Herrixe apaindute egon da gaur egun guztin LILA kolorikin. Asko ixan diz bentanetan mantelak, zapixak, alfonbrak, isarak…more koloriaz txukundutxuenak ta horretaz gain Udala, Etxelila, Kofrai Zaharra, Egoitzi, Kalatrabako zubixe..
Illuntzin Alamedan eindan konzentraziñoiko irudixak diz azpixan ikusiko dozuenak
Gaur MARTXOAK 8 ospatukou. Ez gaz etxin geatuko, arratsaldeko 7 etan Alamedan eingo dan konzentraziñoin eongo gaz DENA ALDATU, SISTEMA ARRAKALATU! pankarta atzin ONDARRUKO MUGIMENDU FEMINISTIN deixaz bat etxen, ta gogoratu MOREZ jantzi birdouela gure balkoik.
Irakasli: Nerea Gartzia, aktori eta antzerki foro soziala lantzen aditu. Egutegixe: Otsailak 26 eta 27 / martxoak 5 eta 6 Ordutegixe: 17:30-20:30 (baixakuk) / 10:00-13:00 (zapatuk) Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila Matrikuli: 10 €
Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri egongo da, eta arratsaldetan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).
Ikastaruai buruz: Antzerki teknika desberdinak baliatuz, gatazka edo gai sozial desberdinen salaketa egin eta leku publiko baten dan jendarti gaxan ingurun hausnartzen ipintxi de Antzerki Eraldatzailin helburu. Holaik, taldin aukeratutako gaxan salaketa feministi burutzi ixango da ikastaro honen helburu.
Irakasli: Idoia Eizmendi Aldasoro, Chi Kung trebatzaili, berdintasuneko teknikarixe eta Noka talde feministako kidi.Egutegixe: Otsailan 23tik martxoan 23re (martitzenak) Ordutegixe: 18:00-20:00 Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila Matrikuli: 10 € Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketa ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) egiteko aukeri eongo da, eta arratsaldetan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).
Ikastaruai buruz: Gorputz egitura eta bizi-energia hobetzen lagunduko doskun mugimendu leun eta errazak ikasiko diz. Ariketekin batea, arnasketi eta meditaziñoi landuko diz, estresa gitxitxu, tentsiñoik askatu eta buru lasaitzen lagunduko doskun teknika eta mugimenduk konpartituz.
Erakusketa hau amatasunan errealitate ezberdinak erakusten saiatzen da, komunikabidik saltzen doskuzen ereduz harutzaua. Amatasune ederra ixan leike ala ez, bañe askotan ekartetxu sakrifizixuk, mugagabeko ordutegixak, neki, denbora falti…
Memoria Eraikiz emakume biktiman eta biziraun dabenen ahotsa eta testigantzak biltzen daben memoixa kolektibun eraikuntza indarkeixa matxistan aurkako estrategixa gisa lantzeko apustu de, Mugarik Gabe elkartin eskutik. Ondarroako Udalak hiru saio antolatu dotxu herritarrak esperientzia honetan murgiltzeko. Otsailan 5in ixango diz hiru saiuk, Beikozinin, 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan. Ixena Etxelilan emon bihir de (debaldeku de), (urtarrilak 26) aurrea. Aforu mugatute da, saio bakoitze 14 lagunentzako.
Aurten Covid 19 dala ta ez da betiko lasterketaik egongo Donostin ta horren ordez Martxoan 5 etik 8 re ospatuko dan Lilatoi birtualin ixena emoteko epi zabalik da Etxelilan.
Irakasli: Irati García López de Aguileta, emakume feministi eta lodixe. Edertasun- eta lodifobia-kanonen inguruko prestakuntza ikertu eta eskaintzen dau 2016tik.
Egutegixe: Urtarrilak 22 eta 29 Ordutegixe: 17:00-20:00 Leku: Etxelila
Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila
Matrikuli: 5 € Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).
Ikastaruai buruz: Edertasun-kanonek eragine dauke gure janzkeran, geure buru dugun “apaintzeko” modun, zer kirol eta zelan etxen douen, elikatzen moduan eta sexualitatin, besteak beste. Bañe zeatxik ez dou inoiz aipatzen? Taller hauetan, edertasun-kanonak gorputzaz dakauen harremanin dauken eraginaz hausnartuko dou eta lodifobia zapalkuntza-sistema propio gisa aztertuko dou.
Dinamizatzaili: Alazne Goikoetxea Garate, Haur Hezkuntzako hezitzaili, psikomotrizista eta arreta goiztiarrean aditu. Hitzaldixai buruz: Hezkuntza mundun pil-pilin dan gaxe dou Adimen Gaitasun Handiak dauken ikasline. Halan da be , oin arte ikusarazi ez dan errealitate bat dou Adimen Gaitasun Handiak dauken emakumik eta elikadura-jokabidin nahasmendun artin egon leiken erlaziñoi. Hitzaldi honetan fenomeno bi hauen artin dan erlaziñoi buruz hitz eingo dou.
Ordutegixe: 19:00 Leku: Etxelilan Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila