Bete beti dator aurtengo MARTXOAK 8 ko egitarau, erakusketi, antzezlana, hitzaldixe, dokumentala, elkarretaratzi, liburun aurkezpena….eta urteten daben guzti. TURRUNEtik jungo gaz ekimen desbardiñak zehazten.
Irakasli: Idoia Eizmendi, berdintasuneko teknikarixe eta NOKA talde feministako kidi. Egutegixe: Otsailak 23, martxoak 2, 16, 23 eta 30 (eguaztenak) Ordutegixe: 18:00-20:30 Leku: Etxelila
Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila Matrikuli: 10 €
Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).
Ikastaruai buruz: Ikastarun bitartez jendaurrin berba etxeko trebetasune eta ziurtasune garatuko dou. Dakauen gaitasunak eta beldurrak identifikatzi, azken hauei aurre etxeko tresnak lantzi, generuk komunikaziñoi prozesun duen eragiñe aztertzi edo diskurtsu osatzen ikasti diz, besteak beste, tailerrin landuko douen gaixak. Metodologia parte-hartzaili ixango da, teorixi, talde hausnarketi eta praktika uztartuz.
2022ko martxoan 6an ixango da aurten Lilatoi, presentziala, segurtasun neurri guztixak betez.
Azken urtitan latxeik, aurten be Etxelilan Aringaingan taldi osatuko dou, lasterketako ixen emoti Etxelilan bertan eginaz.
IXENA EMOTEKO EPI:
Urtarrilan 27tik otsailan 3re
Martitzenetik baixakure, 16:30 – 20:30
Etxelilan ixena emoteko epi otsailan 3an amatxuko da. Egun horretatik aurrea, bakotxak bere kabuz ixena emoteko aukeri eukiko dau http://www.lilaton.es webgunin bidez. Kasu horretan, ez da kamiseta Etxelilan jasotzeko aukeraik eongo.
Urrian atzeratu behar ixan gendun “Feminismoa guztiontzat” ikastarun data barrixak lotu ahal ixan dou: urtarrilak 21 eta 28. Bi baixaku arratsaldez eingo dou.
Irakasli: Idoia Eizmendi, berdintasuneko teknikaxe eta Noka talde feministako kidi.
Ikastaruai buruz: Feminismu gorakada handiko uni bixitzen da, eta adin guztietako emakumik hurbiltzen ari dira mugimendu horreta. Halan da be, askotan, eztabaidak oso eskuragarrixak ez dizen eta nahiko konplexuk dizen kontzeptu eta ideiez beteta daz, eta horren ondorioz, ez diz beti ulertzen. Tailer honen helburu de feminismun oinarrizko kontzeptuk eta proposamenak ezagutzi modu erraz eta ulergarrixan. Lan eingo dou parte hartzeko metodologixin bidez, une teorikuaz uztartute.
Teknologixa digitaletan ahalduntzi garrantzitsu de genero arrakala digitala desagerrarazteko bidin. Emakume askok teknologiekiko sentitzen daben barrera hein handi baten beldurrak eta familiarizazio ezak eragine da, eta horren aurrin tresnak eta baliabidik eskeintzi da bidi gure ustez. Ikastarutan zenbait ariketa praktikun bidez eguneroko bizitzan erabilgarrixak dizen ekintzak eta prozedurak Interneaz zelan ein ahal dizen ikusiko dou.
Euskal Herriko etxitan adineko pertsonentzako zaintza-zerbitzuk zelan emoten dizen erakusten daben dokumentala da. Bertan, zaintza sistema hori zelan antolatzen dan aztertzen da eta hori zein neurritxan normalizatzen den ongizate estatu honetan; milaka langilek lan-eskubiderik ez ixatik, ez baitu arazo etiko eta politikorik sortzen.
Maitane Subijanan dokumentalan proiekziñoiaz batea, bertako protagonista eta Malen Etxeko kide dizenakin solasaldixe be eukiko dou.
Hizlarixe: Malen Etxea, emakume migratzailin elkarti
Irakasli: Nerea Gartzia, aktori eta antzerki foro soziala lantzen aditu. Egutegixe: Abenduak 10, 11, 17, 18 Ordutegixe: 18:00-21:00 (baixaku) / 10:00-13:00 (zapatu) Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila Matrikuli: 10 €. Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) egiteko aukeri egongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).
Ikastaruai buruz: Umorezko antzerkixe baliatuz, adin eta izaera desberdinetako emakumin topaketi egin nahi dou. Egunerokotasuneko gatazka edo gai sozial desberdinen lanketi umoretik egin.