



Aringaingako egueldixe primeraku eta giru zer esanik bez, irudixak dana esaten dabe.















eta amaitzeko, jun dizen danan zerrendi

Iñoizko herriko korrikalai kopuroik handixena batuko da aurtengo LILATOIko karreran, 93 emakume Ondarrutar ixan diz euran ixenak emon dabenak aringaingan parte hartzeko. Berta juteko autobuse ata dabe eta nundik eta ze ordutan urtengo daben azaltzen dau azpiko kartelak. Zorte on danoi eta argazkixak zeuen konture ahaztu baik eh!


Filmai buruz: 60ko hamarkada hasieran NASAn lan egin ben hiru emakume zientzialai afroamerikarren inoiz kontatu gabeko istoixi.
Ordutegixe: 17:00etan Leku: Etxelila Antolatzaili: Boga-Boga Elkartea
Martxoak 8xai begire eingo dizen mobilizaziñoin ingurun berba eingo da batzarrin.

M8 EMAKUMEAK* PLANTO
Euskal Herriko mugimendu feministik grebako deixe egin dau eta LABek ez du zalantzaik euki bat etxeko deialdi horreaz.
Martxoan 8xan kalea urtengo dou mugimendu feministin deialdixaz bat eiñaz, eta salatuko dou:
Zaintza lanin eta lan horien banaketa ez justun arduragabekexa soziala, etxeko langilin lan eskubide gabezixe, sexun eta etnien araberako lan banaketi, zaintza laneta “derrigortzen” gaitxuen murrizketak: osasun zerbitzutan, hezkuntzan, gizarte eta dependentzia zerbitzutan, kristalezko sabai eta paretak edota soldatapeko lanetan dakauen baldintza okerrauak: kontratun behin behinekotasune, lanaldi partzialak, baldintza prekaixuk, kontratatzailinn arabera “lan berdinagatik,soldata ezberdinak”… Eta guzti horrek gure soldatetan dauken eragine, gure ibilbide profesionalin sortutako mugak, osasunin, pentsiñoitan, eta azken finin, gure bizi baldintzatan.
Arrazoi honekatxik eta beste askogatxik, martxoan 8xan planto!
Kalea urtengo dou, gure arteko ezberdintasunak errespetatuz ,sistema kapitalisti heteropatriarkal honen aurka borrokatzeko!
Bizitzin sostengarritasune erdigunea ekarri eta horretako lan guztik aitortu (soldatapekuk zein debaldekuk) batez be zaintza lanak, horrek baik bizitzi ez baita posible bañe, hala ta guztiz be, erabat ezkutuk, pribatizauk eta baloreik gabe mantentzen diz. Eta horretako lan horrek etxen dabenak be (emakumik gexenak) aitortu eta balixun ipini.
Beraz, gure apustu Martxoan 8 honetan da jauzi garrantzitsu bat emoti, planto eitxi eta mobilizaziñoi guztixakin bat etxi. Horretako, gexengo sindikalakin batea, lau orduko paruk erregistratu dou: 11:00 – 15:00 eta 18:00 – 22:00.
Martxoan 8ko greba egun hau ondo ulertu eta kokatzeko, LABek bere afiliatu emakumintzako bilera hau antolatu dau.
Animatzen zatxuau emakume guztiok zuen auzutan, herrixetan, hirixetan, eskualditan… mugimendu feministi antolatzen dan batzar ireki guztixetan parte hartzea!

“EL BURDEL DE LOLA”
Inoiz ez dut egunkaririk idatzi, ez haurtzaroan ez nerabezaroan. Norbaitek hau aurkitu eta eratu gabeko nire gustuen berri izatearen ideiak beldurtu egiten ninduen.
Jostera behartu ninduten eskolan, naiz eta ikasi aurretik ahaztu.
Domekero, era ofizial eta kristauan, neskaz janzten ninduten. Eta horregatik da soineko eta leotardo ia ezinezkoekin erlazio arraroa mantendu nuela.
Nire aliatu txikiekin batera eraiki nituen nire lehenengo askatasun idealak, arbendolondoko etxe fantasiatsuen bidez, iraungipen goiztiarregidun loredun adarren gainean.
Elkarri zin egin genion desirak eta sentimenduak giltzarrapoz gordeak izan behar ziren tokitik ihes egingo genuela.
Horrela egin genuen.
Burdela izan da gure gordelekua, gure gotorlekua. Infinitua bistara eskuragarria den tokia, gure instintu oinarrizkoenak elikatzen dituen zintzotasun gordinak bakarrik balio duen tokia.
Zabaldu atea, Madamme Lolak harrera egiten dizu. Arindua. Zoraldiaren urre-koloreko ileguria.
Dianarik gabeko bala formadun irudiak eratzen dira nire gogoan, hitzik gabeko mundutik ihesi.
Sentitzea erabakitzen dugu, eta gure bihotzek basakeria erritmoan ponpatzen dute.
Irakasli: Ainara Sarasketa (Batukada irakasli) Egutegixe: Otsailak 10, 17 eta 24 Ordutegixe: 10:00-13:00 Leku: Etxelila Antolatzaili: Andrabanda / Berdintasun Saila – Etxelila
Ikastaru: Ondarruko Andrabanda Feministi, 2011 urteko udaberrixan, Jabekuntza Eskolin barrun antolatutako ikastaro baten ondorena da. Sortze momentutik ixe zazpi urte pasa dizen honetan, taldi indartu asmoz, ikastaro hau zabaltzen da taldea batu nahi daben guztiai aukeri luzatzeko. Hiru saio egingo diz martxoan kalea urteteko asmuaz, bat eginez horrela Andrabandaren betiko helburuaz: perkusiñoi eta abestixak medio, aldarrikapen feministak kaleratu eta emakuminganako indarkeixa matxistin aurkako borrokiai ekarpena etxi. Martxoan kalik hartziaz gain, taldik jarraipena ixati aurreikusten da.

Irakasli: Ainhoa Aldazabal Gallastegi (Filologu, hezkidetzan aditu eta Skolastikan kritika literario feministan formatu) Egutegixe: Otsailak 2, 16 eta 23 Ordutegixe: 17:00-21:00 Leku: Etxelila Antolatzalli: Berdintasun Saila – Etxelila
*Ikastarun parte hartzeko aldez aurretik emon birde ixena

Ikastaru: Gorputze lapurtu dosku. Emakumion gorputzetan gertaten dana menditan zehar isilarazi egin doskule ohartzeko ez da ikerketa sakon baten beharrik. Erlijio liburutan, zientzian, medikuntzan, historian… emakumik ikusezinak ixan gaz, eta hala ixaten jarraitzen dou. Literaturan be antzea gertaten da. Mundu maskulinun absentzia, tabu, misteixu, gaixotasune, lizunkexi etab. diz hileroku deskribaten daben berbak. Beharrezku ixan da, beraz, mugimendu feministik egin daben ekarpena eta emakumik literatur sistemetan integratea hilerokun inguruko esperientzixa desbardinak jaso ahal ixateko. Taller honetan aspektu guzti honen bueltan analizatu, irakurri eta hitz egingo dou.

Irakasli: Nagore Basterra (Fisioterapeuti eta osteopati) Egutegixe: Urtarrilak 24 eta 31; Otsailak 7, 21 eta 28; Martxoak 7, 14 eta 21 Ordutegixe: 18:00etatik 19:00eta Leku: Etxelila
Ikastaru: Ariketa konkretu baten bidez, emakumik urtin eraginez edo ama ixatin ondorixoz ixan dezaketen arazuk tratatu, gutxitu eta eragozteko balixo dabe hipopresibuk.

Irakasli: Beatriz Egizabal (Ipuin kontalaxe eta pailazu) Egutegixe: Urtarrilak 26 eta 27xan Ordutegixe: Urtarrilak 26: 16:00etatik 20:00eta; Urtarrilak 27: 10:00etatik 14:00eta Leku: Etxelila
Ikastaruaz: “Pailazokeririk ez egin” entzungo zenduen askotan, ongun pailazokexak egin beharko dozu. Pailazo-klown kodigun murgiltzeko hasierak emongo dou eta ikuspegi feministi be emongotzau.
Antolatzaili: Berdintasun Saila – Etxelila