Domekan bozkatu EH Bildu, herritxarrok irabazteko

Ondarru_eman_botoa

Hamen dakazue EH Bilduk herritxarrakin batea hurrengo lau urtitako prepara daben programi. Gauza asko eta interesgarrixak daz.

Alde batetik, aurreko lau urtitatik datozen proiektun jarraipena: auzo batzarrak eta batzordik herritxarrantzako zabalik egoti, Zaldupeko zelaixe konpontzen jarraitzi, udaleko prezixuk bakotxak irabazten dabenan arabera, zergak ordaintzeko dirulaguntzak…

Beste alde batetik, proiekto barrixak: Kalandire azentzora, alokairu publiku bultzatzeko politikak, 80 urtetik gora dauken herritxarrai etxea zerbizixo sozial guztik eruti, energixi aurrezteko herri guztin LED argixak ipintxi…

Hamentxe ahal dozue irakurri programi: ONDARRUKO HERRI PROGRAMI EH BILDUprograma

Honetxek diz EH Bildun sobrin egon bir dizen botuk

Atzo komenta gendun botuk inprimiuten daben enpresik arazuk eukitxuzela, eta EH Bildun sobre batzutan botuk ez dazela ondo edo eztala botoik.

Horretxeatxik, konproba ondo ondo ia zuen sobritan botoik badan, eta ia botu ondo dan.

Honetxek diz sobre bakotxin egon bir dizen botuk:

– Sobre zurixin, kolore zuriko Ondarruko botu, Josu Arrizabalaga zerrendaburu dana.

image

– Sobre naranjan, kolore naranjako Junta Jeneraletako botu, Busturia-Uribe ipintxen dabena, eta zerrendaburu Josu Imanol Unanue dana.

image

Zeuen ingurun be komenta hau, eta esan jentiai botu ondo dakarren beatzeko.

EH Bilduk mitine ospatu dau Alamedan

Gaur EH Bildun mitine euki dou Alamedan.

Hasteko Maribi Ugarteburuk einddau berba, eta Bizkaixak aldaketa bat bir dabela aldarrikatu dau. PNVk aberatsantzako agintzen dabela, eta EH Bilduk herritxar guztintzako nahi dabela biharra ein esan dau. Adibide modun ipini dau EH Bilduk Gipuzkun aberatsai ipinitxako zergi, eta Bizkaixan be halakoxe bat bir douela esan dau. Gexen dakarrenak gexa ordaintzi, danok ondo bixi ahal ixateko.

IMG_8313

IMG_8321

Gero Josu Arrizabalaga entzuteko aukeri euki dou. Gauza askoi buruz einddau berba, herriko ekonomixi zelan inddartu, lanpostuk zelan sortu… Aurreko 4 urtitan einddako biharraz jarraitxuko dabela esan dau. Adibidez, egoera ekonomiko txarrenin dazenantzako laguntzak zabaltzen. Herritxarrak udaletxin parte hartzi nahi dabela be esan dau, eta horretako auzo batzarrak eta batzordik etxen jarraitxuko dabela.

IMG_8351

IMG_8360

IMG_8332