
Geure jenti
JOSEBA BURGOA “KARRIL” junde gure artetik
Bagenkixen makal ebillela. Gaur eguerdi aldin hil ddela baieztatuzku etxekuk, jota gelditxu gaz. Perrotxikero natu, Sardiña erreten ezeukan aurkakoik, militante ixille, langille natu,…aurten PLAZAGAÑIn igarriko dou beran hutsuni. Artxibuk arakatzen ibili gaz eta ez dou billatu argazki bakar bat bez bera bakarrik, beti anaxiaz bat. Abertzaletasune odolin eukan sartute (anaxe guztik), baixakutako eta astelehenetako enkarteladan fiju zan . Azpixan anaxik: JOSEBA (ezkerreku), ADAN, eta IÑAKI.

Beste hau, 1982xin atataku de PLAZAGAÑIN sardiña erreten anaxiaz ondun.

JOSEBA, zu jun zaz bañe zure oroimena guaz gelditzen da. GERO ARTE, MATXE ZATXUAU!!!
Ekainak 16 (eguena), ERREFUXIATUN kanpamendutako kontakizune Ondarrutar baten ahotik
Egutegixe: Ekainan 16 Ordutegixe: 19:00etan Leku: Etxelilan
Oihana Goikoetxea Osa ondarrutarra Idomeniko errefuxiatu kanpamendutan egon da eta bertan bixitxako esperientzixiai buruz lehen pertsonan jarduteko aukei eukiko dou.
Hamen dakazue komunikabide ezberdinetan Oihanak burututako elkarlanak:– Lea Artibai Eta Mutriku Egunkaria http://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/2016/06/10/oihana-goikoetxea-idomeniko-boluntarioa-kanpaleku-berrietan-kartzela-batean-legez-sentitzen-dira/
– Faktoria Euskadi Irratia Faktoria saioan:http://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/faktoria/audioak/osoa/4099126/idomeni–oihana-goikoetxea–errefuxiatua–euskadi-irratiko-faktoria/
– EiTB Albisteak – Noticias EiTBhttp://www.eitb.eus/es/noticias/internacional/detalle/4099416/oihana-goikoetxea-idomeni-es-imposible-acceder-al-campamento/
— Otzara Ondarroa, Uxu Emakumeak, Lea Artibai Eta Mutriku Egunkaria eta Ema Mutriku
EH Bildun HAUTESKUNDE batzar iraixe
Ekainan 4an, zapatun HAUTESKUNDE batzar iraixe goixeko 11.00an Txokun.
EHBilduko kide dan Onintza Enbeita etorriko da.

Gainin dakauzen hauteskunditan asko jokatzen dou!
Mikel Etxaburu: “Kartzelak hutsitzeko sasoi de”
ARNALDOaz batea egon gaz BARTZELONAn
ARNALDO Katalunya aldea junde bertako egoeri hurretik ezautzeko eta bide batez eskerrak emoteko kartzelan egon dan bittartin berai babesa emotzan jentiai. Parlamenten ongi etorrixe emotze eta gero KATALUNYAko alderdi nausixakin bature. Despatxutan bai, bañe kali eztau laga albo baten. Hamen bertatik MIRENek bixalduzkun irudixak.









Terese Lertxundi Kaltzakorta hil gasku
PORRUtarra berau, ixille bañe eintzalli. Herriko ekimen desberdiñetan beti euazen TERESE eta SABIN. Kaleko borrokalaxe zan TERESE, ondioik gogoratzen dou bixak Alamedan euazela txapel-gorrixak agertu eta ia zetan euazen galdetu eta multi ipinitzen egune.Ez zin atzea etxen benetakuk. Ikastolako ume guztin ama ixan zan sasoi luze baten. Hamaike tortilla jan dou Amnistiko txosnan berak eindakuk eta ze esan plazagañiatxik edo Txokun alde eindako biarraz. 85 urteaz hil de gaur. Hamen erakustetzuau gure artxibutan topa douzen argazki batzuk.
![SAM_1482[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2016/05/sam_14821.jpg?w=636)



ESKERRIK ASKO TERESE!!!

Albiste hau sartzen geuazela, idatzizku ZAPATO AZULEko antolatzallik eta RADIXU irratixin biarrin dabizenak eta hauxe diñue:
“RADIXUkun partez muso handi bana TERESE “PORRUn”senidiai. Beti ixango zatxuau gogun TERESE, bai RADIXUk bai ZAPATO AZULAk. Emozun guztiatxik, Eskerrik asko TERESE.
JABI eta ALBERTO omendu douz gaur LEKATXOn

Gaur eguerdixan omenaldixe jaso dabe JABIk eta ALBERTOk LEKATXOn. LABsindikatuk antolatu dau eta bertan bi langillin herixotzi salatu dou. Sindikatuko buruzagixak (AINHOA ETXAIDE) berba eindau eta beran hasarri erakutsi dau esanaz aurten urti hasi eta gaur arte 14 langille hil dizela eta agintarixak normaltasunez jarraitzen dabela, hori onarteziñe dala esan dau.





Gora emakumion borroki!
Martxun 8xe… emakumiok borrokan jarraittuko douen konpromizo egune. Emakume askoren borrokiai esker ailla gaz egun dakauzen eskubidin jabe ixatea, baine ondio be zapalduk ga. Euskaldun, emakume eta langile ixatearren 3 bidar gaz zapalduk, eta horretxeatxik borrokan segi eingou.
Ondarrutar emakumiok be beti ixan gaz borrokalaxak, eta gaurkun zeuei, geuri, emakume borrokalaxai omenalditxu bat nahi dotsau ein, merezi dozuelako, merezi douelako.





Gora emakumion borroki!
Gora Ondarruko andrak!
Gure Esku Dago: kriseilun ekitaldixe bertan behera

Zoritxarrez ezingo dou ein pentsata geunkan ekimena urteko atzan egunin. Dana prest euan baine batzutan gauza batzuk eztaz gure esku, bat egueldixe. Danon ahuan da zelako nego epela eta siku dan ixaten eta horretxek erungatxu ekimen hau bertan behera lagatea. Dakixuen modun kriseilu hauek gora etxeko sue ibiltxen dabe eta emonda dazen errekaxikin sute handi bat sortzeko arrisku bat da. Ez dou nahi mendixak arriskun ipini eta zuzenena bertan behera lagati dala pentsa dou.
Hori bai, ez ahaztu (egueldixe ez modun) zenbat gauza dazen gure esku, zenbat gauza ahal douen ein geure erabakixe argitzeko. Urte barri bat laste hasikora eta adi egon mobilizaziñoi zein ekimen barrixeta, ez datoz gitxi eta!
Geure esku da geure etorkizune erabakitxi! 