PLAZAGAÑI prest dakau jaxetako

Azken ikutuk emoti falta gasku, bañe beheko argazkixetan ikusten dozuen latxeik listo da jaxetan bazkai eta afai ederrak etxeko. Atun erre usañak eta sardiñak botaten daben koipi zabalduko diz aurten be Andramaxetan bertatik. Ez zazela iñoiz bertatik pasa?  Abuztun 14tik eta 17rarte zabalik eukiko dou, hurreatu!!!

PLAZAGAIN 2016 MONTAJI 2

PLAZAGAIN 2016 MONTAJI 1

Plazagañi be hamen dakau!

Andramai usañaz batea Plazagaineko montajeko urteroko zitxi gaiñin dakau. Bixar, ahal dozuen guztik esko bat botatea etorri.

74e63777-5e73-4e5d-b91b-92a2172603af (1)

Zelan juten dan Plazagañeko montaji ikusteko hamen on dala urte batzutaku:

Montaji te gero garbitxasune, gero txandak…

Arduradunak hor dabiz tabli gainin dabela egun guztin beraz, txandan bat eittea animaten bazaze urreatu eurakana, eskuzabal hartuko zaittue-ta!

Eta behin jaxak pasata, ajiai aurre ein ostin… desmontaji:

d74a6c4a-daf8-4b21-b974-be0aa92e8e1d

 

JOSEBA BURGOA “KARRIL” junde gure artetik

Bagenkixen makal ebillela. Gaur eguerdi aldin hil ddela baieztatuzku etxekuk, jota gelditxu gaz. Perrotxikero natu, Sardiña erreten ezeukan aurkakoik, militante ixille, langille natu,…aurten PLAZAGAÑIn igarriko dou beran hutsuni. Artxibuk arakatzen ibili gaz eta ez dou billatu argazki bakar bat bez bera bakarrik, beti anaxiaz bat. Abertzaletasune odolin eukan sartute (anaxe guztik), baixakutako eta astelehenetako enkarteladan fiju zan . Azpixan anaxik: JOSEBA (ezkerreku), ADAN, eta IÑAKI.

adan burgoa 8

Beste hau, 1982xin atataku de PLAZAGAÑIN sardiña erreten anaxiaz ondun.

1982 plazagañi

JOSEBA, zu jun zaz bañe zure oroimena guaz gelditzen da. GERO ARTE, MATXE ZATXUAU!!!

Uztailak 19 (martitzena), EH Bildun batzarra Kofai zaharrin

Hasitxe gaz motorrak berotzen EH Bildun. Epe motzin beste erronka bat dakau udazkenin ixango dizen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskunde autonomikutan. Euskal Herriko prozesu independentisti zemateko inddarraz berreraikiko dan argitzeko erronki.

Hautagaxan zerrendak osatzeko prozeduriaz martxan hasi gaz eta uztailak 19 martitzena 19:ootan Kofrai zaharrin eingo douen batzarrin zehaztuko dou.

2016-07-19 herri batzarra EH Bildu

SORTU birfundaten!

Atzo Sortun Asanblada Nazionala ein zan Gasteizen. Batzarkidin %98k babestu dau alderdixe barritzeko arduri eukiko daben zuzendaritzi. “Eskaintza independentista indartsu eta bideragarria egingo diogu herri honi”, agindu dau Arkaitz Rodriguezek, agintaritza berrixan ixenin.

Abendun 17an eingo dau Sortuk kongresu, eta ordura arteko prozesuai ekintzan atzo, araudixe, diseinu eta berme batzordi be onartu ostin.

Ondarrutarrak be parte hartu eben:

IMG-20160703-WA0015.jpg

Gora Herria! Udako dinamikin aurkezpena be ein eben atzokun:

CmY1jQFXYAAajTQ

Herrixe jantzi!

Ezker abertzalik borroka esperientzixa zabala dauke. Herrittarrakin, herrixan alde, mundu justu baten alde… gabiz han eta hamen. Seguru armaxun kamiseta zahar pilu dakazuzela gordeta. Udi sasoi ederra da horrek ata eta luziuteko. Ataizu argazki bat zeure burua, gustukoen dozun borrokin kamisetiaz eta bidaldu goraherria@sortu.eus helbidea edo txiokatu  #GoraHerria traoliaz. Gora Herria!

Negua Gorriaken Gora Herriaz lagako zaittuau:

 

Birfundazio prozesun ingurun informaziñoi gehixa eta zehatza Sortun web orrixin:

http://sortu.eus/eu/gora-herria

gora herri gintonic

Jaiak bai borroka ere bai!!!

Gora Herria!!!

Angelita Burgoa EHBilduko senaturako hautagaixe bozkatzen

angelita.jpg

Eguenin Alamedan EHBilduk emondako mitiñin euki gendun Angelita Burgoa, Onintza Enbeita eta Iker Casanovaz batea.

Argi eta garbi berba ein eban Angelitak. Preso eta iheslaxan egoeri mahai gainin ipini eta espreski larriki gaxoik dazen presuk bixi daben egoera larri eta urgentiatxik berba ein euskun. Iñok baino hobeto daki Angelitak horren ingurun.

Berandu baino lehen etxea ekarri bihir douz. Angelitak argi dauke eta hori dala ta EHBildutik Senature aurkeztu de, gure ahotsa Madriden entzun daittin.