ISIDOR ETXABURU OSA lagune ta kidi jun gazku gaur

45

Urte amaiera penagarrixe da ixaten gutzako. Gaur ISIDOR junde gure artetik 61 urte eukazela. Ixille, iñoiz eztotzau entzun berba bat besti baño fuertia etxen. Bihargiñe ehuneko ehun, San iñazioko jaxetan sardiña erreten, Zapato Azulin txosnako barran, Jaxetan Amnistiko txosnan zerbiuten, Herri batzarretan beran ekarpenak etxen, Kresalako tanborradan makillai eratxen…

Aurtengo Lekatxoko Antzar egunin ondarrutarrok txandi einbihir gendun, eta nahiz eta erdi gaxoik egon berak ezeban nahi hutsik ein eta bokadillo eiñan jarraitxu ban. Bertolt Brechtek esateban latxeik bixi guztin borrokatu ixan daben pertsonetako bat ixan da ISIDOR, ezinbesteko kidi eta lagune.

46

 

thumbnail_IMG_20171220_204056_270

MIREN AKERRA hildde, emakume nekaeziñe.

miren gaztetazMIREN LERSUNDI GIMENO ixan arren beran legezko ixena, gutzako MIREN AKERRA zan. Emakume txikixe bañe bixotz handiku, Artabiden bixi bixitxa guztin bañe Astilleruku hil arte (beran berbak), 82 urteaz hillde ospitxalin bañe atzo arte herriko ekimen guztixetan parte hartu ixan dau, saltsa guztixetako perrejille. Bardin dotzan auzoko batzarretan egon edo Artelango txokolatadak prestaten egon edo Plazagañin ardurak banatzen ibili, edo beran Astilleruko bazkaxe antolatzen, Txokun hauteskunditako sobrik beteten eta beran auzun etxeik etxe banatzen, San Andres eguneko kokotxai saltsi loditzen, Herri harresixan lelengoko fillan (berak esango leuken lez)….beti edonun esko bat botateko prest. Berak beran buru aurkezteko erabiltxen ban definiziñoi hauxe zan: Ni AKERRAneku, ASTILLERUku HERRI BATASUNAku eta ATHLETIKeku naz.

1

elisabet txaille, miren akerra

ondarrutar taldi 1977 arazurin martxa de la libertad

DSC03331

kuadrilla egunin zapatista jantzitxe

miren akerra

P1020884

txokun akerra eli,karmele

p1050633

IMG_2029

P1000399

ESKERRIK ASKO MIREN eindako biar guztiatxik. Argi euki faltan botako zatxuauela, zure bixitxeko gogu eta zure irribarri guaz gelditxu de.

 

 

SANTI eta JOSU ez zatxuau ahazten!!

“Zuen ametsen alde borrokan darraigu. Euskal Errepublika!”hori de aurten ibiliko dan lelu. Bixak azarun 20xan hil zitxuezen, Santi Brouard (1984an) eta Josu Muguruza (1989an). Euskal Herrixan askatasunan aldeko militantik ixan zin. Borrokalari nekaezinak, elkarrizketetako pertsona iraixak, pediatri bata, kazetarixe besti; buruzagi karismatikuk, diputatu; independentistak, sozialistak; guraso, lagunak, burkidik: herrixan militantik, finin. Omenaldi nausixe Bilbon engo batze be manifestaziñoi baten bidez, Lekatxon be ekitaldi xume bat eingo dabe eguerdiko ordu batetan.

SANTI BROUARDei omenaldixe Lekatxon 2017-11-20

 Hau bilboko deialdixe:

Bilbon, Donostin, Iruñan, Azpetxin, Durangon, Eibarren, Gernikan, Barakaldon, Algortan, Tolosan, Irunen, Etxarrin, Tuteran….IBON KALERA!!!

Hor erakustetzuau atzo illuntzin justizixa epaitegi aurritan ein zin elkarretaratzin irudixak, lelo bakarraz, IBON KALERA! eskatzen. Atzoko prentsaurrekun esaben latxeik, gero near etxik ez dau balixoko. IBON IPARRAGIRRE BURGOAn egoeri golpin okertu leike medikun esanetan. Adi hurrengoko egunetako mobilizaziñoitxa.

Azpetxin IBONen alde

DURAngon be bai

Iruñan IBONen alde 2017-10-16

2

donostin IBONen alde

Barakaldo be IBONEAZ

Gernika ibonen alde

Algorta be IBONeaz

1

3

TOLOSA be iboneaz

EIBAR IBONEN alde

BILBOn IBONen alde

eta DONOSTI aldin dabizen herriko ikaslik be argazki hau bixalduzku IBON ETXIN eta BIXIK eskatzen

Donostin ikasten dazen ondarrutarrak IBONeaz bat 2017-10-16

 

TASIO ERKIZIAn liburun aurkezpenan irudixak

Gaur arratsaldin kofrai zarrin TASIOk beran liburun aurkezpena eindau MIKEL ETXABURUn hitzaurriaz. Irudixakin lagundute beran bixitxin irakurketi eindau ezker abertzaleko militantin ikuspegitxik. Gero jentin galderai erantzun dotza eta amaitzeko antolatzallik opari txiki bat eitze, urten aurretik liburuk siñatzen egon da. Hamen irudixak.

1

5

10

8

9

4

15

3

2

Amatxu danin hitzaldixe ta eguena ixan danez pintxo potin be ibili de gure artin. Hamen atatzauen argazkixe

6

 

ANNA GABRIEL eta MIREIA VEHI (CUPeko) katalan parlamentaxak ONDARRU ezautzen

Kanpoa juten gazen latxeik herri ezberdiñak ezautzea geurea be etorten dizenak be badaz eta hau baieztatzeko hamen erakustetzuau pare bat irudi.

1

2

Ikusten dozuen latxeik gure etxin be egon diz. Erakutsi eta azaldutzau gure herriko egoerin barri. Galderaz josi gatxue, dana nahi ben jakin. Arrantzin ingurun, udaletxin etxen dan biarratxik, egoera politikun ingurun… eurak pozik ta gu euran ausardixaz inbirixa sanuaz. Traguk geure konture jun dizenez bertan euran konture hartzekotan gelditxu gaz.

 

 

 

Aurten be PLAZAGAINI AURREA!

Jaxak badatoz eta urtero modun PLAZAGAINI jantokixe be bai! Atun eta sardiña errre usaine laste zabalduko da ixe herri guztin eta batzun erropetan, marmitxakoik ederrena be eukikou, lagun artin herri jantoki baten bazkaldu eta afaltzeko aukeri be bai!

Hau bihar guztiau aurrea  eruteko hamaike txanda, montajeako jenti, eskarixak etxeko ekipu… bihir ixaten da eta plazagaini AUZOLANIN oinarritxutako herri jantokixe danez DANOK GA BEHARREZKUK!

Hainbeste urtetan (hogeta hamalau) plazagainik aurrea urten ixan badau bertan biharrin ibili dizen danai esker ixan da! Beraz, jarraitxu datxile beste urte askun plazagainik martxan! Txandak be iraitxe daz apunta nahi dabenantzako!

Hamen lagaten dotsuau MONTAJE eta DESMONTAJEKO egunan kartela:

PLZAGAINI MONTAJE DESMONTAJE ALDATUTE

Barruko montaji eindde:

Eta TURRUNEtik, honek argazkixak erakutzitxe onarte hau dana aurrea atateko hor egon dizen guztiai ESKERRAK emoti tokaten gasku! ZUEK BAIK HAU DANA EZAN IXANGO IÑUNDIK IÑOA POSIBLE! ESKERRIK ASKO PLAZAGAINER@ GUZTIAI!

DSC05475

21

mm

PLAZAGAIN 2016 MONTAJI 1

plazagañe jantokixe 3015-08-16

plaza15

Eta hauxe bixalduzku herritxar batek Portugal aldetik!😜😎

20 urte pasa diz Abialdian, Askatasunan ibilaldixe ein zanetik!

20 urte handi pasa diz Abialdian, Askatasunan ibilaldixe einzanetik. Euskal Herri osu zeharkatu ban martxik, tartin Ondarru be bai… Oiun popi ipintxen gasku lehengo irudixak ikusitxe, dokumentalak diñonez Ondarrun 10.000 launetik gora batu zin…

Hamen lagaten dotsuau ibilbidi Ondarrutik pasa zaneko argazkixak eta beste herri batzutan ibilizin herritxarran argazkixak:

WhatsApp Image 2017-07-14 at 00.03.28

WhatsApp Image 2017-07-14 at 00.01.29

WhatsApp Image 2017-07-14 at 00.01.21

WhatsApp Image 2017-07-14 at 00.01.29 (1)

WhatsApp Image 2017-07-14 at 00.01.28 (1)

WhatsApp Image 2017-07-14 at 00.01.23

Eskerrik asko Ane Miren argazkixak atxik! 😉

eta hau Egin ek 1997an einddako dokumentala(26.minututik aurrea ikusi leikez ondarruko irudixak):

 Lehengu gogun,  helburuk eta printzipixuk ipar, etorkizune eraikitxea gogor eta aurrea beti!

Aurten Preso eta Iheslaxan etxeratzin aldeko KALERA MARTXI eingo da! Gernikatik urten eta Lakuntza (Sakana) aiako da martxi, bertan 20.HATORTXU ROCK festibalai hasieri emongoako… Ondarrure uztailan 22 an sartuko da martxi lekatxo aldetik! hainbat ekimen eukikouz herrixan…tartin jairako tarti hartu eta TAJON PRIETOn kontzertu!

UDAKOKALERA MARTXAorokorra.jpg