“Geure gorputze ezautzen” ikastaru ETXELILAn

Aste santu ostin, ikastaro interesgarri batekin bueltatuko gara geure gorputza gehiago ezagutzeko bide ezberdinak arakatuz.
marije ikastaroa

Egunak:

Apirilak 14 Reflexologia podala

Apirilak 21 eta 28 Aurikulopunturi

Maiatzak 5 à Akupunturin oinarrixak ezautzen

Antolatzaili: Boga-Boga elkarti

Laguntzaili: Ondarroako Udala

Leku: Etxelilan

Animatu parte hartzea

parte hartze librea eta doakoa guztientzat!

Feminismoak askatzen gaitu

Asteburun martxoak 8 ixan dala eta, Uxu taldik hauxe idatzixe bixaldusku:

2015 KARTELAK

Feminismoak askatzen gaitu!

Feminismoan aniztasun handia dago. Adibidez, berdintasunaren feminismoa, ezberdintasunaren feminismoa, feminismo erradikala, feminismo liberala, anarkofeminismoa, feminismo sozialista, feminismo instituzionala, ekofeminismoa, ziberfeminismoa, feminismo islamiarra, Gai batzuetan desadostasun sakonak daude, esate baterako, prostituzioari eta pornografiari buruz kontrako jarrerak daude. Baina matxismoari aurre egiteak batzen gaitu.

Irakurtzen jarraitu

Gaur, emakume langilin egune da

Gaur de egun bat emakumin eta gixonan arteko eskubide bardintxasune aldarrikatzeko, emakume biharginantzako lan baldintza duinak eskatzeko, beste kultura eta sinismen batzutako emakumin kontrako arrazismu salatzeko… Bixartik aurrea be gauza bardinak eskatzen jarraitxuko dou, urte guztin.

image

image

image

Martxun, emakume esanguratsuai buruzko erakusketi Etxelilan

Etxelilan erakusketa bat ipini dabe Ondarruko eta munduko emakume esanguratsuai buruz, herriko ikastetxitako ikaslik eindde. Hauxe mezu bixaldusku:

Bertan herriko zein munduko emakume norbanako eta talde esanguratsuei buruzko lanak daude ikusgai: Bittore Laka, Frida Kalho, Itziar Barrenetxea, Dina bilbao, Enpakadorak, Marie Curie, Elena Fernandez, Sare Konpontzaileak,  Ana Elordi, Nekane Akarregi, Coco Chanel, zenbait guraso … eta arlo ezberdinetan esanguratsu izan diren emakume gehiagori  buruz ikasteko aukera izango duzue!

Data: Martxoan zehar (ordutegia: martizenetik-barikura 16:30etik-20:30era)
Antolatzailea: Ondarroako Herri Ikastetxeak
Laguntzailea: Ondarroako Hezkidetza Egitasmoa eta Ondarroako Udal Berdintasun Kontseilua
Lekua: Etxelilan
Animatu lan eder hauek ikustera!

11028855_877546492307272_1000674991_o