Gaur iluntzin, Ondarruko hauteskunde emaitzak Turrunin

Aurreko hauteskunditan einddouen latxeik, ongun be Ondarruko emaitzak emongo douz Turrunin, beste inun baino arina.

Gogoratu, gaur ez geatu etxin eta bozkatu!

 

On 5 urteko Europako hauteskunditako emaitzak Ondarrun honetxek ixan zin:

· Iniciativa Internacionalista (ezker abertzali) – 1.671 boto

· PNV – 1.318

· Aralar – EA – 269

· PP – 180

· PSE-EE – 166

· Ezker Batua – 8

Guk erabaki dou: gure botu EH Bilduntzako

Gaur Alamedan egon gaz EH Bilduk antolatu daben mitinin, eta bertan jaso douz Europako hauteskunditan EH Bildu bozkatzeko errezoik: Euskal Herrixan eskubidin eta konponbidin aldarrikapena Europan zabaltzi, murrizketak eta neoliberalismu salatzi eta alternatibak lantzi Europako beste herri batzukin batea… Guk argi dakau: datorren domekan gure botu EH Bilduntzako.

P1080814

P1080823

mitiñe 2014-05-21 1

mitiñe 2014-05-21

CUPeko katalanak be geuaz daz:

 

Maxatzan 25in europar hauteskundik, gure aukeri EH BILDU

Askorek ez dotze inportantzirik emongo, ez dizela gure hauteskundik esango dabe, Europa apartin dala, Bankeruk agintzen dabela ta… bañe azken fiñin han gure bixitxako erabaki garrantzitsuk hartzen dotxuez. Adibidez, arrantzako kuotak dizela ta, Europak dauke azkanengoko berbi. Horretxeatxik de garrantzitsu gure ahotsa han egoti. Guk argi dakau, eta zuk? Ikusi  bideo hau ia balixo dotzun.

Eta 25in ez bazabiz hamendik, badakazu aukeri postaz botateko. TXOKU astebarru arratsalditan (6:30xetatik aurrea) zabalik da eta bertan esangotzue zer einbizun. Hori bai postaz botateko azkanengoko egune maxatzan 15 da, ez laga azkanearte.