AURTEN BE, ETXELILA ARINGAINGAN!

2023ko martxoan 5 in ixango da aurten Lilatoi.

Azken urtitan latxeik, aurten be Etxelilan Aringaingan taldi osatuko dou, lasterketako ixen emoti Etxelilan bertan eginaz.

IXENA EMOTEKO EPI:

Urtarrilaren 17tik 26re

Martitzenetik baixakure, 16:30 – 20:30

Etxelilan ixena emoteko epi urtarrilan 26an amatxuko da. Egun horretatik aurrea, bakotxak bere kabuz ixena emoteko aukeri eukiko dau www.lilaton.es webgunin bidez. Kasu horretan, ez da kamiseta Etxelilan jasotzeko aukeraik egongo.

INSKRIPZIOA 13€ (Lasterketa + kamiseta)

Kamiseten inguruko informaziñoi erantsitako irudixan: modeluk eta neurrixak.  

AUTOBUSA EGONGO DA! (+5€)

ETXELILA martxan osteabe!

Urte berri (feminista) on! Hasi gaz barriro martxan Etxelilan eta urte barrixai ekiteko plan eder bat dakau urtarrilan 25eako.

Zer esan nahi dou “Bizitza duinak erdigunera” esaten douenin?

Ekonomixa feministin pentsamendu eta praktiketan oinarritutako saiu prestatu dosku Emagin elkartik, zaintza lanan eta zaintzailin histoixiaz zein orainaz jarduteko: zer da zaintza? Zeatxik da, oraindik orain, zaintzi ikustezine? Zer aldatu da iragan mendetik hona eta zerk dirau? Zer nolako lan- eta bizi- baldintzak dauke Euskal Herriko zaintzailik?

Abenduak 15 (eguena) HABLEMOS CLARO liburun aurkezpena eta solasaldixe Etxelilan!

Hizlarixe: Teresa Maldonado Baraona, FeministAldeko kidi eta Filosofia irakasli

Egutegixe: Abenduak 15 (eguena) Ordutegixe: 19:00 Leku: Etxelilan 

Feminismun etxen dan hizkuntzin eta erretorikin erabileriai buruzko hausnarketak

jaso dotxu Tere Maldonadok “Hablemos Claro” liburun. Gaur egun hizkera feministin berbak

ugaritzea, hasiberrientzako ulertezinak dizen berbak eta esamoldik erabiltxi, kezkagarrixe

eta kaltegarrixe dala diño eta funtsezkuai erantzuten dotzen eztabaidak ixateko beharra

planteatzen dau.

*2022ko Euskadi Literatur Sarixan irabazli, gaztelaniazko saiakeran. 

Ekainak 8 (eguaztena) Eztabaida Feministi Etxelilan, QUEER teorixi!

QUEER TEORIXA SARRERA BAT

Generun deseraikuntzi eta normalitati konfrontatzeko teorixa zahar eta barrixak margenetatik.

Lehen saiun Monique Witting-en Pentsamendu heterozuzena eta Paul Preciadon Multitudes Queer landuko diz. Bigarren saiun gaurkotze ariketa bat egingo da Paul Preciadon Testo Yonki eta Donna Haraway-en Zientzia, cyborgak eta emakumeak idatzien eskutik.

Hizlarixe: Miren Jone Lizarzaburu García, filosofiako ikasli eta militante feministi. Egutegixe: EKAINAK 8  eta ekainak 15 (eguaztenak)   Ordutegixe: 18:30   Leku: Etxelilan 

Eztabaida feministi Etxelilan, Euskal dantzatik feminismure, tallerra!

Euskal dantzak feministak diz? Mutille beti neskiaz, goni beti belaunetik behera, zuk hau ezin dozu dantzatu mutilentzat da…  Tradiziñoi eta feminismu uztartzeko lehen pausuk emon nahi dou eta bidin sortzen dizen korapilluk askatu. Honetako, azalpen teorikoz gain, eztabaidatzen, hausnartzen eta dantzan arituko gara, euskal dantzatik feminismore pausuk emonaz, bazatoz?

Eztabaidagune Feministan: gune honen helburu herritar guztiai zuzendutako jarduerak antolatzi de, aditu batek gidatute, hausnarketa eta eztabaida feministak garatzeko espazixo bat irekiz. Ez da beharrezku aurretixaz ixena emoti.

Hizlarixe:Karla Agirre Aranburu eta Amaia Marin Zabala (Feministak, dantza irakaslik eta Indarra kultur elkarteko kidik) . Egutegixe: Ekainak 3 (baixaku)  Ordutegixe: 17:30   Leku: Etxelilan 

Ikastaru Etxelilan, Ondarruko herrixan histoixi eta emakumin memoixi, irudixetan!

Irakasli:  Idoia Telleria Maritxalar, argazkilarixe, formatzaili eta bideratzaili

Egutegixe: Maiatzak 3, 10, 17, 24 eta 31 (martitzenak) Ordutegixe: 17:30-20:00    Leku: Etxelila     

Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila

Matrikuli: 10 €

Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun

Ikastaruai buruz: Ondarruko herrixan histoixi emakumin ahotsetik eta bizipenetik kontatuko dan espazixu eskainiko da. Argazki zaharrakin Ondarruko memoixi errekuperatuko da emakumin ikuspegitik. Argazkixak eta irudixak landuko diz, komunikazio tresna gisa, oroitzapen eta gertakari sozial eta pertsonalak azaleratzeko eta danan ondari ixateko. Argazki eta irudxakin collage, muntaia, sormen lanketi eingo da murala ixango danan eredugarri.

MARTXOAK 8 Ondarrun!

EMAKUMIN NAZIOARTEKO EGUNE 2022 ospatukou herrixan Ondarruko mugimendu feministik antolatute. MOREZ jantzi balkoi ( amantalakin, soñekukin, izarakin, toallakin…) egun guztin tzir, ta arratsaldin Alamedan batuko gaz arratsaldeko 5 etatik 7 rak bittartin ( perkusiñoi tallerrak, umin guni, txokolatadi, txapan banaketi..), eta amaitzeko konzentraziñoin batuko gaz bertan. Gu han eongo gaz, ta zu?

Martxoak 4 (baixaku) hitzaldixe Etxelilan, ALMUDENA GRANDES “isilean gordetako historiaren ahotsa”.

Hizlarixe: Carmen Valcárcel, literaturan katedradune. Egutegixe: Martxoak 4 (baixaku) Ordutegixe: 19:00  Lekua: Etxelilan Antolatzailli: Boga Boga Emakumion Elkarti Laguntzailli: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila

Osasun arrazoiengatik prebentzio neurrixak hartuko diz. Ez da aurretixaz ixena emon beharko, eta aforu bete arte sartu ahalko da.