ONDARRUTARRAK 1963ko ABERRI EGUNIN!

On arte, gure esku artin euki douen Aberri Eguneko argazki zaharrena 1964ku, Gernikaku, ixan da. Bañe ontzu hamen argitaratzen douena ailla gasku eskuta, 1963ku, hain zuzen be hauxe ixango litxake Ondarrutarren argazki zaharrena. Egixe da, 1964ku Frankismo garaixin Hego Euskal Herrixan ospatu zan lelengokutaku zala, bañe urtebete aurretik ITSASUN (Iparraldin) batu zinak be eon zin. Franko garaiko Abertzalin hastapenak zin eta hegoaldin errepresiñoi gordiñe pil pillin euan bittartin, Iparraldin askatasun haxik mugitzen hasitxe euazen. Euran gandik gatoz, danak junde daz mundu honetatik, bañe kimuk aurrea jarraitzen dabe. Gora gu ta gutarrak!

ESTEBAN BURGOA ARRIZABALAGA junde gure artetik!

Astin junde gure artetik ESTEBAN, Kanpun bixi arren (Zarautzen), nausixok gogoratuko zaze ESTEBAN BURGOA ARRIZABALAGAz. Ama BARBARE (SAGASTA) ta atxe ESTEBAN, abertzalik peto petuk, ta halan erakutsi dotsen bere semiai trasmisiñoin bidez. 1964ko Aberri Egunin hirurak batea agertzen diz beheko argazkixan. Ba 1965eko Abenduan 13an atxilotu ben lehen aldiz eta izugarrizko torturak jasan zitxun ta ondoren JAENgo kartzelan espetxeratu ben. Horrek ezeban kikildu ESTEBAN eta frankismo etapi amatxu eta gero sasoiko ezker abertzalin militaten hasi zan, lelengo E.S.B. alderdixan eta gero Herri Batasunan.

Zinegotzi lez egon zan Ondarruko udalin HBko taldin. Horren adierazle, beheko argazkixan agertzen dan lez (ESTEBAN eskumatik lelengoku) ALCALAko kartzelan presuai bixitxan, udal korporaziñoi ordezkatzen.

Edo beste hau, ESTEBAN,erdi erdixan agertzen dana FRAN ALDARONDOn ongi etorrixan.

Berak atatakuk diz azpiko argazkixak be (ta gure artxibun gordeta daz).Bata Txori-Errekan, FRAN askatu ondoren.

Eta beste hau mingarrixaua (ezkutun atatako argazkixe FRANei hil ben tokixan).

Gorde zali zala ESTEBAN genkixen eta beran azkan erabakixe,ixan da Lazkaoko Beneditarren artxibategire eruti berak eukazen hainbat dokumentu eta argazki.

Sasoi gogorrak eta itxaropentsuk toka gakon bixitxi Estebanei, ez zan geldik egoteku eta ikasitxaku ondo jorratu ban. Betirarte ESTEBAN!

Agur omenaldixe JUANAi Huelvan, Martxoak 7xan!

Gexenok ez dozue jakingo zein ixan zan JUANA ORTA GONZALEZ, gutzako JUANA, ba merezi dau ezautzi beran bada be bixitxa zati bat. Danan gañetik esan birde asko emondako pertsoni ixan zala, pertsona miresgarrixe, lagunan lagun, Euskal nortasunaz oso pertsona konprometitu eta momento gatxetan Euskal presun senidiai atik zabaldutzana HUELVA puntan, lo lekuk billatuaz, jana eskeiñiaz, kartzeleta lagunduz…bueltan buelta Euskal Etxi bihurtu zan Andaluzi muturrin beran eta beran lagunan etxi. JUANA ixez jun zan gure artetik bañe eztou ahazten berak eskeinitako berotasun guzti ta beran ibilbide militanti gogoratzeko omenaldi xume bat antolatu dabe beran bizitokixan ongoxe zapatun (M-7), ta merezitxako omenaldixe eskeinikotze hainbat ezkerreko talde eta mugimendu sozialek.

*Ziur gaz Ondarrutarrak be han egongo dizela

COMPAÑERA, LUCHADORA, DEFENDISTE LOS DERECHOS DE LA CLASE TRABAJADORA, ALZASTE LA VOZ POR LA IGUALDAD y SOÑASTE UNA ANDALUCIA LIBRE Y DIGNA. Zer esan holako pertsona bateatxik holaik deskribaten dabenin bera ezautubenak.

Beran enterrun argi geatu zan Euskaldunonganako lotura estu, BI HERRI, BORROKA BAT! esaldixaz bere oroigarrixin. Hori de guk deitzen dotzauen INTERNAZIONALISMUn esanahixe,

BETIRARTE JUANA! EZ ZATXUAU AHAZTUKO!

Otsailak 21 (zapatu) ANDONI BEDIALAUNETA LAKA “XARE”i azkan agurre!

Beran lagun batek idatzi ban lez: Ez da erreza agur esati lagunai, Ez gaz horretako preparata. Horretako bihir douen kemena, lagunaz zoriontsu ixan giñan garaixak gogoratzen biltzen dou edota alkarreaz bixi ixan genduzen gertaera historikuk oroitzen, bestelan. Eta ZU, gertaera historiko haietan aktore ixan ziñan, parte hartu zendun, eta HANDI egin ziñan.

Hori holan ixan da, Azken agurre emongotze XAREi lagun eta kide ixan dakuk Otsailak 21in (zapatun) hondartzako morrun eguerdiko 12:30xetan. Borrokalai guztik merezi dabelako geu be han egongo gaz.

ZUK EMONDAKO GUZTI GUREKIN GELDITZEN DA!

IMANOL LERTXUNDI KALTZAKORTA “PORRU” gogun 31 urte ta gero!

Gaurko egunez on dala 31 urte hil zan bixotzekuk emonda IMANOL “PORRU”. Ezkertiarra ta ABERTZALI danan gañetik, abeslaxe ta mendizali, umore handiko gixona. Euskal Herrixan aldeko konpromisu gaztetatik hartu ban (1969xan Guardia zibilak atxilotu eta kartzelan amatxu ban).

Holatxeik gogoratzen dou egun triste ha. 1995ko Otsailan 9xe, eguena. Eguerdixan, eguen askotan latxeik, megafonixiaz urten ben herriko Amnistiaren aldeko kidik kotxi pasatea arratsalde horretan deitxute euan asanbladarako. San Juan Txurru kaletik errepide nagusire urtetea ixuzenin, Txapelgorrixan kotxe bat gurutzatu eta, kotxe barrun eguazen bi kidei identifikatzeko eskatutzen. Kotxeko txoferra ukatu ein zan: “Ni asanblada ireki bateako deialdixe etxen naz. Horretako ez da baimenik bihir eta ez naz legez kanpoko ezer etxen”. Eztabaidi ikusitxe, bertan euazen herritar asko bertaratu zin, tartin eta lehena, Imanol. Egoerik eta tentsiñoik okerrea ein ban istiluen aurkako Ertzainak etorri zin. Herritarrak zauritu eta Imanol bera astindu ben. Bularreko miñe sentitzen hasi zan, zorabiatu eta ospitxalea erun ben. Alla zaneako hilde euan bixotzeko baten ondorixoz.

Berak esandako esaldi ezagunaz gelditzen ga gu: “NIRE SENIDE BAT HOR EGONGO BALITXAKE, GUSTAKO LESTAKE JENDIK LAGUNTZI. HORRETXEATXIK NA NEU BE HAMENTXE LAGUNTZEN!

IMANOL GOGUN ZATXUAU. GUK Eztou EZ ahazten EZ Parkatzen! EZ lehen EZ on!

ANDONI BEDIALAUNETA LAKA “XARE”, borrokalaxe junde gure artetik!

Gaur egun hain ozen oihukatzen douen ANTIFAXISMUn berbin konnotaziñoin arpexe da ANDONI BEDIALAUNETA LAKA,”XARE“. Frankismun aurrin altza zin gazte belaunaldiko partaidi ixan zan eta ordaiñin ostixak eta kartzeli jaso ban beste hainbat kidikin batea bañe ez ben iñoiz atzea ein.

Gure “modernitatea” errazagoa izango zen, arrazoimenak eta zientziak eta kritikak ekarri izan balute. Bakarrik, Gernikako bonbek eta Eliza katolikoaren ustelkeriak eta gazte batzuen irakurketa klandestinoek ekarri bazuten, ez dago zer harriturik, izpirituaren ustelkeria eta bonba artean klandestino jarraitzen badu gero. Joxe Azurmendi, Oraingo gazte eroak.

XAREn eta lagunan kontzientziaziñoi eta militantzixi frankismun kontrako mugimendun kokatu birde, mendi taldin, trasmisiñoin eta herrixan zapalkuntzin ezinegonin eta danan gañetik E.T.A. erakundin ingurun mugitzen hasi zin lagunakin. Euran lelengoko ekintzak margoketak ixan zin, Ondarrun gogoratzen dan era honetako lelengoko pintadi Plaza Musikatik Elixako korreta dun aldapan eiben: Batasuna, Askatasuna eta Indarra. Talde sendo bat antolatu ben ekintzak aurrea eruteko (gero gexenak kartzelan amatxu ben), ANDONI ARRIZABALAGA, IÑAKI GARTZIA, JESUS MARI ARAMAIO…hortik aurrea hainbat “lan “ei zitxuen herrixan bai ekintzen bidez (Ikurriñak isei alta tentsiñoiko postitan adibidez) bai propaganda arlun herrixe suspertzeko, 1969ko udaberrixan (Apirilak 3an) atxilotu zitxuen arte.

Azpiko esku orrixak 1967 eta 1968 herrixan zabaldutakuk diz.

1969ko urrixan 27xan Burgosen bost Ondarrutarren aurkako gerra kontseilu (Sumarisimo. Causa 28/69) ETA erakundekuk zile eta ANDONI ARRIZABALAGA BASTERRETXEAi heriotz zigorra kondena ben (fiskalak eskatzen ban modure), indar gutxiko bonba bat ipintxearren (Guardia Zibilak erabiltzen ban Ondarruko udaltzaingun kotxin kontra). Bi urteko kartzela zigorra be ipinitzen, hil aurretik bete beharrekoak. ANDONI BEDIALAUNETA LAKA eta JESUS ARAMAIO ETXABURUai 25 urteko espetxe-zigorrakondena zitxuen. J. IÑAKI URIBE BENGOA absolbiu eiben. Bost epaituk euskeraz berba eiben juzixun eta epaimahaia ez bela onartzen esnaz, epaile buruk kalea bota zitxuzen. Kartzela desbardiñak “ezagutu” zitxun, Basauri, Burgos, Segovia, Teruel, Zamora, Carabanchel… 1976xan Segoviako kartzelan presta zan ihesaldixe antolatzen parte hartu ban.

Hau dana gertaten zan bittartin herrixe borborak euan. Iñoizko mobilizaziñoirik handixenak gerta zin (gogoratu frankismun bixi ixan zan errepresiñoi).

Amnistixan legin ondorixoz, 1977ko urtin urten ban kalea XAREk lagunakin batea eta handik herrire agertu zin.

Gazte eroak deitzetzen ordun XAREn lakoxiai. Berba gitxi eta ekintzi ixan ben oiñarrixe, DANA emoteko prest egon zin belaunaldi zoragarri eta maitagarrixe, atsedena hartzi tokaten gakue on. Borrokan etxen dabenak BETI GOGUN!

Gaur, Abenduak 19 (baixaku) Aitortza instituzionala TXOMIN LETAMENDI MURUAi Kofrai Zaharrin!

Ondarruko udalak aitortza instituzionala eingotza gaur abenduak 19 (baixaku) eguerdiko 12:00xetan TXOMIN LETAMENDI MURUAi. Kofradia Zaharreko bigarren solairun egingo da ekitaldixe eta beran herixotzin 75.urteurrenan bexperan eingo da ekitaldixe.

Txomi Letamendi Madrilen (Espainia) hil zan, 1950eko abendun 20an, frankismun errepresiño-indarrak eragindako tortura handixan ondorixoz. EAJ/PNVko militanti zan. Españiko Gerra Zibillin parte hartu ban (gudarixan komandante kargu eukan). Ondorixoz, Parisea (Frantzia) erbesteratu zan eta Euskal Informazio Zerbitzuei laguntzen hasi zan bertatik. Parisen bertan ezagutu ban Karmele Urresti ondarrutarra, bere emazti ixango zana. Handik Venezuela erbesteratu zin bixak. Hiru urte eta gero bueltatu zin Euskal Herrire, Jose Antonio Agirre lehendakarixak hala eskatute; Euskal Informazio Zerbitzun egin ban lan. 1947an atxilotu ben, eta espetxeratu egin zuen bost urteako Gerra Kontseiluk. Madrilen (Espainia) hil zan, jasandako tortura fisiko eta psikiko basatixan ondorixoz.

Txomin Letamendi Murua biktima dala aitortu berri dau Gogora Institutuk ontzu, Giza Eskubidin Euskal Herriko Behatokixak eta Letamendi familixik eskatute.

Ekitaldixan erakunde publiko desberdinen ordezkarixak be egongo diz.

Ez douelako Ahaztu bihir, Memoixi eta erreparaziñoi!

AITOR BURGOA MARTINEZ lagun eta kidi jun gazku!

Erdiko karruko AITOR beran sasoikuntzako, 64 urte eukazela junde gure artetik gaxotasun gogor baten ondorixoz. Ezautzen genuenok beran ibilbidin barri badakau, gaztetatik Euskal Herrixak bixi ixan daben egoerin aurrin konpromiso sendu hartu ban (gogoratu 1980ko hamarkadan errepresiñoi gogorra bixi ixan bala gure herrixak), sasoi bardiñin epidemixa hilgarri bat alla zan gure inguruta, Heroini, eta hurreko lagun asko be galdu zitxun. Hortik aurrea, itsosun hasieran Cikautxon gero ta zer dan bixitxi ta matxasune topa ban Laudixon (Araban), halan da guzti ez ban gure herrixaz loturai galdu. Laudixon segixan sustraitu zan, lagun inguro zabala eiban ta konpromisuai jarraipena emotzan EH Bilduko zerrendan 6. tokixan jun eta zinegotzixe ixendatu arte 2019xan.

Mendixe eta Athletixe zin beran debilidadik, bañe Argazkigintzi zan beran pasiñoi, milaka argazki eukazela esaten doskun ta Aiaraldea.eus atari digitaleko argazkilai bolondresa zan.

Hauxe argitaratu dau Aiaraldeak:

✍️ SOSLAIA | Aitor Burgoa Aiaraldea Komunikabideko boluntarioa zendu da, hedabideak bere izaera eta ekarpenak aitortu nahi izan ditu.

Artikulu guztia hemen:

https://aiaraldea.eus/laudio/1765891722213-aitor-burgoa-aiaraldea-komunikabideko-boluntarioa-zendu-da

Laudixoko Ondarrutarrak kresal falti sumaten banin hamen ikusten gendun (nahiz eta gaxoik egon) Arbide pasealekun itsosun faltiaz edo. Famili zali be beti ixan da Aitor, alkarreaz eoteko gogu ta marmitxako plater baten aurrin kontu kontari ibiltxeko.

TURRUNE etxen douenon partez besarkada estu etxekuai momento latz honetan. Ez zatxuau ahaztuko lagun eta borroka kide! Betirarte.

JOSE MANUEL PAGOAGA GALLASTEGI “PEIXOTO” abertzale handixak agur esazku

Nahiz eta Arrasaten jaxo zan PEIXOTO, gure herrixaz eta herrittarrakin harreman estu euki dau urte luzez. Gazte zala antifrankismun borrokan buru belarri sartu zan (18 urte eukazela ETA erakundin sartu zan) ta gaur egunerarte Abertzaletasune eta Euskaltzaletasune euki dau ipar. Garai haietan Ondarrun be mugimendu antifrankisti pil pillin euan ta azpixan ikusiko dozuen idatzixe da horren testigu. Idatzi hau argitaratzeko arrazoi nausixe bixak gure artetik jun dizelako da. Idatzi honetan PEIXOTOk, ANGEL ETXANIZ “34ku”ai hitzordu bat eskatzen dotza Miarritzen (TXOMIN ITURBEn etxin) beran siñadura ta guzti (kuriosu bada be, errepresiñoi gogorra eualako, Angelen andrik, Amaiak, gorde eiban eskutitz hau gordeleku seguru baten). Horretaz gain PEIXOTOaz batea ETA erakundin paper garrantzitsu euki ben Ondarrutarrak bixi direnez beste bateako lagakou euran bizipenak.

*Idatzi hau AMAIAk helarazi doskun. Milla esker hau eta beste hainbat gauza (paper, argazki, kartel)gure eskutan lagatearren.

ELISABET ITUARTE BADIOLA jun gasku geure artetik!

On dala 88 urte jaxo zan, ama kartzelan euala. Beran atxe JOSE ITUARTE zan, Errepublika denporetan EUZKADI egunkarixan idazteban Ondarrutar Abertzali. Gerri alla zanin, herritxik alde ein bihir ixan ban, eta beran ordez beran andri erun ben kartzela, ISABEL BADIOLA, haurdun euala. Eta halantxeik jaxo zan ELISABET alabi, Frankistak ama preso euken bitxartin. ELISABET ITUARTEk hauxe kontatzan KIRMEN URIBE Ondarrutar idazliai, Bar Puertoko ikuskizunin:

“Aita urte askoa ezautu neban. Ezkutun euan tokire eruteben ama gixon birek. Kilometro batea ero beixak tapatetzen amai. Zapixe kentzetzenin gela bat ikusteban bakarrik eta bertan aita. Aitai esatetzan:

  • Jose, baine, nun zaz erozer pasata be?
  • Erozer pasata be, baten batek esangotzu. Zuri pasaten bagatzu be, nik jakingo dot. Baine nik ezin dotzut esan ni nun nazen, ze barriro atrapaten bazatxue ata eingotzue.

Amak urtitan ez eban jakin aita nun egon zan gordeta eta neuk be neska handixe nitxala ezautu neban.”

Familixa abertzalin jaxo zan Elisabet, eta bera be abertzali ixan zan bixitxa osun. Frankismo sasoi ilunetan ikastolin sorreran parte hartu ban guraso latxeik, eta kristau komunidaditan bebai. Ezker abertzalin be beti esku bat botateko prest: Txokun, Plazagainin, hauteskunde kanpainetan, Kamiñazpiko ezker abertzaleko taldeko partaidi…

Eskerrik asko, ELISABET eindozun guztiatxik! Eta doluminak famelixakuai Ezker Abertzaleko komunidade guztin partez.