ONDARROAKO 19. KOMIKI JARDUNALDIXAK (Abendun 1etik 8re)

thumbnail_19-komiki-jard-kartelKOMIKI AURKEZPENA:

ABENDUAK 1, EGUENA, iluntzeko 7etan, ETXELILAN.

UNRWA Erakundearentzat SUSANNA MARTIN komikigileak egindakoGAZA AMAL komikia.

Antolatzailea; ETXELILA eta Emakumeen Udal Berdintasun Kontseilua.

KOMIKI IKASTAROA:

ABENDUAK 13 eta 14a. Arratsaldeko 5etatik 8retara, ETXELILAn.

SUSANNA MARTIN komikigilearen eskutik.

Antolatzailea; ETXELILA eta Emakumeen Udal Berdintasun Kontseilua.

IRRATSAIO BEREZIA:

ABENDUAK 14, EGUAZTENA, gaueko 10etatik aurrera.

RADIXU IRRATIAko Azken Mohikanoak irratsaioan. 105.5 FM / radixu.info

Jardunaldien aurkezpena eta SUSANNA MARTIN komikigileari elkarrizketa.

19-komiki-jard-susanna1SUSANNA MARTIN.

Bartzelonan jaioa. Alicia en el mundo real (Norma argitaletxea, 2010) bere lehen eleberri grafikoa izan zen, Isabel Franc gidoigilearekin batera egina. 2011an La Martina, la por i el gat Faluga seriea marraztu zuen Tretzevents aldizkarian eta Yes we Camp! Trazos para una (r)evolución (Dibbuks) lan kolektiboan parte hartu zuen. Em dic… (Publicacions de lAbadia de Montserrat) haur komiki sortaren egilea da.

Flavia Companyrekin batera, Pagina 12 egunkari argentinarrean hilero ¡No somos hermanas! zinta argitaratu zuen, italieraz Aspirina aldizkari feministan berrargitaratua. Nac Stratchsekin 1, 2, 3, 4… Historietas diversas. Guía afectivo/sexual y de identidades para adolescentes (Ed. Bellaterra, 2011) komikia burutu zuen. 2012an Sonrisas de Bombay (Norma) komikia argitaratu zuen. 2014an, Norma argitaletxearentzat Enjambre emakume komikigileen bilduma koordinatu zuen eta urte berean, Isabel Francekin batera Sansamba eleberri grafikoa burutu zuen.

Capçalera, Tretzevents, Pikara Magazine, Tentacles eta Diagonal komunikabidetan kaleratu ditu bere komikiak eta ilustrazioak. Komiki ikastaroak eta tailerrak ematen ditu. Gaur egun, Annemarie komikia egiten ari da Mará Castrejónekin batera, Annemarie Schwarzenbacheren bizitzaren komikirako egokitzapena da. Egin duen azken komikia Gaza Amal izan da.

Asociación de Autoras de Cómic elkarteko kidea da eta abortuaren lege-proiektuaren aurrean erantzun grafikoa izan zen Wombastic plataformako koordinatzailetariko bat izan zen. InOut irratian QdeCOMIC irratsaioaren arduraduna da.

19-komiki-jard-susanna2

Urriak 28 (baixaku), Testurak- Bertso saiu ETXELILAn

bertso-saiu-etxelilan-urrixak-28xanGaxe    Hainbat idazle eta sortzailen testuk hartuko diz ahotan eta bertsutan; berdintasunaren bidin aurrea eiteko indarrak, proiektuk, borrokak eta ideak bultzatzeko espazio propioetatik plazarako bidin bertsuk kantatuz eitxen ari diren bertsolari eta gai-emaile talde anitzek hartuko dabe parte, testutik testura, zabaletik estura eta eskutik eskura jarri nahixan sormenaren freskura.
Emakumin Etxin Sarin antolatutako proiektu komune: Bertso saiuk. Emakume Etxe ezberdinetatik ibiliko diz eta gurin, Etxelilan, eingo dabe geldialdixe.

Bertsolaixak:  Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Eli Pagola               Gai-jartzailea:   Maite Berriozabal

Ordutegixe: 19:00etan  Leku: Etxelilan   

Antolatzaili: Emakume Etxeen Sarea- Ondarroako Udal Berdintasun Kontseilua

 

Urrixan 21 (baixaku), BELDUR BARIK tallerra GAZTELEKUn

Herriko gaztik Beldur Barik lehiaketan parte hartzea animatzeko tailerra ixango da BAIXAKUn URRIAK 21, 17:30ean, GAZTELEKUn. Tailerrin parte hartzea animaten dizen guztik, kultura matxisti eta indarkeixa sexistin adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal eta kolektibu adierazten dituzten jarrerak landuko dotxue. Adibidez, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei zelan etxen dotzauen aurre erakusten daben jarrerak.
Gogoratu Beldur Barik lehiaketan parte hartzeko epi zabalik dala azarun 9 arte. Animatu eta erakutsi zuen Beldur barik jarrerak!

beldur-barik

Emakumin Jabekuntza Eskoli 2016/2017 ikasturti

                                                        jabekuntza-eskoli-2016-2017

Hamen da ikasturte honetako Emakumintzako Jabekuntza Eskola ikastaro eta parte hartze gunez beteta!

Topazu interesaten gatzunik? Ba emon ixena, ikastaro batzuk plaza mugatuk dakarrez eta laster beteko diz.

Antolatzaili: Ondarroako Berdintasun SailaEmakumeentzako Jabekuntza Eskola info gehiagorako http://www.ondarroa.eu/eu-ES/Albisteak/Orrialdeak/20160930_Emakumeentzakojabekuntzaeskolarenikasturteberriahasteardago.aspx

Urriak 5, hitzaldixe ETXELILAn: Emakumin osasun integrala eta kirola- berdintasune lortzeko erronkak

hitzaldixe-emakumin-osasun-integrala-eta-kirola

Urrixan 5in arratsaldeko 7retan ETXELILAn  eta Hizlaxe: Ainhoa Azurmendi (Kirol aholkularixe eta berdintasunin aditu) ixango da.

Gaxe:  Jendarteko desberdintasunak kirol arlun nola islatzen dizen ikusteko aukeri eukiko dou, eta desberdintasunek emakumin kirol jardueran ixan duten eta egun duten eraginaz hausnartzeko be.

***Hitzaldixe ta gero, parte hartze gune ireki bat sortzeko aukeri zabalduko da: aringaingan. Edozein mailatara irekitako herriko guni ixateko proposamena da eta entrenamendu pertsonalizatuk eskainiko diz Arantza Burgoa dinamizatzailin eskutik.

Abuztuak 4 (eguena), taller motza ETXELILAn: ONDARRUko jaxetan be, eraso sexistaik EZ!!!

TALLER MOTZA abuztuak 4

Etxea bueltan libre nahi dou sentiu, gure sexualidadi aske nahi dou bixi… egunerokotasunin eta jaxetan bebai! Baine zelan aurrea erun hau? Ba aurten herriko hainbat norbanako eta eragile danontzako jai askik eraikitxeko ahaleginin tailertxu txiki baten parte hartzea guz, animaten za zeu be?
Jaxetan gertaten dizen eraso sexistan erru ulertzeko, honek identifikaten jakitxeko eta kolektiboki kudeatzeko tailer labur bat
 
Ondarruko jaxetan be, eraso sexistaik ez!
erasotzallik alpa andra maxetan
 
 
Lekua: Etxelilan