Milloi bat esker!!!!

izengabea

Zeinek esangoskun guri Turrunak 1.000.000 bat bisitxa eukiko zitxule egunen baten? Geu be ezin sinistute ga!

Egunero egunero ehunke ondarrutar sartzen diz gure orrixeta, Ondarruko barrixak irakurtea. Eta gu ahalegintzen gaz Ondarruai buruzko beste ikuspegi bat emoten: euskaldune, abertzali, ezkerreku, feministi, ekologisti…

Badakiau batzutan hainki sartzen douela: okerretako argazkixe argitaratu, notizixan bat berandu publika… hamen gabizen danok borondatez gabiz, geure denpora librin, eta batzutan justun ibiltxen gaz danea ailateko.

Baine eskerrak laguntzaile asko dakauzen. Danan ixenak ezin geinkez aipatu, baine eurak baik ezingo genduke Turrunik ein: kartelak bixaldu, argazkixak eta bideuk ata, informazinoi pasa… Turrune danona da, eta danon artin emon bir dou geure inguruko gauzan barri!

Aurrea segi etxeko asmu dakau. Ondarrutarran eta Ondarruko taldin notizixak eta iritzixak mundun zabaltzen jarraitxu nahi douelako.

Gora Ondarru euskaldun eta eskuzabala!

eskerrik asko

Goiko Kaleko etxi, legez kanpoku

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Ondarruko EH Bilduk bixaldu doskun idatzixe da hau, Goiko Kaleko etxin ingurun:

http://ondarroa.ehbildu.net/2014/05/14/goiko-kaleko-etxea-legez-kanpokoa/

Telebistan delitu urbanistikoei buruzko albisteak ikusten ditugunean, hori Espainiako arazo bat dela pentsatzen dugu. Baina geure herrietan ere antzeko kasuak baditugu. Adibidez, Ondarroan.

Epaileek erabaki dute Goiko Kaleko etxea (Txomin Agirre 28, erdi eginda dagoena) legez kanpokoa dela. Orain, udalak erabaki gogorrak hartu beharko ditu. Eta herritar guztiok dirua gastatu beharko dugu etxe horrekin aurrera edo atzera egiteko.

Baina goazen ikustera zelan ailegatu garen egoera honetara.

2007ko apirilean PNV-EAJk kudeatzen zuen Ondarroako udalak Pixape plazaren zati bat saldu zion Urresti 2001 s.l. enpresari 90.000 euroren truke. 2007ko maiatzean Ondarroako Udalak Pixapeko plaza bitan zatitu zuen (zati bat ordurako Urresti 2001 s.l.ri salduta zuen). 2007ko azaroan Urresti 2001 s.l enpresak bi orube batu zituen: bata, Txomin Agirre 28a, eta bestea udalak saldu zion Pixape plazaren zatia. 2007ko ekainean Ondarroako Udalak Txomin Agirre 28an eraikina egin ahal izateko lizentzia eman zuen.

Orduan agintzen zuen PNV-EAJk ardurarik barik jokatu zuen. 1997ko hirigintza udal arauek argi esaten dute Alde Zaharrean ezin dela etxe berririk eraiki eta etxea barritzeko PERI edo plan berezi bat derrigorra dela. Gainera, 1997ko udal arauetako memorian ez da aipatzen Txomin Agirre 28an etxe berririk egiterik. Halan da be, PNV-EAJk eraikina egin ahal izateko xehetasun azterlana tramitatu zuen.

Gertaera horiek legez kanpokoak izan zitezkeela eta, herritar batzuk udalean bertan salatu zuten egoera. Orduko udal arduradunek ez zieten kasurik egin, eta auziak epaitegietan amaitu zuen. Gogoratu behar dugu urte horietan ezker abertzalea ilegalizatuta zegoela, eta udalean ez zegoela inongo kontrol politikorik.

Urteak pasa dira eta epaiak etorri dira. EAJ-PNVk udalean emandako pauso guztiak bertan behera geratu dira:

2008an xehetasun azterlana bertan behera laga zuten epaileek. 2011ko otsailean lizentzia ere bertan behera laga zuten epaileek. Eta 2014ean otsailaren 27an bertan behera geratu dira behin-betiko Pixape plazaren segregazioa eta salmenta.

Beraz, Txomin Agirre 28an eraikina egiteko pauso guztiak bertan behera geratu dira epaileen aginduz. Ez legezkoa izan zen prozesua osorik.

Goiko Kalean egindakoak argi erakusten du Espainar Estatuan eta Euskal Herrian zelako hirigintza eredua garatu den azken urteotan. Interes ekonomiko garrantzitsuak egon dira eta interes horiek bultzatzeko astakeria handiak egin dira. Ondarroan bertan adibide bat baino gehiago daukagu (gogoratu bestela Allerin 500 etxe egin nahi zituztela, epaileek ilegalak zirela esan arte).

Orain Ondarroako Udalak egoera kudeatu behar du derrigorrean, Ondarroako herriari ahal denik eta kalterik txikiena eraginez. Txarto egindakoa zuzentzea ez da erraza izango. Agian ezinezkoa. Uste dugu astakeria hau egin zuten politikariek euren ardurak argitu behar dituztela. Eta uste dugu EAJ-PNVk azalpenak eman behar dituela herriaren aurrean.

Bixartik aurrea, danok geure eskubidin alde biharra etxea!

Ezkerreko abertzale askok ahots bat euki nahi gendun Europan, eta lortu dou. Josu Juaristik Euskal Herrixan aldarrikapen nazional eta sozialak erungotxuz Europan bixotzea. EH Bildu lehenengoko inddarra ixan da Ondarrun, Lea Artibai, Gipuzkun eta Araban, eta Hego Euskal Herri guztin! Emaitza oso onak! Zoixonak!

Aurreko bi astitan eztabaida asko euki douz lagun artin. Batzuk Europa jutin alde, geure ahotsa ahal danik eta leko gexenetan entzun eraitxeko; beste batzuk, Europa jutin kontra, horrek gaur egungo egoeri legitimaten dabela pentsaten dabelako. Ezkerreko independentista asko bozkatzea jun diz gaur; beste askok erabaki dabe ez bozkatzi. Bakotxak beran arrazoik eukazen, eta argumento guztik zin errespetagarrixak eta aberasgarrixak.

Hori bai, bixartik aurrea danok batea biharra etxen jarraitxu bir dou kalez kale eta auzoz auzo: kultur eta kirol talditan, ekologixi bultzatzen, euskeri defendiuten, emakumin eta langilin eskubidik aldarrikatzen… ezkerreko abertzale guztin inddarrak bir douz independentzixi eta sozialismu lortzeko.

Hamen inor ezta sobran. Animo eta biharrea! Irabaziko rou eta!

2014ko Europako hauteskundin emaitzak Ondarrun

EHbildu – PNV – PP – PSOE –
1.1. – ERAKUSKETA ARETOA
(Alde Zaharra,
Kamiñalde, Pixape…)
 298  176  9  13
1.2.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Itsas Aurre inguru,
Kantxopi…)
 219  186  28  2
1.3.U – HAURTZAINDEGIA
(Artabide, Antiguako Ama,
Egidazu…)
231  161  24  4
2.1.U – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Txori Erreka…)
 122  93  7  8
2.2.A – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
 224  148  14  2
2.2.B – INSTITUTUA
(Sabino Arana, Behiko Kali,
Institutu aurri, Txori Erreka,
Iñaki Deuna…)
 105  76  4  2
3.1.U – INSTITUTUA
(Gorozika, MAgdalena,
San Juan Txurru,
Txori Erreka…)
 147  126  7  20
2.3.A – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
 254  106  8  12
2.3.B – KAMIÑAZPI
(Iturribarri, Ibaiondo…)
 170  91  6  13
Guztira  1770  1163  107  76

Gaur iluntzin, Ondarruko hauteskunde emaitzak Turrunin

Aurreko hauteskunditan einddouen latxeik, ongun be Ondarruko emaitzak emongo douz Turrunin, beste inun baino arina.

Gogoratu, gaur ez geatu etxin eta bozkatu!

 

On 5 urteko Europako hauteskunditako emaitzak Ondarrun honetxek ixan zin:

· Iniciativa Internacionalista (ezker abertzali) – 1.671 boto

· PNV – 1.318

· Aralar – EA – 269

· PP – 180

· PSE-EE – 166

· Ezker Batua – 8