Martxoak 15 (zapatu) Herri batzarra. Gaxe: Euskal Herria Bidean

GONBIDAPENA

Datorren zapatun 17:00etan kofrai zaharrin eingo dan herri batzarreako gonbidapena luzatzen dotzua. Herri batzar honetan, ezker abertzali osatzen douen hiru antolakundik (LAB, ERNAI,SORTU), Zutik Euskal Herrria estrategixin ingurun ein douen sakontze ariketin ingurun jardungo dou. Erronka handixak dakauz aurrin eta guzti hau zuekin konpartiu, eztabaidatu eta ekarpenak jasotzi ezinbesteku de. Beraz, bertan ikusiko gazelakun agurtzen ga.

MANDELAi omenaldixe gaur eguerdixan Donostin SORTUk antolatute

ekitaldixe donostin madiba

Ekitaldixe DONOSTIko Nautikun ingurun eingo da, eta eguerdiko 12:30in hasiko da. Bere herrixan maitasune eta mundun begiruni lortu ban buruzagi handixak hutsune handixe lagaten dau bere herrialdin eta Afrika osun. Horreatxik, ekitaldi honetan Sortuk dolumin sentikorrenak adierazi nahi dotze Hego Afrikako herri eta agintarixai, eta bereziki ANC alderdixai eta apartheidaren aurkako mugimenduai.

Oso ona eristen gazku be bai GARA egunkarixak ata daben editoriala, nahiz eta erderaz egon, irakurti gomendatzen dotzuau

Azaroak 21 (eguena) hitzaldixe: GAL 30 urteko inpunitatea

Santi Josu ondarruko hitzaldia

Gaur asteazkena, azaroak 20, 29 eta 24 urte beteko dira, hurrenez hurren, Santi Brouard eta Josu Muguruza gure lagun eta burkideak hil zizkigutenetik. Guretzako balio politiko handia duen data horretan, urtero egiten dugun moduan, Santi eta Josu Ezker Abertzaleko militanteak omenduko ditugu, bai eta eurek ordezkatzen duten guztia: Euskal Herriarekiko konpromisoa, konpromiso eta koherentzia militantea, bai eta Ezker Abertzalearen baitan eginiko ekarpen oparo eta ezinbestekoa.

Irakurtzen jarraitu

Txokuko ordezkaixak ertzainan kuartelin egon diz, Madrideko zitazinoik jasoten!

Gaur PNVk eskatu dau herriko tabernan kontrako epaiketaik ez etxeko. Zentzunik eta oinarri juridiko baiko epaiketak dizelako. Eskertzen da detalli!

Dana dala, koherentzixi eskatzen dotsau jeltzailiai: epaiketak zentzunik ez eukela esateben bitxartin, Ondarruko txokuko kide batzuk ertzainan kuartelea jun bir ixan diz, Madrideko epaiketetako zitazinoik sinatzea. PNVk epaiketak kritikaten dotxuzen bitxartin, beran menpin dazen ertzainak jenti horretxeta epaiketeta bixaltzeko paperak tramitaten dabiz. Herri modun Madridei planto etxeko ordu de eta hori bidi alkarreaz ein bir dou! Epaiketarik ez!

001

Aurten 30 urte ospatzen douz PLAZAGAINin. Zoixonak danoi!

Nausixak ein gazen seinale, Kamiseti ata dou aurten. Hiru hamarkada bete eta aurrea guzela gogora arazteko. Eta erosi nahi dabenak Zubi Zahar ingurun ipiniko dan mahaixan topako dau.

AprobakZiur ga gaur Plazaginin montajin ibili dizenak ez dotxuezela ezautuko lehen erabiltzen zin mahaixak, adibidez.

plazagainplazagañe 1982 bista generalaEsan bebai, ordu asko sartu daben jenti falta doule gure artin, batzuk betirako jun gazkuzenak (aurten adibidez, Agorrixe)…

upela zaharrin plazagañeako marmitxaku prestatzenedo lehenaua jun zinak…

1982 plazagañi 1

plazagañi jose karni jesus mari aramaio ta ibon sutargin atxeBadaz be bai  jo ta ke lanin ibili dizenak urte askun, eta aurten ez dotzenak lagaten euran turnu beteten…

plaza3

plaza2bihar asko eitten dou bañe umoreik ez dou galdu inoiz…

plazagain 2004 sukaldi 1

plazagain 2004 amnisti eguneeta indarra dakauen bittartin…

DSC05461hauxe ixango da emaitza…

P1030010

P1060577