Agur eta ohore Angelin!

IMG-20160404-WA0015

Barri txar bat jazo dou Euskal Herrixan. Anjel Aldana deportau hil de eukan gaixotasunan ondorixoz. Karta honetan beran ibilbidi esplikaten da…

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatuen Politikoen Kolektiboaren komunikatua

Agur eta ohore Angel,

Gaurko egunez, Venezuelako Errepublika Bolibartarreko errefuxiatu eta deportatu politiko euskaldunok zure galeraren berri latzarekin esnatu gara; kide eredugarria galdu izanaren min jasanezinarekin. Zure bidea gure argi izango da independentziaren eta sozialismoaren bidean, Angel.

Gazte gaztetatik zure herriaren borrokari lotu zinen eta, fusila eskuan, gure herriaren askatasun gogoak belaunikatu nahi zituen diktadura frankistari aurre egitea erabaki zenuen. Ez ziren zalantzatan ibiltzeko garaiak, borroka eta konpromiso garaiak ziren eta zure bizitza eskaintzeko zalantzarik ez zenuen izan.

Aukeratutako bideak, zinez maite zenituenak atzean uztera behartu zintuen, zure emazte Ana, zure seme-alaba Ihintza, Garazi eta Haitz, zure anaiak, ilobak eta, nola ez, hainbeste maite zenuen herria. Beti izan dituzu gogoan, hamarkada hauetan Euskal Herriko soroak erein dituzten gainerako kide guztiekin elkartu zarenerarte.

Aurre aurrean borrokatu zenuen, kartzela ezagutu zenuen, erbestea, deportazioa, tortura, bahiketa, baina inoiz ez zuten lortu zure askatasun egarria makurtzerik. Ukabila zutik eta zure betiko duintasunarekin utzi gaituzu.

Frankismoak bere ziegetan sartu zintuen, bai eta Francok utzitako demokrazia faltsuak ere. Iparraldean erbestea ezagutu zenuen eta han jaio ziren zure seme-alaba maiteak ere. Frantses gobernuak, Espainiaren errepresio-politikaren lagun, Ekuadorrera bidali zintuen. Han, poliziak bahitu eta beste kide batekin batera tortura latza jasan zenuen. Handik Dominikar errepublikara eta Panamara. Bertan bizi izan zenuen amerikar gringoen inbasio bortitz eta odoltsua. Azkenik, euskal jatorriko nuntzio apostolikoari esker, Panamatik Venezuelara heldu zinen, Bolivarren herri honetara.

Hainbeste maite zenuen Chavez handiaren eskutik herri honetan abiatutako prozesu bolivartarrarekin bat egin zenuen eta munduko herri guztien subiranotasun-borrokarekin zure konpromisoa berritu zenuen. Mundu justuago baten aldeko borrokan, Iraultza hau zure azken arnasara arte defendatu zenuen sozialismoaren bidean.

Zure borroka- eta konpromiso-bidean beti izan zenuen garaipenaren uste sendoa, bai Latinoamerikan, bai gure Euskal Herrian. Zure moduko pertsona eredugarriek pertsonen onena utzi diguzue eta, Pakito Arriaran gogoratuz, maitatzeko herriak.

Beno Angel, gurekin utzi dituzu zure maitasuna, apaltasuna, indarra eta eredua. Zuk utzitako hutsunea betetzea ezinezkoa izango da, baina ziur egon, beti bezala, gure esku dugun guztia egingo dugula gure herriek bere helburuak erdietsi ditzaten eta independentzia- eta sozialismo-ametsak lehenbailehen egia bilakatu daitezen.

Gure iraganarekin harro eta etorkizunarekin konprometituak,

Angelin, zure izarra gure argia.

Kartzela barrun badakiau presuk euran osasun eskubidi urratute dakarrena, eta “kalin” egon arren eskubide hori be zapaldute dakarre iheslai eta deportauk bixi daben egoeriatxik. Jazarpen poliziala eguneroko ogixe da. Nahiku de!

Herrixan iheslai bat dakau egun, kartzelan egon ez arren barrote ikustezinez preso dakauen lagune. Ezin dotsauena idatzi, ezin dotsauena bixitxaik ein, ezin douena imajina zelan egongo dan nun dan be ez dakiauelako, ezin dotsauelako lagundu… o bai… baaaiiiiii, laguntzeko bidi danak Euskal Herrire buelta eitteko borrokatzi douelako. Ta momentuoro jakin aratxi berai, eurakin gazela… ez dazela bakarrik, eta hamentxe nahi eta bihir douzela.

Iheslai,deportau eta presuk etxea!

Angelin… agur eta ohore!

AngelinOmenaldi3

 

 

ALBERTO, JABIER eta ONDARROA gara

ezkerrrr Bihotzak bizi gaitu. Taupadak dira bizi pauso. Taupada bi hots omen da, bihotz. Baina hotsen arteko isiluneak etengabe erakusten digu uneoro hiltzen garela, bi hotsek etengabe sortzen garela erakusten digun neurri berean. Ondarroako historiak ere horixe erakusten digu. 1327ko irailaren 28tik ibilbide luzea egin duen herria dugu, zalantzarik gabe. Hil eta sortu etengabean. 1794an Frantziarrek erre zuten herria sentitzen dugu oraindik, 1878an itsasoak isilarazi zituen arrantzaleak entzuten ditugu oraindik, 1953an urperatutako Zubizarra gurutzatzen dugu oraindik, Itziarren seme-alabak torturen gainetik bizi dira oraindik.

Azken egunotako gertakariek bihotza isilarazi digute. Hainbeste herritar etxerik gabe ikusi ditugu; mendiak herria jan nahi duen sentsazioa daukagu. Familia osoak, gazteak, nagusiak, lagunak, ezezagunak… eskualdeko kideak guztiak. Zelan kontsolatu dena lapurtu diotena? Dena, zorra izan ezik! Zer esan Babes Ofizialeko etxeetatik babes gabe korrika alde egin behar izan dutenei! Ez da arrazoiak hausnartzeko garaia, kaltetuak babesteko garaia da. Babes ofizialak huts egindakoei herri babesa eskaintzeko sasoia da.

Oraingoan isilunea izoztu egin zaigu. Bihotz bi izoztu dizkigute. Lagun bi, seme bi, langile bi, eskualdeko kide bi, gutako bi, gu. Isilune hotza taupada bero artean. Lanak duintzen gaituela diote, baina gaur egun lanak hiltzen gaituela diogu. Duintasuna herriak ematen digu, duintasuna maite dugunaren alde borrokatzeak ematen digu, duintasuna Alberto eta Jabier maitatzeak ematen digu. Gure etorkizuneko taupadetan entzungo da euren isilunea.

Datorren domekako manifestazioan parte hartuko dugu, gogoratu nahi ditugulako. Euren izenak lau haizetara zabalduko ditugu Ondarroaren abizenak ezagutu daitezen, dauzkan guztiei bi gehitu zaizkielako.

Gure doluminik sentituena Alberto eta Jabierren etxeko guztiei. Gure elkartasun osoa etxerik gabe geratu diren guztiei. Lea-Artibaiko ezker abertzaleko kide guztiak behar duzuenerako laguntzeko prest gauzkazue.

Ispaster, Lekeitio, Mendexa, Amoroto, Gizaburuaga, Aulesti, Munitibar, Bolibar, Markina-Xemein, Etxebarria, Berriatua Ondarroa gara. Lea-Artibai osoan sentitzen dira zuon taupadak. Zazpi mendetan hainbat alditan egin duzuen moduan, egin dugun moduan oraingoan ere birsortuko gara. Ondarroako bihotza isilune bi eta milaka hots dira, gara. Bihotz horrek biziko gaitu, biziko ditu.

–Jone Antsotegi, Aitziber Barandika  eta Leire Beitia. Lea-Artibaiko Ezker Abertzaleko kideak.

Gora emakumion borroki!

Martxun 8xe… emakumiok borrokan jarraittuko douen konpromizo egune. Emakume askoren borrokiai esker ailla gaz egun dakauzen eskubidin jabe ixatea, baine ondio be zapalduk ga. Euskaldun, emakume eta langile ixatearren 3 bidar gaz zapalduk, eta horretxeatxik borrokan segi eingou.

Ondarrutar emakumiok be beti ixan gaz borrokalaxak, eta gaurkun zeuei, geuri, emakume borrokalaxai omenalditxu bat nahi dotsau ein, merezi dozuelako, merezi douelako.

ondarruko emakumik donostin 1977 manifan.JPG

ezker abertzaleko emakume beteranak TXOKUn.JPG

11.JPG

20130514_194651

alazne aristi, elisabet txaille manifan.JPG

Gora emakumion borroki!

Gora Ondarruko andrak!

ZUNBELTZ BEDIALAUNETA IBAIBARRIAGA da ONDARRUko alkate barrixe

 

zunbeltz bedialauneta

Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga ixendatu dabe Ondarroako alkate gaur Kofrai Zaharrin eindako Ez-Ohiko Osoko Bilkuran. Alkatin laguntzaile lanetan Eneritz Basurko eta Loren Arkotxa ibiliko diz, lelengoku jardun osoko liberaziñoiaz. Erabaki hauek herritarrekin batea adostu dau udal taldik horretarako aurrez eindako herri batzarrin.

Azpixan erakustetzuau HITZAk ata daben bideo txiki bat ZUNBELTZ alkate ixendatu dabeneku

 

Turrune be Elgoibarren!

Gaur atsaldeko 18:30etan Arnaldo Otegin omenaldixe euala ta han junga Turruneruk. Argazkixetan igarriko dozuen modun ez geunkan prentsa-paseik! Zeiñeaz berba eiñ bihir dou? Lasai, zeoze gehitxua urreatzi lortu dou-eta!

IMG-20160301-WA0036.jpg

lMiren eta Xabier Amurizak hasi dabe omenladixe bertsotan. Arnaldo beran familixiaz eszenatokixan euala.

20160301_183858

Hor egon gaz. Lelengoko agurre geure Eneko eta Santintzat, Logroñon laga dotsuzen lagun bixantzat. Ondo etorri be bai: Lorentxa eta Urkoi. Ta zelan ez preso eta iheslai guztik gogun.

20160301_185307

Bandera Andaluz, katalan… herrialde desberdinetako lagunai be eitsa aipu, ongi etorrixe emonaz Euskal Herrire eta argi lagauaz euskaldunok inoiz ez douela borrokatu andaluziar… herrixan kontra, Estado Españolan kontra baino.

Terroristak gazela esaten daben haritxik, Los Chicos del Maiz musika taldin kanta baten aipamena ein dau. Kanti T.E.R.R.O.R.I.S.M.O deitzen da. “Terrorismo es Manuel Fraga, asesinato en Vitoria”. Hamen bideoklipe ikusi nahi bazue:

Beran berezko baikortasun horreaz hainbat gauza esan dotsuz:

“Las únicas puertas giratorias para los independentistas son las de las cárceles”.

Nazioarteko FreeOtegi kanpaini; FreeAll bihurtu bihir dela be esan dau, eta beran konpromizu horretan biharra eitteko. Belodromun gehixa!

Nazioartin Euskal Herriko realidadi ezautzea emoten daben Fermin Muguruza be egon da beran musikiaz plazan batutakuk girotzen! Ondun Solano, Sorkun eta konpaini zittuzela.

20160301_192454.jpg

“Egin irri borroka egingo dugulako, egin irri borroka egingo dugulako eta irabaziko dugulako!”

ETBn ze botako daben… a saber! Baine hau irudixau ezingo eben zuzenekun ezkuta!

20160301_200900.jpg

 

Gaur be milaka herritxarrok esan dou geure nahixe:

Independentzia! Iheslari eta presoak etxera!

Arnaldo martxun 1n LIBRE!

Egun 2 falta diz Arnaldo Otegik Logroñoko kartzelatik libre urteteko. Martitzenin beraz, lagun bat gitxia eukikou barrun. Enekok be igarriko dau bere kartzelakidin hutsuni. Arkaitz urrixin, on Arnaldo… Animo Eneko, laster zaz zeu be geure artin-eta!!!

Artxibutan beide, beatu zer topa douen:

arnaldo 2

2005in Batasunan ekitaldi bateko argazkixe da; Arnaldo berbetan Ondarruko Alamedan. Euri gitxi ez dau eiñ ordutik hona, baine Ezker Abertzalik martxan jarraitzen dau, ABIAN, bixi. Eszenatokixan irakurri leiken modun; Oztopo guztin gainetik jarraitxukou biharrin, geure helburuk betete bidin eta ondun falta douzen lagun guztik etxea ekarri arte!

Oztopo guztin gainetik; aurrera beti aurrera!