ZUNBELTZ LARREA AZPIRI preso politiko Ondarrutarran egune da gaur, ZOIXONAK!!!

ZUNBELTZek 34 urte beteten dotxuz gaur. 34 urte horretatik 15 kartzelan pasa dau, NAHIKURE! Sasoire etxekun eta lagunan artin ospatzeko beran egune. TURRUNAN zenbakixak ondo badabiz, datorren urteko martxun ( 9 hillabete inguru) herrixan ikusti espero dou, beraz hau de atzanengoko bidar hamendik zoixonduko douena, EUTSI LAGUN! Beti esaten douen latxeik, barrun dazenak asko eskertzen dabe herriko barrixak, hau de beran “helbidi”:

ZUNBELTZ LARREA:
Centro Penitenciario de Castellon de la Plana. Carretera de Alcora, km. 10. 12006  Castellon de la Plana – Castellon

 

zunbeltz larrea 34 urte

Gutariko bat jun gasku gaur, ANDONI ARISTONDO ARANTZAMENDI

P1050859Badakiau bixitxi erruera bat dala, batzuk etorri eta bestik jun etxen dizela bixitxa honetan. Bañe ondun euki douen LAGUN eta KIDIai agur esati mintzu ixaten da beti. ANDONI gutzako hoixe ixan da. Preso eta iheslaxan aldeko aldarrikapen guztixetan lelen euanetako bat, Ikastoliai bultzadi emoteko be han euan, zemat atun erre ete dau Plazagañin edo Zubi harresixin barandilliai lotutako irudixe be ez gasku errez ahaztuko. Kristauk sinisten dabe zeruaz, guk ez hainbeste, bañe badakiau berak hori irabazitxe daukela aspaldi baten. Edonun zazela be zihur gaz beti hor egongo zazela beti lez laguntzeko prest.

1

AITZOL ETXABURU ARTETXE preso politikun egune da gaur. ZOIXONAK lagun!

38 urte beteten dotxu gaur AITZOLek. Ondarrutik 1.008 km daz bera dauken kartzelararte (2.016 jun etorrixe) ixe Suitza ta Alemani joten, bañe asti jun da asti etorri beti da beraz herrittarren bat. Herriko barrixan zain eoten da beti, bateko obri, lagunan egoerak, arrantza mundu…herrimiñe.

TURRUNEtik belarri tengada handi bat nahiko gentzake ein zuzenin bañe wifixe ipini arte eonbiko eigaz diñosku berak, bittartin, idazten jarraitxukotzau. Zeuek be anima ezkeo hau da beran “pisun” helbidi:

AITZOL ETXABURU ARTETXE 10816
Maison centrale de Clairvaux
Ville sous la Ferté
10310 Bayel (FRANCE)

aitzol kartzelako argazkixan

«Bixotzak eta ahuak bat etxen dabenin»

neka

6txerdixetan turrunak jo rau. Badatorrela! Ez. Antxoi ixan da. Buelta. 8txerdixak. Bolanderi! hostia ongun bai, AEKkuk abantin eta ni popabistan! Begiko pistak aldin dotela Miren Akerra pasa gazta entrada aurretik andarraran. “Ez tozu entzun sartu rala Mutrikun? Zirkiñ!” Ezinsoseaue. Egunon zeuri be Miren. “Artelango lekuku hartu bir dot-eta…!” “Hitzakuok Katein har…” berba erdikiaz laga nau. Danak Etxea!kuk banderolak zabaltzen saludatxuaz Maddiko parin; Kirru te Eneko be, aspaldiko partez, bertan listo lekuku hartzeko. Mirari poz-pozik, “sasoi gendun, ezta, herri barrun tokateko?”. Arrigorriko miradoretik Kirmenei eta Manolitai txistu jotset: “Noa zuzela?”, jefik. Atzaparraz gorutz nik. “Venezire, Korriki sekuestra eta bertan eiñ amaierako jaixe!”. Ahuakemonahala.
 Ixi. Zaati re: Ika, Ika, Ika, hamen dator Korrika! Kateire? Pentsa bez! Errebueltan geldik. Emoziñoi ikusi, usainyu eta sentiu etxen da. Ezingeldikeona. Bixotza saltoka. Eztarrixe estutzen. Malku begixin. Alla ra, hamen da, aiiaiiaiaiiaiii…! “Ondarrun ere euskararen alde!!!” Ehundaka bixotz aringainge, ehundaka aho diarka danak aldabatea. Hotzarrari. Ollun popi. Aurrera beti. Herri txikixe, bañe famaua! Furgonatik Asier bixamoneko Hitzako argazkixak ataten: “Eutsi Asi, Ispasterrearte!” Lekukuai apartetik pa bota, eta aurrea matxi, beste 29 talde ondarrutarren eskutatik pasa bi za-ta!
Artibai errekin biribilgunetatik ikusikot Korriki juten eta ondarrutarran bixotzak entzuten. Ederra. Bakarra. Zoragarrixe. Gehixexei! Marabilli esangoban Aitzolek.  Ikusi zatxut Zabala bueltan xeme arrelepo dozule satisfaziñoi arpeixaz guiardetxanpionsmaifren kantaten, (aurrera beti Ondarrun) “nahi irabazi, nahi eta…”Ete! letri aldatu bitsau… Edozelan be, “ondarrutarrak gara gu”! Gora bixotzak!

 

*NEKANE AKARREGIn idatzixe NAIZ digitalin argitaratutaku

SABIN IBAZETA SOLABARRIETA “Txatu”edo “El correo del Zar” junde gure artetik

sabin-petrillinSabin Txatu lez ezautzen gendun gexenok, Sabin Porru beste askorek deitzetzen eta aspaldikuk eta etxekuk “El correo del Zar” lez entzun ixan dabe bere desixenez. Gaur eguerdi aldin hildde 89 urte eukazela. SABIN eta TERESE bikote maitagarrixe ixan zin gutako askorentzako. Kale mobilizaziñoitxan, ZUBI-ZAHAR herri ikastolan, Plazgañin, Santa Ageda abesbatzan, …. Nun ez.

1984-alamedanKontu asko kontako genduke SABINen bixitxin ingurun. Bera junde bañe dana jasota laga dau. Ordu askoko grabaziñoik laga dosku memoixako ( ixen ta abixenak, ekintzak,… dana dakau grabata). Anekdota lez, Frankismo sasoiko lelengoko ekintzak, itsaso bidez zelan allaten zin iparraldetik txalopetan propaganda afitxak eta Isidor amerikanun lokalin gordeten zineko sasoi harek. Hortik etorri gakon “El correo del Zar” desixena. Beran biarra Karabiñerun zainketi zan. Iñoiz ezin konturatu zer euan gertaten euran musturretan. Urtik aurrea junala argi ikusi ban bidi

sabin

Lagunan lagune, danetan euan. Ikurriñe legeztatu beneku diz azpiko honek

itxasaurren-kuadrilli

sabin-3

Antzerki mundukuk edo abesbatzetan (nahiz eta belarri aldetik ez zan izar bat)

sabin2

1989-abuztua

santa-ageda-2

Plazagañeko antolaketan, hauteskunditako aurkezpenetan…

plazaganin

sabin-4

Kale mobilizaziñoi GUZTIXETAN

arriagan-presoen-alde-2002

 

txato-eta-andri-alamedan1998

manifa-2

Jaixetan be han euan

sabin-porru-antzerkixe-ikusten

Bañe beti beran bikoti albun eukala

plazaganin-1995

AGUR SABIN, kidik eta lagunak gogun eukiko zatxuau gure oroimenin. Zuek baik ez giñake ixango gazena.

IBON IPARRAGIRRE BURGOAn urtebetetzi de gaur, ZOIXONAK!!!

ibon-hospitxalinGaur IBONek 43 urte beteten dotxu. Alcala de Henaresko kartzelan jarraitzen dau gaur egunin, nahiz eta gaxo larri bat dauken.Estatu espaiñoleko  Juezak, euran legedixi ez dabe errespetaten eta horretxeatxik jarraitzen dau IBONek espetxin. ETXIN egon biko leuke. Zihur gaz herriko barrixak eta gorantzixak gustoa hartuko dauela beraz bost minutu badakazue idatzi, hamen beran “helbidi”:

IBON IPARRAGIRRE BURGOA:
CP MADRID II Alcala-Meco. Modulo 5. Carretera de Meco km 5 C.P. 28870 Alcalá de Henares (Madrid)

ibon-gaxoik-kalea