Hurrengo bi asteburuetan, udal erakusketa aretun ikusgai eongo da Boga-Boga elkartin 30 urteko ibilbidin histoixi argazki bidez.

Hurrengo bi asteburuetan, udal erakusketa aretun ikusgai eongo da Boga-Boga elkartin 30 urteko ibilbidin histoixi argazki bidez.

Ondarruko Mugimendu Feministak prest dauke aurtengo M8ko egitarau behian ikusiko dozuen latxeik. Lelengo ta behin, dei zabala eindabe MOREZ kolorez apaintzeko etxitako balkoik eta leihuk. Ta arratsaldeko 5etatik aurrea Alameda agertzeko deixe etxen dabe ta gero bertatik 7retan manifestaziñoin juteko Etxelila arte.

Herriko eragile feminista desberdinen eskutik eta Martxoak 8xe bera ardatz hartute aldarrikapenez beteta eta kaleak hartzeko dexe eginez egin dabe deialdixe. Horren ingurun egitarau zabala prestatu dabe, azpixan ikusiko dozuen latxeik. Batu zeube BORROKA FEMINISTA!

2023-2024 ikasturtin Etxelilak EMAKUMIN topalekuk martxan jarri daben gizonei zuzendutako eskaintzik jarraipena eukiko dau otsailetik maiatzea!!! “Gizonak feminismoan zer? ikastarun parte hartzeko prest??? Animatu!

Aurten be, ETXELILAtik aringaingan jungo gaz LILAtoire. Datozen bi astitan Etxelilan ixena emoteko aukeri eukikozue (Urtarrillak 16 txik 26 re) eta berta juteko autobuse be egongo da. Gogoratu, ixena emoti eta kamiseti 14 euron trukin ixango dala eta autobusin juteko beste 6 euro gehitxu biko gakola. Emon ixenak lelengotik!



GREBAn bai, bañe goxin goxatik kalin.











Herrixe itxitxe da.




Eguerdiko 12 xetan anbulatoxutik hasi de goxeko manifi, aspaldikoik handixena ixan eide esazku jentik.






TURRUNE etxen douenok argi dakau, Gu, GREBA GUZ! Zaintza sistema publiku, doaku, kalitatezku eta unibertsala bermatzin aldeko borrokiaz bat etxen dou. Zeuk be parte hartu greba feminista orokorrin.
Ondarruko greba batzordin egitarau:

Bixitxiai eusten dotzen lanak, zaintza lanak, gutxietsixak eta ikustezinak diz gure jendeartin, nahiz eta, Hego Euskal Herrixan etxen dizen lanordu guztixan artin, ordaindutakuk edo ordaindu gabik, %61a zaintza lanak dizen. Zaintza lanak, gañea, bereziki emakumin bizkargañin geatzen diz. Emakumiai zaintzallin rola ipini gakue.
Zaintza lanak modu justun banatzi urgentzizku de, eta horretako gixonak euren zaintza ardurai eusti beharrezku de. Bañe, horretaz gain, biharrai eskeintzen dotzauen lanordun murrizketa orokorra be premiazku de.
Zaintza lan profesionalizatun arlun, merkantilizaziñoi de nagusi. Irabazi-asmu ardatz hartzen da pertsonen ongizatin aurretik. Gaur egun pertsona ahulenai (adinekuk, menpekotasun egoeran dazenak, aniztasun funtzionala daukenak, gizarte bazterketan dazenak…) zuzendutako zerbitzu gehixenak azpikontratata daz, eta hori ixan da pribatizaziñoirako eta prekarizaziñoirako gure instituziñoik ibili daben bideik zuzenena. Hego Euskal Herrixan, esaterako, erresidentzia guztixan %12 da bakarrik kudeaketa publikoku eta sarri Administraziñoi publikuk be patronalak diz.
Aurreko guztiai erantzuteko: Zaintza sare publiku eta unibertsala gure aldarrikapena!
Lea-Artibaiko herri guztitxan antolatu dotxuez aldarrikapen honekin betetako mobilizaziñoik. Hamen herrixetako mobilizaziñoi nagusixak eta eskualde mailako mobilizaziñoin deialdixan kartela

Hurreatzen du GREBA FEMINISTA OROKORRAn egune (Azaroak 30). Euskal Herriko herri guztitxan modun Ondarrun be bagabiz grebi antolatzen buru-belarri.
Zaintza eskubide kolektibu ardatz dakarren mobilizaziñoi erraldoi honen baitxan ondorengo deialdixak diz datozen egunetan eukiko douzenak:
Gaur, urrixak 19 18:00etan CINCO LOBITOS filman proiekziñoi Kofrai Zaharrin.
Urrixan 24an 19:30etan I.ASANBLADA MIXTU Etxelilan.


Miren Jone Lizarzaburu Garcían eskutik lodifobia ikuspegi politiko batetik landuko da, hau heteropatriarkatuarekin aliantzan ulertuz. Tallerreko edukixak biolentzia estetiko, mediko eta moralak lodioi zelan eragiten doskun aztertzen zentratuko diz, beti be arrazakeixiaz, matxismuaz edo kapitalismuaz dazen gurutzaketak kontun eukitxe.
Gogoratu, ekainak 7 arratsaldeko 6:30 tatik 8:30 xeta, Etxelilan.
*Ez da beharrezku lehenengo saiure etorri ixana bigarren honetan parte hartzeko.
Hizlarixe: Miren Jone Lizarzaburu García, filosofiako ikasli eta militante feministi. Egutegixe: Maiatzak 10 eta 17 (eguaztenak) Ordutegixe: 18:30-20:30 Leku: Etxelilan

Hitzaldixetan lodifobia ikuspegi politiko batetik landuko da, hau heteropatriarkatuarekin aliantzan ulertuz. Tailerreko edukixak biolentzia estetiko, mediko eta moralak lodioi zelan eragiten diguten aztertzean zentratuko diz, beti be arrazakeixiaz, matxismuaz edo kapitalismuaz dazen gurutzaketak kontuan izanik. Tailerrin landuko dizen ideiak Lucrecia Mason, Magda Piñeyro edo Virgie Tobar pentsalarixan liburuetatik tiraka ein diz ikuspegi foucaultiar eta transfeminista batetik landute.