Abenduak 4 (baixaku) Silvia Federicin Ikastarun jarraipena Etxelilan

Bigarren saiu eskeiniko dau Amaia Astobiza Uriartek “Kapitalismoa eta emakumeen kontrako indarkeria” (Katakrak, 2020) liburun itzultzailiaz ongoxe baixakun (Abenduak 4) Etxelilan arratsaldeko 5 etatik 8 ak arte, Federicin hausnarketi eta pentsamenduk hobeto ezautzeko antolatutako ikastaro honetan. Lelengoko saiun atatako argazkixe da behean ikusiko dozuena ta bertan egon zinak oso pozik urten ben aurkezlik emon ban azalpenakin.

[EZTABAIDAGUNE FEMINISTI] Lenako eta gaur eguneko sorgin-ehizak / Silvia Federicin lana ezagutzen

Dinamizatzaili:  Amaia Astobiza Uriarte, Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria (Katakrak, 2020) liburun itzultzaili.

Hitzaldixai buruz: “Kapitalismoa eta emakumeen aurkako indarkeria” liburun, Silvia Federicik “Caliban eta Sorginak” liburun bertsiñoi laburtu eta irakurteaz bat eskaintzen dosku, bañe ez hori bakarrik. Horreaz batea, gaur egun Afrikako zenbait herrialdetan eta munduko beste toki batzutan gertaten ari diren sorgin-ehizak be aztertzen dotxu, eta azaltzen dau zelan XVI. eta XVII. mendeetako sorgin-ehizen eta gaur egunekoen atzin arrazoi berak ezkutatzen direla.

Egutegixe: ABENDUAK 1 Ordutegixe: 19:00    Leku: Etxelilan Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila 

Etxelilako eskintzi COVID-19ak eragindako errealitate barrire moldatzeko asmoz, ohiko Emakumintzako Jabekuntza Eskolaz gain, jarduera iraixaz osatutako proposamen bat prestatu dou aurten: Eztabaida Gune Feminista. Honen helburu herritar guztiai zuzendutako jarduerak antolatzi de, aditu batek gidatute, hausnarketa eta eztabaida feministak garatzeko espazio bat iraiaz. Etxelilan eingo diz jarduera honek, eta ez da beharrezku ixango aurretixaz ixena emoti.

Azaroak 20 (baixaku) JOSEFINA LAMBERTO “FLORECICA”n dokumentalan aurkezpena

Josefina Lamberton bixitxi erakusten daben ‘Florecica’ dokumentala eskainiko da Etxelilan, azaroan 20an, baixakun, 19:00etan. Ezagune eizan MARAVILLASen ahizti zalako, bañe beran bixitxi oso aberasgarrixe ixan zan. Beti egon zan bigarren lerrun, gaztetaz 30 urte elixin “morontzan” gero Nafarruko memoixa historiku berreskuratzen jo ta ke ibili zan ta beran bizitzako amaieran Paris 365 jantoki sozialin esku bat botaten egon zan.

Dokumentala ikusteko gonbidapenak jaso bihir diz Etxelilan ta Lelengotik hartzi komendatzen dabe.

[Eztabaidagune Feministi] Marxismu eta feminismun arteko talkak gaur egun. Etxelilan Azaroak 18

Etxelilako eskaintza COVID-19ak eragindako errealitate barrire moldateko asmoz, ohiko Emakumintzako Jabekuntza Eskolaz gain, jarduera irekiez osatutako proposamen bat prestatu dou aurten: Eztabaida Gune Feministi. Honen helburu herritar guztiai zuzendutako jarduerak antolatzi de, aditu batek gidatute, hausnarketa eta eztabaida feministak garatzeko espazixo bat irekiz. Etxelilan egingo diz jarduera honek, eta ez da beharrezku ixango aurretiaz ixena emoti.

Dinamizatzaili:  Miren Jone Lizarzaburu García, filosofiako ikasli eta militante feministi.

Hitzaldixai buruz: Transfeminismun eta klase-feminismun arteko eztabaidak. Teresa Larruzea, Jule Goikoetxea eta Iosu Motaren eztabaida landuko da. Egutegixe: AZAROAK 18  Ordutegixe: 18:30-20:30              Leku: Etxelilan  Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila 

Azaroak 5 (eguena) NESKA GAZTIN TXOKOAn aurkezpena Etxelilan

Aurten be NESKA GAZTIN TXOKOA eukikou Etxelilan!

Ez galdu aurkezpena: azaroan 5 in, 18:00etan ikusiko gaz!

Gure zalantzak eta kezkak partekatzeko espazixo falta sumatzen dou. Zenbait problematikai buruz gexaua jakin nahiko geunke. Geure buru, pertsonalki eta kolektiboki, maitatzeko espazixuk irai nahi dou. Feminismun eta feminismoaz hazteko gogoz gaz. Gazte eta neska ga, egoera batzuez nazkatute ga eta horren aurrin zerbait egiteko gogu sentitzen dou, bañe ezin jakin zelan aurrea erun. Honen aurrin, txoko ireki bat sortzeko asmuaz gaz: feminismu ezautzeko, parte hartzeko eta geure ekintza propixuk eraikitzeko. Bazatoz zeu be?

[JABEKUNTZA ESKOLI] Taller esperientziala online AUTOCOÑOCIMIENTO: OSASUNE ETA ZIKLIKOTASUNE IKUSPEGI FEMINISTATIK Irene Aterido az.

Osasune ikuspegi feministatik lantzi inoiz baino beharrezkua zaigun honetan, zure osasunan eta hileroko ziklun informaziñoi gexaua ixati nahiko zenduke? Taller honetan, osasun sexualan espezialitatutako agente bateaz eta bardiñan artin, gai anitzen ingurun galdetzeko eta informatzeko aukeri eukiko dou: osasun menstrualan autogestiñoi, ugalkortasun arduratsu, hormonan funtzionamentu, zoru pelbiku, sexualitati, plazerra, etab. Urriak 17, 24, 31 eta azaroak 1 | 11:00 – 12:30 Tallerra gazteleraz ixango da. Mateixala euskeraz. Ixena emoteko eta informaziñoi gexaua: 664 54 73 67 / 946 13 40 08 etxelila@ondarroa.eus

LITERATURA tallerra Etxelilan, ABANGOARDIAREN IBILBIDEA IDAZLEEN ESKUTIK

Irakasli:  Ainhoa Aldazabal Gallastegi, Euskal filologixan lizentziatu (EHU), literatur kritika feministan formatu eta Skolastikako kidi.

Ikastaruai buruz: XIX. mende amaieratik hasi eta gerra zibilera arteko garaiko ekarpen literaixukk aztertu eta irakurriko dou. Garai loratsu ixan zan emakumintzat; unibertsitateako aukeri, boto eskubidi, lan mundure sartzeko aukerak alde batetik eta momentuko aldaketa sozialak bestetik, XX. mende hasiera zirraragarrixe ein zuen. Aldaketa guzti hauek literaturan jasota geatu diz eta idazlin eskutik egingo dou Abangoardian ibilbidi.

Egutegixe:  : Urriak 9, abenduk 18, otsailak 12 eta maiatzak 7 (baixakuk)         Ordutegixe: 17:00-20:00               Leku: Etxelila      

Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun  

Matrikuli: 10 €

Ixena emoteko matrikuli fitxi bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).

[JABEKUNTZA ESKOLI] IKASTARU: Komunikaziorako plataforma digitaletan trebatuz.

Ikastaruai buruz: Covid-19 n pandemixik aurrez aurrekuk ez dizen komunikatzeko modu barrixai ati zabaldu dotze, modu birtualin komunikatu bihir ixati ekarri dau, familixiaz, lagunakin, lanin… Ikastaro honetan komunikatzeko plataforma birtual erabilienak aztertuko diz. Eta bide batez, sare sozial orokor zabalduenak be zelan erabiltzen dizen irakatsiko da, beti be komunikaziñoi eta harremantzeko moduk ikuspegi feminista batetik abiatute.

Egutegixe:  Urriak 7 eta 14            Ordutegixe: 16:30-18:30               Leku: Etxelila      

Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun  

Matrikuli: 5 €

Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) egiteko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).