Ezker Abertzali
Turrune, 59.000 bisitatik gora 12 hilabetetan!
Gure Turrunak 59.100 bisita jaso ditu 12 hilabetean. 2010eko ekainaren 5ean sortu genuen eta hilabete hauetan zehar ondarrutar askoren informazio gune bihurtu da. Herritarrentzat Ondarroan zer egon den eta zer dagoen jakiteko tresna da gure bloga, eta kanpoan dauden ondarrutar askorentzat herriarekin lotuta jarraitzeko modua (Ekuadorretik Portugalera, eta Andaluziatik Finlandiara).
Urte honetan zehar 342 notizia sartu ditugu Turrunean. Horrek erakusten du zelako herri biza den Ondarroa. Ia egunero dago zerbait berria egiteko eta kontatzeko.
Turrunak laster urte bat beteko badu ere, komunikazio proiektu hau zaharragoa da. Gure lagun batek hasi zuen, interneten Brankaz bloga sortu zuenean (http://brankaz.wordpress.com/). Baina zoritxarrez gure lagun hori atxilotu egin zuten iaz, eta berekin eraman zuen proiektua ere. Hilabete batzuk beranduago, beste herritar batzuek proiektuari jarraipena ematea erabaki genuen, eta horren ondorioz sortu genuen Turrune. Gugandik urrun giltzapean dagoen lagun horri eskaintzen diogu, beraz, Turrunak eduki duen arrakasta.
Urtebetzea ospatu behar dugunez, Turrunaren eskaintza ere handitu nahi dugu, jendeak horixe eskatzen digu eta Horretarako, adibidez, iritzien eta elkarrizketen atalak indartu nahi ditugu. Ondarrutarrak Munduntzir atal berria helburu horien lehenengo emaitza da. Hauteskunde gabean emaitzak zuzenean botatzea ere bai. Esan beharrik ez dago, Turrunean herriko gauzei buruz berba egin nahi duenak ateak zabalik dauzkala. Hortxe daukagu otzara@hotmail.com helbidea, hantxe jasotzen ditugu jendearen proposamenak, notiziak… eta bertara idaztera animatzen zaituztegu.
Itxura ere aldatu diogu gure blogari. Ez gara geldirik egoteko jaio, eta geure eskaintza berritzen goaz, bloga gero eta atseginagoa eta irakurterrazagoa izateko.
Hemen duzue azken 11 hilabetetako bisiten grafikoa, esanguratsua benetan:
Maiatzean bisita asko izan ditugu, batez ere hauteskunde egunean:
Eta hau dena ilegalizazio egoera batean egin dugu, aurpegia ematea zaila eta arriskutsua den egoera batean. Baina aurpegia ematen jarraitzeko asmoa daukagu, geure iritzien bidez, geure ekintzen bitartez… eta denon laguntzarekin.
Eskerrik asko eta aurrera!
Otegik oso argi ikusi zuen etorkizuna
Maiatzaren 22ko hauteskundeen ondoren argi dago Arnaldo Otegik duela urte batzuk aurreikusi zuen egoerara heldu garela. Sasoi hartan batzuek oso argi ikusi zuten zein zen hartu beharreko bidea. Hasieran zalantzak egon ziren, baina denok batera egin dugu bide hori, eta orain uzta jasotzen ari gara.
Hemen dago testigantza:
maiatzaren 23ko bi irudi ONDARROAko herrian
dagoeneko ONDARRUTARRAK, 2011KO ANDRAMAIXAK prestatzen hasiak dira
EGUENIN ahal daben guztik BILBOA. LEGALIZAZIOA ORAIN!!!
Hauteskunde demokratikoak aldarrikatzeko manifestazio nazionala deitu dute ostegunerako Bilbon
Ostegunean gauerdia baino lehen emango du epaia Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, eta Bilbon 20:00etan manifestazio nazionalera deitu dute. Jesusen Bihotza plazan hasiko da, eta manifestazioa Espainiako Gobernuaren ordekaritzaren atarira joango da. Plaza Eliptikora, eta deitzaileen asmoa bertan epailaren berri izan arte zain geratzea da
Alguien está cometiendo un delito
Ondarrutar batzuk goian agertzen dan lakoxe kartak jasoten dabiz. Bertan derrigortzen gakoe hauteskunditan mahai elektoralin egotea egun guztin hauteskundik zaintzen. Ez padi agertzen estaduk zigortu eingotxuz.
Baine kontu de honek pertsona bardinok ezin dizela aurkeztu hauteskundita on lau urte leko bardinetan egon zilako alderdi ilegalizau baten interbentore modure.
Ordun, zelan da posible honek pertsona “zikinok” hauteskundita ezin aurkeztu ahal ixati, baine gero hauteskundik zaintzen ipintxi estaduk?
Gainea, estaduk “zikinddutako” pertsonai eztotsa nahi emon zenso elektoralik, eta gero pertsona “zikinddu” bardinak hoixe zensu erabiliko dabe mahai elektoralin egongo dizen egunin.
Kontradizinoi bat da hamen: ero pertsona “zikinai” ez deitxu mahaixan eotea eta ez emon zenso elektoralik, ero mahaire deitzezunai laga hauteskundita aurkezten.
Estadun erantzunan zain geatzen ga.
Adeitasunez, Ondarruko zikindduk!
apirilak 30ean ELGOIBARREN ikusiko gara. POLITIKA ASKATU
Aldaketa politiko eta soziala premiazkoa da Bizkaian
Arantza Urkaregi Etxepare eta Begoñe Agirre Pereda – Bizkaiko Batzar Nagusietako Ezker Abertzaleko batzarkideak
Pasaden martxoaren 28an Bizkaiko Batzar Nagusiak disolbatu egin ziren, eta Bizkaiko Batzar Nagusietako Ezker Abertzaleko batzarkide taldetik 2007-2011 legegintzaldiaren balorazioa egin nahi dugu.
Lehenik eta behin, gogoratu nahi dugu Batzar Nagusi hauek ez dituztela ordezkatu bizkaitarrok 2007ko hauteskundeetan emandako bozak: Ezker Abertzaleak 5 batzarkide atera zituen, baina bakarra hartu zen legezkotzat, Enkarterrietakoa, hain zuzen ere. Eta egoera horretan burutu behar izan dugu geure lana 4 urteotan zehar.
Gainera, erakunde honetako politika Bizkaiko Foru Aldundia kudeatu duen Eusko Alderdi Jeltzaleak zehaztu du, PSEren laguntza eskergarekin aurrera atera duen politika. Horren adibide garbi ditugu urtez urte aurrera atera diren aurrekontuak, PSEren babesari esker.
Aipatu politika hori lau paretaren artean erabaki da, herritarren inolako partehartzerik gabe, egun zeharo zaharkitua eta baliogabetua dagoen demokrazia ordezkatzailearen izenean. Eta hori gutxi balitz, garatzen duten politika gure ustez bizkaitarrontzat eta Bizkaiarentzat oro har oso negatiboa da, hurrengo arrazoiengatik:
– Zerga-sistema injustu batean oinarrituta dago. Alderdi nagusiek ez dute inolako eztabaida sakonik burutu nahi izan zerga-sistema horren gainean, baina, aldiz, aldaketa txikiak egin dizkiote etengabe, beti ere enpresen onurarako eta bizkaitar gehienen kalterako. Horren adibide garbia ditugu Foru Ogasunak emandako azkenengo datuak: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren bidez (PFEZ /IRPF) %3,3 gehiago bildu da; Sozietateen gainezko Zerga bidez bildutakoa, aldiz, %18 murriztu da. Hau da, langileok gara, krisi garaietan ere, gehiago ordaintzen dugunak, enpresek, krisia aitzakitzat hartuz, askoz ere gutxiago ordaintzen duten bitartean.
– Aldunditik “pertsonak dira gure lehentasuna” behin eta berriz badiote ere, euren ekintzek kontrakoa diote: makroazpiegiturak eta errepideak dira BFAren “izarrak”. Ekonomikoki jasanezinak diren apustuak, ingurumen aldetik ere gauza bera… BFAk 65 milioi euro erabili berri ditu Artxandako Tunelak porrotetik ateratzeko, enpresa emakidunaren onurarako. Bizkaitarrok, aldiz, tunelak ordaintzen jarraitu behar dugu. Eta hori SuperSur delakoarekin gertatuko denaren aurreratze bat besterik ez da: makroerrepide honen eraikuntzarako Aldundia 1.000 milioi eurotan zorpetu da, eta diru-kopuru hori ordainsarien bidez berreskuratzeko asmoa omen du.
– Eta azpiegitura erreldoietan inbertitzen den diru guztia Gizarte Zerbitzu Publikoetan inbertitu gabe geratzen da, noski. Gaur egun, Bizkaian dauden gizarte zerbitzuak eskasak eta kalitate gutxikoak dira. Ezinbestekoa da Bizkaiko Foru Aldundiak benetako apustua egitea gizarte zerbitzu publikoen alde, kalitatezko lanpostuak sortuko bailituzkete, kalitatezko zerbitzuak eskainiko bailituzkete eta mendekotasun egoeran dauden edota gizarte bazterketa jasaten duten pertsonen hobekuntza eragingo lukete, beste hainbat onuraren artean. Bada garaia Bizkaiko Foru Aldundiak gizarte zerbitzuak “gastu” gisa hartzeari uzteko, azpiegiturak “inbertsio” gisa hartzen dituen bitartean. Gizarte Zerbitzu Publikoetan inbertitzea etorkizuna duen apustua da. Ez da gastu bat, bizkaitarron bizi baldintzak hobetzeko ezinbestekoa den inbertsioa baizik.
– Ez da egon a Aldundiaren partetik Bizkaia osatzen duten eskualdeen garapenerako proposamenik. Krisiak gogor kolpatu ditu Busturialdea, Ezkerraldea, Enkarterriak,Lea-artibai… eta Aldundiak enpresak ixten utzi du, baita diru-laguntza publikoak jaso dituztenean ere, eta ez du politika integralik zehaztu eskualdeon garapen orekaturako. Eskualde ezberdinetako eragile ezberdinek egindako aldarrikapenei entzungorrarena egin die, Busturialdean kasu. Izan ere, eskualde horretan bazuten Eusko Jaurlaritzak berak onartutako Plan bat eskualdearen garapenerako, eta Plan hori ez da egikaritu (Enkarterrietan Habidite proiektuarekin gertatu bezala), aldiz, Aldundiak gogor eutsi dio, herritarren iritziaren kontrara, Guggenheim-Urdaibai proiektuari.
Honengatik guztiagatik, Bizkaian aldaketa politiko eta soziala ezinbestekoa dela deritzogu, aldaketa partehartzea zabaltzeko, gardentasuna bermatzeko, benetako gizarte politikak garatzeko, garapen iraunkorra benetan sustatzeko eta, nola ez, independentzia bultzatzeko. Eta aldaketa hori datorren maiatzaren 22ko hauteskundeetan burutuko dela espero dugu.
![110607txabikartelZB[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/06/110607txabikartelzb1.jpg?w=636)
![110607etxebarrieta04[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/06/110607etxebarrieta041.jpg?w=636)
![110607etxebarrieta06[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/06/110607etxebarrieta061.jpg?w=636)
![Sin+t%C3%ADtulo[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/06/sintc3adtulo1.png?w=636)




![free_derry2[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/free_derry21.jpg?w=636)


![M5Bilbo[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/m5bilbo1.gif?w=636)
![sdbds[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/sdbds1.jpg?w=636)
![myegoo_arnaldo-2_s[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/04/myegoo_arnaldo-2_s1.jpg?w=636)
![trenbidea[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/04/trenbidea1.jpg?w=636)
![110402legalmani13[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/04/110402legalmani131.jpg?w=636)
![110402legalmani01[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/04/110402legalmani011.jpg?w=636)
![110402legalmani02[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/04/110402legalmani021.jpg?w=636)