Euskal Memoriak gogoratzen dozkun latxeik, gaurko egunez on dala 24 urte Imanol Lertxundi Kaltzakorta bixotzekuk emonda hil zan Ertzañan karga baten ondoren.

Euskal Memoriak gogoratzen dozkun latxeik, gaurko egunez on dala 24 urte Imanol Lertxundi Kaltzakorta bixotzekuk emonda hil zan Ertzañan karga baten ondoren.


Hutsuni egunero sentiuten dou, urteko 365 egunetan, egunerokotasunin gertaten gaskun edozein gertaeran aurrin eurakin konpartiuti gustako leuskukelako, eta ezin. Urte sasoi honetan baine, gabonetan, hutsunak ondio be hutsuna handixaua bihurtzen diz, familixi eta lagunak batzeko egunak dizelako, edo tradiziñoiz holan bixi ixan douelako. Kanta dou aurten be “Hator, hator lagun” sentimentu guztiaz, noiz beteko gure desiu, malku beixan; ANARTZ, INDI, IPARRA, AITZOL eta beste hainbat euskal errepresialatu politiko dakauzelako gogun.

Kanta dou, eta kantaten jarraitxuko dou, kantaten daben herrixe iñoiz ez dalako hilko, eta near be eingo dou hutsuna horrek sortzen doskun miñaz, baine arnasi hartu eta irriparri ahuan, aurrea eingo dou, bidi argi dakauelako zein dan.
Urtin tzir ekimen asko egoten diz preso eta iheslaxan etxeratzi aldarrikatzeko, gaurkun baine editorial honetan urtarrilan 12 xan Bilbon “Orain Presoak” lemapin eingo dan manifestaziñoin inportantzixi nahi dou azpimarratu. Giza eskubidik, konponbidi, baki. Ibilbide orrixe badakiau zein dan, baitte herri honek merezi daben elkarbizitza eta baki lortzeko; preso eta iheslaxak geure artin bir douzela be, horretxeatxik “Orain Presoak”! Bide horretan danok gaz beharrezkuk, goazen Bilboko kalik gainezka betetea; kuadrilan, familixan, klasekukin, biharrekukin, ginasixukukin, lokalekukin, ekipokukin, korukukin, auzokukin… Goazen ingurun dakauen lagun guztiai Bilboa juteko gonbiti eittea!
Bakotxak beran esparrutik, bakotxak berak ahal daben neurrixan, baine argi eukitxe danok gazela beharrezkuk… aurrea!
ASIER, AITZOL, IBON eta ANARTZ geure artin nahi eta bir douz; Orain Presoak!
Gaur 45 urte beteten dotxu IBONek ta TURRUNEtik muso handi bat nahi dotzau bixaldu. Astin, Gasteiz aldea erun dabela jakin dou. Alde batetik peniaz, ETXIN NAHI DOUELAKO IKUSI, bañe bestetik lasaitasun sentsaziñoiaz beran osasun egoeri hobetuko dan esperantziaz. MATXE ZATXUAU IBON!!

Urtero sasoi honetan hutsik ez dabena etxen OLENTZERO da. Beran tripa ederraz eta lepun sako handixe hartute agertuko da gure herrixan. Ohitxuriai jarratxuz kalejiri eingou Zubi-Barritxik Alameda arte eskakizun bakarraz, gure herriko PRESO ta IHESLAI guztik etxin nahi douzela ikusi eskatuaz. AITZOL, ASIER, IBON eta ANARTZ etxea ekarri birdouz, bai ala bai!
![]()

Gaurko egunez on dala 39 urte, Komando Autonomo Antikapitalistak (KAA) taldeko kidi Fran Aldanondo Badiola ondarrutarra tiroz hil ben Guardia Zibilak Izaskungo baserri baten Ibarran, Tolosa ondun. Gogoratu, 1977ko Amnistia dekretun ostin kalea urten ban azkan euskal preso politiku ixan zala.


FRAN hil ben tokixe

eta oroitgarrixe

Beste urte bete pasa da eta ondioik jangoikun etxin dakarre gure INDIXU. Pastelak eta traguk pillatzen duz urtik jun eta urtik etorri, halako baten dan danak batea ordaindu bikotxuz. MATXE ZATXUAUENOK desiaten gaz gure artin sentiuteko. Azpiko irudixakin amaitzeko sasoire! Geure artin ikusi arte JTK!

ASIERek asko eskertzen dau bixaltzen dotzauen eskutitzak, zeu be animaten bazaz, hau de beran gaur egungo “helbidi” :
ASIER BADIOLA LASARTE:
Centro Penitenciario Valencia III Apdo. 1002 Carretera N-340 Km 225 – 46220 Picassent (Valencia)

Muso handi handi bat TURRUNE etxen douen danon partez, MATXE ZATXUAU!

Gaurko egunez, on dala 38 urte hil ben ANJEL 34ku beran lan tokixan. Danan gañetik abertzali (horretxeatxik hil be eiben). Diktadura sasoin frankismun kontrako borrokalai nekaeziñe, 34ko paetak berba eingo baleuke… Memoixa historiku lantzen dan sasoi honetan, ANJELen bixitxi aztertu biko litxake. Ondarruko guardia zibillan kuarteletik behin baño gexauatan pasataku (harrera bero ta guzti), kartzelatik be egonaldixe eindde, bañe halan da guzti ANJELek argi eukan iparra zein zan.


Jaxak amatxu diz eta on atseden hartzeko sasoi alla da askorentzako. Nahiz eta batzuk aurretik hartu dotxuen opor egunak, ontxe bertan herritxar asko daz herritxik kanpun. Urtero lez TURRUNEko lagunak argazkixak bixaldu doskuz. Ameriketa aldin ibili dizenak daz, Japonetik be bixalduzkuz, Menorca aldetik, Galizi aldetik, Irlandatik, Bartzelonatik….







Gaur ospakizun berezi bat dakau zelebrateko, gure herritxar eta lagun bat zoixondu nahi dou TURRUNE etxen douen peña guztin partez. Kartelak diñon latxeik “Errepresiñoiai ihesi besarkatu ziñen askatasunari” ta gaur gure artin ezin egonan debekuaz… Ez zatxuau ahaztu denbora tarte honetan! Zazen lekun egonda be MATXE-MATXE ZATXUAU!

82 urte eukala hildde EDUR. Bihargin fiñe eta bixotz handiku. Bera zer ixan dan adierazteko berba bakarra erabiliko genduke, MILITANTI. Nun eztau parte hartu, ba? Ondarruko Ezker abertzalin sorreran (Herriko mahaiko partaidi urtitan), Zubi-Zahar herri ikastolin sorreran, Kresala kultur elkartin zuzendaritzan, Ondarruko Institutoko guraso elkartin, EGIN egunkarixan sorreran, EGUNKARIA egunkarixe sortzeko lantaldin, euskaltzali, mendizali….Belaunaldi oso batei agurre esaten gabiz. Eztou laga bir eurak eindako lana goraipatu baik, ez hoixe!!





