Abendun 18 (baixaku), MACHO-MARIS antzerki emanaldixe ETXELILAn

macho-maris antzerkixe abendun 18
Antolatzaili: Ondarruko Emakumin Udal Berdintasun Kontseilu- Ondarruko Gixon Taldiaz
Gaxe: Kode matxistetan trebatuk ixan arren, horren aurrin matxinatzen saiatzen dizen gixonai, emakumikin berdintasune lortu nahi daben gixonai dedikatako ikuskizune.
Autokritiki eta hausnarketi eiteko deixe. Umoriaz betetako ikuskizune
Anima umorezko ikuskizun honekin gozatzea!
Gazte, heldu ero zahar egon; bertoku betidanik, herrire etorri barri edota alboko herriku ixan; gixonezko sentiu, andrazko erota beste mile aukeretako bat. . . danok zaze ongietorrixak,
parte hartze libri eta debaldeku danontzat!

Zoramenan irakurketa feminista bat

Irakasli: Itxaso Martin Zapirain (Antropologu eta Ni, Vera liburun idazli)

Egutegixe: Abenduk 11 eta 12

Ordutegixe: Baixakun, 17:00etatik 21:00eta eta zapatun, 10:00etatik 14:00eta

Leku: Etxelilan

abendun 11 eta 12 ikastaru etxelilan
Gaxe: Psikiatrikuk beti ixan diz “ahaztutako” instituziñoik. XIX.mendetik aurrrea, zoramena feminitatiaz lotzen hasi zan, “zoramena” gorputz emozionalai (emakumezkuai) gerta leiken latxeik ulertzen zan. Psikiatrikutan baztertzen eta ezkutatzen zin, gizartik tokaten gakuen rola betetzen ez ben emakumezkuk. Zelan sartzen zin emakumik psikiatrikutan? Aipatu kasu hauen atzin dazen fenomeno sozial eta moralak azpimarragarrixak diz: bikote barruko gatazkak, tratu txarrak, abortuk, sexualitate ezberdinak … Inguruko egitura sozial eta indibidualin dauken eragiñe kontun hartute, beharrezku de, isilduk, baztertuk eta existentzia ezara kondenatuk ixan dizen emakumezko horrek isiltasunetik atati.

Antolatzaili: Ondarroako Berdintasun Saila- Emakumintzako Jabekuntza Eskoli
Haurtzaindegi zerbitzu: debalde, aldez aurretik jakinarazi (Txirrimorraski taldin eskutik)

*GOGORATU: Aldez aurretik matrikulatzi beharrezku de!