







Honek Lea Artibaiko HITZAk ata dotxuzen argazkixak



Harreri eta gero, lagun eta hurrekun artin afaltzen geatu de! Ondo ein!









Honek Lea Artibaiko HITZAk ata dotxuzen argazkixak



Harreri eta gero, lagun eta hurrekun artin afaltzen geatu de! Ondo ein!

XABIER REY URMENETA Cadizko Puerto III. Espetxin euan euskal preso politiku hildde agertu de. Espetxe politika kriminalak ERAILA!
ADI MOBILIZAZIÑOIAI!!!










*Mille esker Oreretako MIKELei argazkixak lagatearren
IBON IPARRAGIRRE BURGOA, GESALIBAR 15, 20509 Arrasate (GIPUZKOA) da “helbide” barrixe. Kartelak argi esaten daben latxeik, sentiuti dauke gure berotasune, idatzitzaxun.

Ixe 16 urte ta gero, ongo asteburun azkanengoko paketi sartutze barrure (Castellon de la Planako kartzela) ZUNBELTZ LARREA AZPIRI herriko presuai. Martzun 19xan ZUNBELTZ geure artin eukikou. Beraz, hillabete barru herrixan Preso bat gitxia eukikou, prest gaz Ongi Etorrirako.

Gaurko egun baten on dala 23 urte jun zan gure artetik IMANOL PORRU, ertzañan karga baten ondorixoz.

eta beran omenez ata zan rekordatoxuk azaltzen daben lez, beti euan baten baten beharrai esku bat botateko.

Mendizali, kantuzali (PORRUtar guztin latxeik), Txokun esko bat botaten ikusten gendun…BIXITXI MATXE BAN.
IMANOL ez zatxuau ahaztuko!!

Gaurko egun batez on dala 38 urte hil ben gure herrikidi, JHISA. 22 urte eukazen bahitxu eta hil benin. Aginaga auzun, mendixan bide bazter baten botata agertu zan beran gorputze. Bederatzi tiro botatzen, bost gorputzin eta lau burun. Batallon vasco español taldik hartu ban beran hilketin erantzunkizune. Gaur de egune iñor ez dabena auziperatu hilketiatxik.

Hildde agertu zan tokixe

Beran omenez eindako oroitgarrixe

Ongo asteburun bidin ibiltxi toka gasku TURRUNE etxen douenoi. PICASENT (Valentzia) eta CLAIRVAUX (Frantzia) aldin ibili gaz, daneta 3.400 km eindouz bañe gustoa etorri gaz bueltan, bertan dazenak gogor billatu douzelako. Herriko kontuk konta, etorkizunatxik berba ein, barre ta near be eindou,…


Nahibeste gauza laga dosku 2017.urtik, pilobat ekimen…beste urte bete birko geunke danak akordaeratxeko. Barririk pozgarrixenetaikuk Xabi eta Kemenen etxeratzi… ahaztu baik beste 5 lagun falta gaskuzela herrixan eta bereziki gaxoik eta muturreko egoeran dan IBON! Urtik,barri tristik be laga doskuz, gure artetik jun dizen kide eta lagunak, Andoni, Imanol, Karmelo, Miren, Isidor,.. EZ ZATXUAU AHAZTUKO!
Datorren urtin be Ondarruko barrixak emoten jarraitzeko gogukin ga, beti be ezkerretik eta ikuspuntu abertzale bateaz! Egunero burrukatzen gabizena danokin elkarbanatu eta zabaltzen jarraitxukou 2018. urtin be, helburuk lortu bitxartin. Beste baik Turrune osatzen douen guztion partez URTE BARRI ON! Eta eskerrik asko argazkixak bixaltzen, elkarbanatzen, ikuslik ixaten eta hau aurrea atateko esko bat botaten dozuen guztioi!

Esan bir de Turrune sortu zanetik 2017 amaiera, 2.000.000 bisitxa pasa douzela eta ixe 5.000 albiste ero post argitaratzea aila gazela!
Ondarruko ERNAIk urte zaharra agurtzen eta barrixe egurtzen ata daben kartel ederra…

Hau SORTUk:

IBONek gaur 44 urte beteten dotxu. Dudan egon gaz beran egunin ze argazki ipini bir gendun zoixontzeko eta hau agertu danin TURRUNE etxen douen guztixok aho batez onartu dou.

Baikortasunan irudixe, gazte ixati, bixi nahixe, hori dana ixan da IBON beran bixitxa guztin. Matxe-matxe douela nahi gentzake esan hamendik, bai guk ta batxe be GAZTETXETIk. Argazki hau zapatun gaztetxeko kontzertutan atataku de Ibonei elkartasune erakusteko!
Gure besarkada eta maitxasunik beruena Meco ko ziega ilun eta hotzea! MATXE-MATXE!
Eta azkanengoko egunetan jakin douenez, Arrasateko zentro batea nahi dabe ekarri, hau pausu ezta nahiku Ibonek dakarren gaxotasunai aurre etxeko, Ibon etxin egon bir de beran etxekukin eta familixan. Argi da pauso hau zeozer einddabela erakustarazteko eta denpora baten Ibonen gaxe lasaitzeko asmuaz einddabela, baine argi dakau burrukan jarraitxukouela Ibon etxin euki arte!