ETXELILA martxan osteabe!

Urte berri (feminista) on! Hasi gaz barriro martxan Etxelilan eta urte barrixai ekiteko plan eder bat dakau urtarrilan 25eako.

Zer esan nahi dou «Bizitza duinak erdigunera» esaten douenin?

Ekonomixa feministin pentsamendu eta praktiketan oinarritutako saiu prestatu dosku Emagin elkartik, zaintza lanan eta zaintzailin histoixiaz zein orainaz jarduteko: zer da zaintza? Zeatxik da, oraindik orain, zaintzi ikustezine? Zer aldatu da iragan mendetik hona eta zerk dirau? Zer nolako lan- eta bizi- baldintzak dauke Euskal Herriko zaintzailik?