Aldaketa bat egon da Amaiurren Ondarroako hauteskunde kanpainan. Kafe Antzoki solasaldia azaroaren 16an izango da, eguastenean, arratsaldeko 19:00retan. Bertara Jon Maia, Mattin Troitiño eta Xabier Silveira etorriko dira.
Ezker Abertzali
Posta bidez Amaiur bozkatzeko aukera badago oraindik!
Posta bidez Amaiur bozkatzeko aukera badago oraindik. Horretarako, joan betiko lekuetara.
azaroaren 20an bozkatu AMAIUR
Hasi da hauteskunde kanpaina Ondarrun be!
Agur Matilde Agirretxea
Utzi gaituzu, Matilde. Zure bizitza guztian egin dozun moduan, isil-isilik joan zara gure artetik. Izan ere, Zer egin dozu zure bizitza guztian, zeure Euskal-Herria maitearen alde borrokatu besterik? Beti, bigarren mailan. Baina hutsik egin gabe.
Gogoratzen zaitugu, egia esan, herriko manifen aurrean pankartari eusten. Euskal-Herriaren garai beltzak ziren haiek.
Baina zure irudia, Ondarroako Ezker Abertzaleko kideok inoiz galduko ez duguna, Ondarroako Txokoari lotuta dago.
Nola ahaztuko zaituztegu, bada, zu eta zure koinata Asun, biok, Ondarroako txokoa egunero irekitzen. Urteko egun guztietan, jai eta astegun, han zineten, zuok biok, guri zerbitzeko prest.
Eta hori, zenbat urtetan! Herri Batasunaren garaian hasi eta zenbat urtetan! Eta DENA MUSUTRUK! BAI, DENA MUSUTRUK!
Matilde eta Asun maiteok, ahaztezinak zarete Ondarroako Ezker Abertzalearen historian. Lerro hauek gure esker onaren ezaugarri pobre bat besterik ez dituzue. Esker mila eta mila eta mila…
Eta, zure etxekoek zure errautsak Kantauri itsasoan hilobiratzen dituztenean, han izango gara zure ondoan, Matilde, Ondarroako Ezker Abertzalea.
Ondarroan, 2011ko urriaren 27an
Ondarroako Ezker Abertzalea.
Brankaz irratsaiun ongo asteko programazinoi
Badator BRANKAZ irratsaiu, Turrunan arreba nausixe!
Eguenetan, BRANKAZ, turrunaren arreba nagusiak berbetan jarraituko dau Radixu Irratian, 21:30etatik 23:00etara. Denboraldi berri honetan be herriko hainbat gai landuko dituzte.
ONDARROAKO BILDUren HAUSNARKETA
UDAKO LANA, UDAZKENEKO UZTA!
Urjentziazko herri batzarra, urriak 12
Hasi da kurtso politiko berria
Hainbat herritar bertaratu ziren Ezker Abertzaleak atzo deituriko herri batzarrera. Kurtso politikoaren hasieran kokatuta gai nagusi bi jorratu ziren: batetik, egungo egoera politikoaren irakurketa egin zen, eta, bestetik, datozen egunetan udalean martxan jarriko diren ekimenen berri eman zen.
Une politikoari dagokionez, Ezker Abertzaleak hasitako bideak Euskal Herriaren askapen prozesua desblokeatzeko urratsak ematen ari direla adierazi zuten. Estatu espainola jasaten ari den krisi ekonomiko eta politikoak, eta, indar abertzale eta ezkertiarrek egindako presioek, estatu espainiarra gatazka gainditze aldera pausoak ematera behartzen dituzte. Hala eta ere, oraindik orain, lan ugari dago egiteko marko demokratikoa lortzeko; eta are gehiago, independentzia eta eraldaketa sozialera heltzeko. Horrexegatik, nazio eraikuntzaren garrantzia berretsi zen, bai borroka instituzionalak egin beharrekoa zein herri mugimenduak bultzaturikoa.
Bestalde, 2012rako udal aurrekontuak osatzeko prozesu parte hartzailea azaldu zen. Laburbilduz, herritarrek aukera bi izango dituzte prozesuan parte hartzeko: auzo batzarrak eta batzordeak. Dei egin zioten bertaratu guztiei batzar horietara joan eta beraien proposamenak eramatera.
Azkenik, azkenaldian Ondarroako udalaren kudeaketari buruz prentsan agertutako berriak direla eta, datozen egunetan Ondarroako Bilduk adierazpenen bat egingo duela adierazi zuten ezker abertzaleko kideek.







![203207_100002424273220_1315975_n[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/10/203207_100002424273220_1315975_n1.jpg?w=636)
![resizer[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/10/resizer1.jpg?w=636)
