11 urte pasa diz JON IDIGORAS hil zala

Buruzagi naturala zan, lantokixe ixan zan beran eskoli. Herrixak ibiltxen ban hizkuntzi erabiltxeban. Kartzelan behin baño gexa egoti toka gakon, eta batxe be Parlamentun. Pelotai on baten latxeik bai eskumiaz bai ezkerraz jokatzen ekixen. Ondarrutarrok gogokuk ban, eta TXOKUn behin baño gexauatan gau ederrak pasa ixan dou beraz. EZ ZATXUAU AHAZTEN .

txokun afatxan jon idigorasekin

Beste hau, Alamedan atataku de 1982xan, sasoi hartan Euskal Herrixan heroinik miñ handixe euan etxen gaztedixan eta hori salatzeko ekitaldi bat eizan herrixan.

1982 JON IDIGORAS alamedan DROGARIK EZ

 

INDEPENDENTZIXI, langabezixiai eta prekarietatiai aurre etxeko

Hauxe da EHBilduk Euskal Herritxarrantzako etxen daben apostu: danok hobeto bixitxeko Euskal Estatu barri bat eraikitxik ezkerretik. Kalitan eta instituziñoitxan indarra einde lortukora indepedentzixa hori eskuratzi, eta horren bidin hauteskunde Españoletan be emaitz onak atati beharrezku de.

Telebistan ez da agertuko EHBildu. Hauxe dalako min gexen etxetzen alderdixe, EHBilduk kaletik eingorau kanpañi herritxar guztik eukitxeko aukeri parte hartu eta gauza barrixak ikasteko.

Ekainan 1in lelengoko hitzaldixe Joseba Permach eta Jone Etxeberrian eskutik, 19:00etan kofrai zaharrin. Ezta ixango atzana, hiltzaldi ziklo bat da preparata eta ekain guztirako!

 

 

Ekaiñe hitzaldixez beteta dator!!!

Ekaiñin tzir, Ondarruko EH Bilduk antolatutako hitzaldi ziklu eukikou herrixan. Hitzaldi guztik Kofradi zaharrin ixango diz eta danak arratsaldeko 7retatik aurrea. Lelengoku, ekainak 1in ixango da eta mahaixan eongo dizenak JOSEBA PERMACH eta JONE ETXEBARRIA ixango diz.INDEPENDENTZIA vs PREKARIETATEA gaxatxik eingo dabe berba. Hurrengoko astitan, GOTZON ELIZBURU, IDURRE ESKISABEL eta LOREA AGIRRE eukikouz gai desberdiñak atxik berba eitteko. Ez galdu aukeraik eurak entzuteko eta eurakin eztabaidatzeko. Han ikusiko gaz.

hitzaldixak 2016ko hauteskunditakuk

ARNALDOaz batea egon gaz BARTZELONAn

2ARNALDO Katalunya aldea junde bertako egoeri hurretik ezautzeko eta bide batez eskerrak emoteko kartzelan egon dan bittartin berai babesa emotzan jentiai. Parlamenten ongi etorrixe emotze eta gero KATALUNYAko alderdi nausixakin bature. Despatxutan bai, bañe kali eztau laga albo baten. Hamen bertatik MIRENek bixalduzkun irudixak.

9

10

3

5

8

6

13

8

4

Errepresaliatu ohiak, Bilboa juteko dexe!

Ondarruko iheslai eta preso politiko ohiak apirilan 17xan, domekan, Amnistiaren bidean preso eta iheslariak etxera! lemapin eingo dan manifako deixe eitteko batu diz gaur.

20160413_190742.jpg

Autobusak egongo diz, apunta betiko lekutan!

Barrixe HITZAn dakazu.

Bilboko manifestazioan parte hartzeko deia egin dute errepresaliatu ohiek

 

AMNISTIAREN NORABIDEAN PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA!

Emakumi te kartzeli

Sarek Iruñan Hartu Trena dinamikin barru atolatutako “Emakumea eta kartzela” mahai ingurun parte hartu eban Urtza Alkorta ondarrutarrak, Oihana Etxebarria Bilgune feminista eta Mila Jimenez senidiaz batea.

emakumea-kartzela8.jpg

Hona hamen bertako mahai ingurun ostin eindako adierazpenak.

Hitzaldi honen harire, SARE herritarrak Bilgune Feministiaz bata, emakume euskaldun pres0 politikuk bixi daben egoerin inguruko dosierra eiñ dau. Berau irakurteko Saren orrixan dakazue aukeri.

http://sare.eus/emakumea-eta-kartzela-mahai-ingurua-irunean/