Ezker Abertzali
Amaiurrek zubi izan nahi du
Atzo aurkeztu zuten koalzioa Iruñean, eta zubi bat izango du ikur. Erabakitzeko eskubidea eta krisiari aurre egiteko ezkerreko politika aldarrikatu dituzte koalizioko kideek.Azaroaren 20ko hauteskundeetarako Aralarrek, Alternatibak, EAk eta ezker abertzaleak osatu duten koalizioa da, eta zubi bat ikur hartuta erabakitzeko eskubidearen eskaera Madrilera eramatea izango du helburu.
“Indarrak biltzeko ahaleginak batzen dituen zubia, irabazteko gogoz Estatuarekin partida jokatzeko aukera izateko”, esan zuten atzo Amaiurreko ordezkariek Baluartean. Amaiur osatzen duten aldeen ordezkaritza zabala izan zen aurkezpenean, besteak beste, Patxi Zabaleta Aralarrekoa, Txelui Moreno ezker abertzalekoa, Pello Urizar EAkoa, Amaia Agirresarobe Alternatibakoa.
Eta ONDARRUTARRAK hasi dira dagoeneko lanean. Launbatean, mahaiak jarri ziren kalean, sinadura bilketa egiteko hauteskundeetan aurkeztu ahal izateko, eta esan behar da, pilo bat batu zirela. Hor behean, herritar batzuk sinatzen.
BATERAGUNE epaiaren aurkako mobilizazioak
ARNALDO ta kideak ASKATU
“Ezker Abertzali ixateko era bat da, bixitxeko era bat” Txelui Moreno
Imatges per la solidaritat orrialdeak Txelui Morenori egindako elkarrizketa interesgarri bat ipini du interneten. Amaieran, sorpresa txiki bat dauka bideoak. Ondarrutarrok munduari buelta eman diogu! 52.900 pertsonak ikusi gaituzte dagoeneko!
ONDARRUTARRAK berbakuk, esan eta ein
ONDARROAko ANDRA MAIXAK prestatze lanetan PLAZAGAÑE 2011
Daneako hamen daz aurtengo ANDRA MAIXAK ta egun politxak pasateko askorek lan egin behar ixaten dou. Dei hau luzatzen dou, nahi, eta ahal daben guztiai, zenbat eta esku gehixa ordun eta lana erreza. PLAZAGAÑIN montaji, aurten hillan 8 astelehenin arratsaldeko 3etan ixango ra, noski plazagaiñin bertan batuko ga. ANIMATU, 3 0rdu nahiku ixango dou dana prest lagateko, dida baten.
Ondarroako alkate eta zinegotziekin berbetan, entzun!
Ondarroako bilduk interneten ipini du aurreko astean Radixu Irratian egindako irratsaioa. Bertan, Ondarroako alkate eta zinegotziekin egin zuten berba, legegintzaldiko lehen bi hilabeteei buruz. Entzun:
ONDARROAKO BILDUk batzarrerako deia uztailak 6rako
AURORE MARTIN ez atxilotzea lortu dute herritarrak gaur arratsaldean BAIONAn
Frantziako Polizia Aurore Martin Batasuneko kidea atxilotzera joan da gaur 14:30 aldera Baionako etxe batera, baina Martin une horretan ez zen han. Saint Andree plazako Pyrenees ostatuan dago orain Martin (15:20), 200en bat lagunek babestuta, eta baliteke prentsaurreko bat ematea. Polizia Baiona Ttipia inguratzen ari da.
Elkartasun giroa nabari da plazan, “nahiz beldurra eta tentsioa” baden, bertan daudenek diotenez.
Martinen ahizpak Euskaldunen karrikan duen etxera joan dira poliziak, atxiloketa egiteko asmoz, batzuk burua estalita, beste batzuk kaleko jantzita. Martinek adierazi duenez, beso eta hanketatik eutsita saiatu dira atzematen, baina jendea azaldu da eta hura askatzea lortu dute.
Lehengo larunbatean azaldu zen jendaurrean Batasuneko kidea, Miarritzeko ekitaldi batean, iazko abendutik gordeta egon ondotik. Espainiako Auzitegi Nazionalak haren kontrako euroagindu eskaera egina du, Batasunaren bilera batzuetan parte hartu izana egotzita. Frantziako Errepublikan legezko alderdi politikoa da Batasuna, Espainiako Estatuan ez.
Hilabeteotan Ipar Euskal Herrian atxikimendu ugari jaso du Martinek. Euroaginduaren aurka egin dute.

![argazkia_fotono[2]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/10/argazkia_fotono2.jpg?w=636)


![sententziamezua[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/09/sententziamezua1.jpg?w=636)
![317515_270760042936529_163381440341057_1172176_5295010_n[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/09/317515_270760042936529_163381440341057_1172176_5295010_n1.jpg?w=636)









![herri-batzarra[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/07/herri-batzarra1.jpg?w=636&h=806)
![9r5hm[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/06/9r5hm1.jpg?w=636)