Gaur Bilbon gixon batek ume bat erail dau. Hau salatzeko Udalak KONTZENTRAZIÑOI deitxu dau GAUR (Maiatzak 30) 19:00etan Alamedan.
Nahiku de! Hau ezin leike onartu!

Gaur Bilbon gixon batek ume bat erail dau. Hau salatzeko Udalak KONTZENTRAZIÑOI deitxu dau GAUR (Maiatzak 30) 19:00etan Alamedan.
Nahiku de! Hau ezin leike onartu!

Ondarruko Udalak, Emakumin Udal Berdintasun Kontseiluk eta Etxelilak, emakume Gasteiztar baten erailketi salatzeko kontzentraziñoi deitxu dabe. GAUR (Maiatzak 12) 19:00etan Alamedan.
Nahiku de! Eraso matxistaik ez!

Euskal Herriko Greba Feministak. Diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik. liburu aurkeztu dau Uma Ulazia Zubeldia politologa eta militante transfeminista Mutrikuarrak. Lan honetan Euskal Herriko Greba Feministak aztertu dotxuz LISIPE bildumako lan honetan.
Patriarkatu ulertzeko bi modu desberdinez, estatun eta politika publikun paperaz, eta 2019ko eta 2023ko greban inpaktuai buruz ibiliko da Uma Ulazia Zubeldia, Garazi Burgoa Aldarondo kazetari eta militantik dinamizatako solasaldi estiloko aurkezpenin. Martxoak 27an (eguena), 18:30 etan ETXELILAN.

Hamen lagaten dou 2024ko Azarun BERRIA egunkarixak einddako erreportaji:

Ongo baixakun arratsaldeko 6:30tatik aurrea (min) bizi podcasta zuzenin entzuteko aukeri eukikou Etxelilan. Hizlari lez, OLATZ MERCADER, ALAITZ ZUMALDE, AINTZANE ARGAIZ, LOREA ARRIETA eta GARBIÑE LONGARTE eongo diz. Galdera sakon bateaz aurkeztu dabe ekitaldixe: ZER GERTATEN DA ETXEKO ZAINTZA ROLa DUEN EMAKUME BATEK MINBIZI DIAGNOSTIKOA JASOTZEN DUENEAN?
*Sarreri debaldeku de. Gai interesgarrixe dala ereisten gasku, Hurreatu entzutea!

Etxin geatzeko egune ezta Martxoak 8xe. Balkoik morez jazteko egune da, kalea urteteko egune, aldarrikatzeko egune (lortzeko dazen eskubidik dazelako ondioik) ospatzeku be bai (lortutakuk goraipatzeko). Belaunaldi zaharrak diñue len aldin gauza dezente lortu eidiz, gaztiauak, ondioik gauza asko gelditzen dizela eskuratzeko. Danak dauke euran errezoi, bide asko da etxeko. Bidi, Borrokiaz etxen da. DANOK KALEA!
Hor dakazue Ondarruko MUGIMENDU FEMINISTIK egun horretako antolatu daben egitarau.

BOLLOLOGIA: Euskal herriko bolleron mugimendun genealogia bisual bat 1977-2010 daru ixenburu erakusketik ta egilli, EH- Bollotopaketi de. Martxoan 6xan (eguena) bisita gidatuz bidez ahalko da ikusi eta entzun erakusketi arratsaldeko 6:30xetan.

Gaur, azaroak 25 (astelehena), Emakuminganako Indarkeixin aurkako Nazioarteko egune da. Hori dala ta gaur illuntzeko 7retan Konzentraziñoi batea deitxu dabe Alamedan herriko zenbait eragillek.

Beste erailketa matxista bat jazo da Euskal Herrixan. Bilboko Saltutxu auzun. Bikotekidik 31 urteko emakumi hil dau.
Udalak eta Ondarruko Emakumin Udal Berdintxasun Kontseiluk konzentraziñoi batea deitxu dau gaur arratsaldeako hau salatzeko.
Nahiku de! Matxismuk eta sistema patriarkalak hil etxen gatxu!

Zeñek pentsakoban hasiera baten onarte allako zile andrak erramutan ekimenan partaidik? Kostantzixi, burugogortasune, giro jatorra… danak bat ein eta erronkiai aurrea etxi lortu dabe. On azkan txanpan sartu diz eta ikasturtiai amaieri emoteko bi eguneko egitarau antolatu dabe. Uztailak 6 eta 7xan ONDARRU-DONOSTI eta DONOSTI-ONDARRU jun etorrixe erramutan eingo dabe. Tartin geldialdixak eingotxue bai ORIXO eta batxe be ZUMAXAN ta MUTRIKUn. Dana ezta ixango iserdixe atati eta bazkaxak, manifestu irakurketak eta kalejiri be uztartuko dabe. Ongi etorrixe be emon bikotzau ezta? Guk bai, behintzat!

Galdera hau zabaldu dabe ekimen honetako partaidik: ANDRAK ERRAMUTAN ZEATXIK EZ?. Ta horreaz batea aurkeztu dabe ITXAS ERRONKA FEMINISTI. Ekainak 16 xan ONDARROA-LEKEITIO-ONDARROA arrunketi eingo dabe. Goxeko 11 etan ongi etorrixe eta ekitaldixe eongo da Lekeitioko portun. Guazen babesa emotea!
