Otsailan 12txik 28re, ‘paperezko grabatuak’ erakusketi Etxelilan

Paperezko grabatuak erakusketi Etxelilan.

Otsailaren 12tik 28ra
Ordutegia: martitzenetik domekara 16:30-20:30

7 Emakume en Movimiento elkarteak antolatuta, “Paperaz egindako grabatua” (Nerea Unanua markinarra irakaslearekin) ikastaroan burututako lanak orain ikusgai dituzue! Eta gustatuz gero, hauek egiteko aukera ere izango duzue, animatu lan eder hauek ikustera!

Zeu be animatzen zaz zeure lanak partekatzea? Jarri Etxelilaz kontaktun!
Artibai 3, 2.pisua (Ondarru) 946134008
etxelila@ondarroakoudala.net

image

Ikastaru Etxelilan: diskurtso autobiografikoak euskal literaturan

image

Irakaslea: Iratxe Retolaza Gutierrez (Literatura irakaslea)

Data: Otsailak 6 eta 7 (barikua eta zapatua)        Ordutegia: barikuan 17:00etatik 21:00etara eta zapatuan 10:00etatik 14:00etara

Antolatzailea: Ondarroako Berdintasun Saila
Lekua: Etxelilan

Gaiaz: Galdera hauetariko zenbait erantzuten ahaleginduko gara irakurketa-talde honetan: nolako diskurtso autobiografikoak garatu dira euskal literaturan? Nola baloratu eta interpretatu izan dira ekarpen autobiografiko horiek? Egilearen genero-eraikuntzak eraginik izan al du autobiografia horien harreran? Bidegurutze horretan, diskurtso autobiografikoek euskal literaturaren esparruan nolako garapena eta lekua izan duten aztertuko dugu, betiere begirada feminista gidaritzat hartuz.

*HAURTZAINDEGI ZERBITZUA EGONGO DA TXIRRIMORRASKIREN!!! Ikasturte honetan haurtzaindegi zerbitzua erabiltzeko aukera eskaintzen da ikastaro guztietarako. Horretarako, ezinbestekoa da aurretik jakinaraztea

*GOGORATU: Aldez aurretik matrikulatzea beharrezkoa da!

Feminismo baltza, ikastaru Etxelilan

image

Irakaslea: Jeanne Roland Dacougna Minkette (Feminista, senegaldarra eta Garaipen elkarteko kidea)
Data: Urtarrilak 30 eta 31(barikua eta zapatua)        
Ordutegia: barikuan 17:00etatik 21:00etara eta zapatuan 10:00etatik 14:00etara
Antolatzailea: Ondarroako Berdintasun Saila
Lekua: Etxelilan
Gaiaz: Munduko emakume askok ez zuen bere burua ikusi feminismoaren hasierako aldarrikapenen baitan. Sexu/genero paradigmatik haragoko paradigma bat behar zuten, beste opresio-sistema batzuk kontuan izango zituena eta horren alde entzunarazi zuten euren ahotsa. Tailer honek proposatzen digu ¬ibilbide bat feminismo beltzen historian barrena, azpimarratuz, batez ere, zer ekarpen egin dioten haiek teoria eta praktika feministari. “Black Feminism” eta Feminismo post-kolonialak izango ditugu protagonista nagusiak.
 
*HAURTZAINDEGI ZERBITZUA EGONGO DA TXIRRIMORRASKIREN!!! Ikasturte honetan haurtzaindegi zerbitzua erabiltzeko aukera eskaintzen da ikastaro guztietarako. Horretarako, ezinbestekoa da aurretik jakinaraztea
 
*GOGORATU: Aldez aurretik matrikulatzea beharrezkoa da!