Gora emakumion borroki!

Martxun 8xe… emakumiok borrokan jarraittuko douen konpromizo egune. Emakume askoren borrokiai esker ailla gaz egun dakauzen eskubidin jabe ixatea, baine ondio be zapalduk ga. Euskaldun, emakume eta langile ixatearren 3 bidar gaz zapalduk, eta horretxeatxik borrokan segi eingou.

Ondarrutar emakumiok be beti ixan gaz borrokalaxak, eta gaurkun zeuei, geuri, emakume borrokalaxai omenalditxu bat nahi dotsau ein, merezi dozuelako, merezi douelako.

ondarruko emakumik donostin 1977 manifan.JPG

ezker abertzaleko emakume beteranak TXOKUn.JPG

11.JPG

20130514_194651

alazne aristi, elisabet txaille manifan.JPG

Gora emakumion borroki!

Gora Ondarruko andrak!

GERRAK EUSKAL LITERATURAN ikastaru ETXELILAn

 
gerrak euskal literaturanIrakasli: Iratxe Retolaza Gutierrez (Literatura irakaslia)z
Egutegixe: otsailak 26 eta 27 (barikua eta zapatua)                 Ordutegixe: baixakun, 17:00etatik 21:00eta, eta zapatun, 10:00etatik 14:00eta              Leku: Etxelilan
 Gaxe: Literaturak gerraren edo gatazka politikun inguruko irudixak, sinboluk eta leluk zelan eraiki daben aztertuko dou ikastaro honetan, beti be begirada feministi gidaritzat hartuz. Zelan irudikatu diz gerrak euskal literaturan? Gerrin topikuk iraunarazteko guni ixan al da? Euskal literaturan gerraz jarduteko diskurtso barrixak proposatu diz? Testu literaxuk baliatzen al ditugu gure gerrak ulertzeko/interpretateko/eraldatzeko? Horretako ikastarun metodologi praktiku eta parte hartzaili ixango da: testu irakurketak eginez, parte hartzi eta eztabaidi bultzatuko diz.
 Antolatzaili: Ondarroako Berdintasun Saila-Emakumeentzako Jabekuntza Eskoli info gexagua:http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/IkastaroaGERRAKEUSKALLITERATURAN.aspx
Haurtzaindegi zerbitzu: debalde, aldez aurretik jakinarazi (Txirrimorraski taldin eskutik)
 *GOGORATU: Aldez aurretik matrikulatzi beharrezku de!

Ikastaru ETXELILAn, gaxe: Feminismos latinoamericanos

feminismos latinoamericanosIrakasli: Ana Murcia Guevara (El Salvadorreko Las Dignas taldeko kidi eta I Encuentro Mesoamericanas en resistencia por una vida dignako sortzaileetako bat; gaur egun, Garaipen elkarteko kidi de)

Egutegixe: otsailak 19 eta 20 (baixaku eta zapatu).  Ordutegixe: baixakun, 17:00etatik 21:00eta, eta zapatun, 10:00etatik 14:00eta.  Leku: Etxelilan

Gaxe: Jendarte mugimendu eraldatzaile guztik latxeik, feminismuk be korronte ideologiko ezberdinak dauke (feminismuK). Ikastaro honetan, mapa ideologiko konplexu ulertzen saiatuko gaz. Ikusiko dou egungo korronte ideologiko ezberdinetatik subjektu politiku zelan eraiki/berrreraikitzen dan, estrategia politiku eta horiek jendarte aldaketa ulertzeko zer ikuspegi dauken. Lehen saiu baten, latinoamerikako egungo korronte feminista ezberdinak ikusiko dabe.

Hizkuntzi: Gazteleraz ixango da 

Antolatzaili: Ondarroako Berdintasun Saila-Emakumeentzako Jabekuntza Eskola info gehixaua:http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Gertakariak/Orrialdeak/Ikastaroamujereslatinoamericanas,econom%C3%ADadelavida%C2%BFelbuenvivir.aspx

Haurtzaindegi zerbitzu: debalde, aldez aurretik jakinarazi (Txirrimorraski taldin eskutik)

 *GOGORATU: Aldez aurretik matrikulatzi beharrezku de!

Lilatoire? Baietz autobuse bete ONDARRUtik!!

lilatoiiiiUrtero lez aurten be Lilatoiko egune urreatzen du…  martxoak 6.  

PARTE HARTZEA ETA KORRIKAN ETXEA JUTI PENTSATEN ZAZ?

Famaua zaaaz, eta horretxeatxik erreztasunak ipintzen dotsuauz:

–           Ixena emoteko

–          Autobusin bertan aia eta buelta etxeko

ZURI EZTALA ARINGAINGAN ETXI?

Laaaasai, parte hartzeko modu asko raz:

Bertako giruaz gozatea, animatea, lagunai txoixo bokailorun abituallamento pertsonalizau etxea, aldarrikapenaz bat etxea… nahizunea juteko be apunta zeinke autobusin!

Autobusak Ondarrutik urtengo dau goxeko 8:00etan eta buelta 18:00etan 5 €

Ixena emoteko jarri Etxelilaz kontaktun: bertaratute, telefono bidez edo email bidez otsailak 26 baino lehen

 

Gasteizko hilketa matxisti salatzeko konzentri!

Komunikabidin bidez enterako ziñen; Gasteizen, 30 urteko gixon batek beran parejin alabi (Alicia, 17 hileko umi) hil dau, sexu abusuak eiñ ostin bentanatik behera botata.

http://emakumeenmundumartxa.eus/edukia/alicia-eraila-astelehenean-gasteizen-gizon-batek-leihotik-behera-bota-zuen-haurra

Hilketa hori salatzeko: bixar, eguena, atsaldeko 19:00etan Konzentraziñoi eiñgo da Alamedan Ondarruko Udalak deitxute.

emakumen kontako biolentzia

 Emakumin kontrako iñdarkexaik ez!

Ikastaru ETXELILAn: Habilidades para encontrar o cambiar de trabajo

Irakasli: Mertxe Arratibel Ibarruri (Kiribil kolektiboku)

Egutegixe: Eguenetan Urtarrilan 28tik martxoaren 17re Ordutegixe: 18:00etatik-20:00eta Leku: Etxelilan

Hizkuntzi: Gazteleraz ixango da

habilidades para encontrar trabajo

Antolatzaili: Ondarroako Berdintasun Saila- Emakumeentzako Jabekuntza Eskola. Info gexaua: http://www.ondarroa.eu/…/IkastaroaHabilidadesparaencontrary…

*GOGORATU: Aldez aurretik matrikulatzi beharrezku de!