan girotze lanak eingo dotxue Bitxoren ingurun.
Eta tartin, sorpresatxu batzuk be ixango diz kalin astin tzir (bañe horrek ez dotzuauz kontako!)
Hamen dakazue egitarau.
2014 urrian 3tik 12re Ondarrun
URRIAK 3-12, ERAKUSKETA Alamedako aretoan (Uxu)
Egunero 18:00-21:00 / zapatu-domeketan 12:00-14:00/ 18:00-21:00URRIAK 4, “Bitxoren txokoak” ALTXORRAREN BILA herri guztian (Txirrimorraski)
Arratsaldean.

URRIAK 8, IRRATSAIO BEREZIA Radixu Irratian/ 22:00-00:00
(“Azken Mohikanoak”/ Radixu)

URRIAK 11, ESKERRIK ASKO BITXORE! OMENALDIA Musika Plazan
(herritarrak, taldeak, ikastetxeak, lagunak…)

Egitaraua
17:00etan, MARGO eta BUZTIN TAILERRAK
18:50 ean KALEJIRA Barratik
19:00etan OMENALDI EKITALDIA

URRIAK 12, BITXORE GOGOAN, EGUNPASA URBASAN (Artelan)
(beste bere errauts erdiak aireratuko dira Urederran)
9:00 Itsasaurretik irteera
12:30 Errautsak aireratzea Urederreko behatokian (Urbasan)
13:30 Bazkaria Bioitzako kanpinean eta16:30ak aldera Ondarrure buelta

Autobuserako izena ematea: Erakusketa Aretoan 3tik 9ra bitartean.
– Tikeak salduko dira bertan 20 eurotan (8 autobusa + 12 menua)

Azarun 9ko galdeketin alde kalea urten dabe katalanak, eta ondarrutarrak be hantxe egon diz

Nahiz eta Españiko TRIBUNAL CONSTITUCIONALak atzea bota daben azarun 9ko  galdeketi, atzo katalanak kalin erantzutzen eurak jun eingo dizela bozkatzea. Eta han bixi dan gure herrikidik (MIRENek) hauxe bixaldusku:

Atzo, San Jeronimo egune (baakiau lenako esanak. San Jeronimo txixati… ruega por nosotros y por los txixatis ). Ba Bartzelonan be kriston zaparrari eonzan. Halandabe urten gendun kalea (Plaça Sant Jaumea), aterkiñakin, butxu-butxu eindde, bañe… beti aurrea… ta TURRUNE be han eonzan…”

t

r

Irailak 10 (eguaztena) Bitxorei omenaldixe preparateko bigarren batzarra

2
 
Artelanekuok Bitxorei omenaldixe preparaten gabiz. Urrixan 11n zapatun ixango litxake. Omenaldixan parte hartu nahi daben herritxarrak eta herriko taldik dakarrezen idea guztik bateratzeko eta omenaldiko eskaleta bat preparateko batzarra BIXAR ixango ra: IRAILAK 10, EGUAZTENA, 20:00etan Kofraxa Zaharreko 2. pisun. Zure ingurun ezautzen bazu baten bat interesata euki leikena, esaizu eta datorrela bera be, fale?
Mertzi!
 
11
 

Agur BITXORE

BITTORE_LAK

Datorren astelehenin, sanjuan sue eingo dou urtero legez Musika Plazan. Aldez aurretik, gaberdixan, bolanderak, adarrak eta irrintzixak, mendittik (Arrigorrittik) Akerra eta beran sekitu badatozela plaza iragarriko dabe. Parte hartu nahi bazu, etorri, ekainan 23an, gabeko 22:00etatik aurrea, Arrigorri hondartzako txiringito ingurure, ERDI AROKO ERROPAKIN JANTZITXE! Bertan, ulik harrotu eta gustoa “zikindduko” zaitxuau.

Eta urtero lez, Alamedan lorak banatu ostin, Musika Plazan suan bueltan sagardau banatzen, dantzan eta saltoka ibiliko ga… Bitxore Laka gure sorgin nausixai (Artelaneko bixotzai) be berba batzuk eskainiko dotsauz.

Ekainan 8xan umezurtz laga giñuzen Bitxorek, eta gure asmu merezi daben omenaldixe eitti bada be, lelengo “ein biharreku ein bir de”, berak esango ban latxeik. Hau de, San Juan bezperako gaba antolatzi… eta “gero, gerokuk”. Horretxeatxik, gure asmu (Bitxorei omenaldixe) irailerako-edo lagakou. Hori eta gehixa merezi dabelako Bitxorek. Idea guztik ongi etorrixak ixango diz

Bixar, eguena hilak 19, Bitxoren errautsak itsasoratu eingo diz. Baine aldez aurretik ekitaldi txikitxu bat eingo dotzau Alamedan, 19:00etan. Gonbidatuta zaze. Berba batzuk, kanta batzuk… Muso handi bat eta gero arte, Bitxore! Eta datorren astelehenin, danok plaza! Gora bixotzak!

Nekane Akarregi (Artelan Elkartin ixenin)

Agur eta ohore, Bitxore!

GABONAK

Gaur Ondarruk pertsona handi bat galdu dau: Bitxore Laka. Elorrixon jakinddou herixotzin barri, eta bertan euazen ondarrutar guztik txalo zaparrada bateaz jaso dotxuez Bitxorek einddako erraldoik.

Gauza asko esan leikez Bitxorei buruz. Urtitan egon zan Kataluniako auzo pobritan biharrin, bertako biharginai laguntzen talde erlijioso bateaz. Frankismoko urte gogorrak zin, eta emigrante asko biximodo hobe baten bile jun zin Kataluniako hirixeta biharrea, baldintza oso gogorretan. Bitxore hantxe egon zan.

Gero Ondarrure etorri zan, eta elixa ofizialetik aldentzen jun zan, herrixan sortzen euazen mobimiento alternatibutan parte hartzeko. Behian dakazuen argazkixe, adibidez, 1972xan mendixan einddako ezkontza bateku de. Gitarriaz agertzen da.

Arte sorkuntzi ixan da beran pasinoi. Beran erraldoik Euskal Herri guztiko jai eta manifestazinoitxan ikusi douz, urti jun eta urti etorri. Ondarrutarroi laga doskuz geure ixakerin parte bihurtu dizen jai eta pertsonajik: San Junetako akelarri, Akuli, Lantzoi… Ehunke ondarrutarrei arti sortzen be erakutsi dotsa beran Artelanen.

2

Gatxe ixango da berak lagatako hutsuni beteti.

Bitxore, eskerrik asko eizun bihar guztiatxik! Ez zatxuau sekule ahaztuko.

Bide batez, aldarrikapen bat nahi dou ein: ONDARRUK BITXORE IXENEKO KALE, PLAZA EDO ESPAZIXO BAT BIR DAU, jentik ez ahaztuteko zein ixan dan.

bitxore 1972xan ezkontza bat mendixan

Emakume handixe jun gasku: MIREN ARTETXE BELAUSTEGI

arazurin miren artetxe

Gauza asko esan leikez beratxik: ixille ta abertzale ekintzalli sasoi gogorretan, San Juan Txurruko emakume konspiratzailitako kidi (Esparadraposek berba eingo baleuke…), Ondarruko umik opor lekuta  juten zinin bizipoza ipintxen benetako saltseri (Bakedanoko koziñeri)… Aurten Plazagaiñi umezurtz geatukora bera baik. 87 urteaz hildde, bañe sustrai luzik lagatxuz herrixan.

Hamen erakusten dotzuauz beran pare bat argazki (borobil bateaz agertzen da bera), 1977xan atatakuk, Askatasun Ibilaldixan Iruña ondun, Arazurin.

1977-08-28 arazurin askatasun martxan