Maxatzan 1in (mundu osoko langillin egunin) emongotzau agurre IMANOLei ekitaldi xume bateaz. Arratsaldeko 6retan batuko gaz ARBIDE pasea lekun INDEPENDENTZIA pintadin ondun. Berak nahi ban latxeik han aideratuko diz beran errautzak.


Maxatzan 1in (mundu osoko langillin egunin) emongotzau agurre IMANOLei ekitaldi xume bateaz. Arratsaldeko 6retan batuko gaz ARBIDE pasea lekun INDEPENDENTZIA pintadin ondun. Berak nahi ban latxeik han aideratuko diz beran errautzak.



Bilboko Euskalduna aretun gaz SORTU alderdiko birfundaziñoiko kongresun. Ondarruko delegaziñoi zabal bat hurreatu gaz berta. Hamen bertatik bixaldutako argazki sorta ederra.














Sabin Txatu lez ezautzen gendun gexenok, Sabin Porru beste askorek deitzetzen eta aspaldikuk eta etxekuk “El correo del Zar” lez entzun ixan dabe bere desixenez. Gaur eguerdi aldin hildde 89 urte eukazela. SABIN eta TERESE bikote maitagarrixe ixan zin gutako askorentzako. Kale mobilizaziñoitxan, ZUBI-ZAHAR herri ikastolan, Plazgañin, Santa Ageda abesbatzan, …. Nun ez.
Kontu asko kontako genduke SABINen bixitxin ingurun. Bera junde bañe dana jasota laga dau. Ordu askoko grabaziñoik laga dosku memoixako ( ixen ta abixenak, ekintzak,… dana dakau grabata). Anekdota lez, Frankismo sasoiko lelengoko ekintzak, itsaso bidez zelan allaten zin iparraldetik txalopetan propaganda afitxak eta Isidor amerikanun lokalin gordeten zineko sasoi harek. Hortik etorri gakon “El correo del Zar” desixena. Beran biarra Karabiñerun zainketi zan. Iñoiz ezin konturatu zer euan gertaten euran musturretan. Urtik aurrea junala argi ikusi ban bidi

Lagunan lagune, danetan euan. Ikurriñe legeztatu beneku diz azpiko honek


Antzerki mundukuk edo abesbatzetan (nahiz eta belarri aldetik ez zan izar bat)



Plazagañeko antolaketan, hauteskunditako aurkezpenetan…


Kale mobilizaziñoi GUZTIXETAN



Jaixetan be han euan

Bañe beti beran bikoti albun eukala

AGUR SABIN, kidik eta lagunak gogun eukiko zatxuau gure oroimenin. Zuek baik ez giñake ixango gazena.
Pasan astin Peio Otxandianon eskutik Sortun Birfundaziñoi kongresurako aurkeztu dan ponentzixa bakarran, Zohardian, aurkezpena entzuteko aukeri euki gendun bertaratuk.
Eta on, eztabaidako txandi ailla gasku, geure artin Zohardian tripak ata eta eztabaidatzeku:
Azarun 26an, zapatun etorri kofrai zaharrea.

Dakixuen modun akreditasiñoi zabalik da eta ponentzixi bozkatzeko epi be azarun 26an zapatun amaituko da. Beraz, ondio akredita ez bazaze edo akredita eta bota ez bazue (ponentzixi, eta ekipo nazional eta Bizkaiku)… arin ibilli zapatu de azkanengoko egune-eta!
Akreditateko, SORTUko webgunea jo, bozkatu, eztabaidatu, ekarpenak eiñ…
Zapatun beraz, ZOHARDIAn eztabaidi!
Azaruk 20xe egun berezixe da ezkertiarrak eta abertzalik gazenontzako, SANTI BROUARD 1984 hil ben eta JOSU MUGURUZA 1989xan, bixak egun bardiñin.

SANTI, Lekatxarra sortzez. HERRI BATASUNAko kidi zanez herriz herri ibiltxen zan abertzaletasune zabaltzen. Argazki hau topa dou gure artxibutan, ONDARRUko Alamedan mitin bat emon banin 1982xan (hil baño urte bi ariñaua).

Badator herrire Birsortu prozesu! Datozen hitzorduk honetxek douz;
-BAIXAKUN arratsaldeko 18:30tatik aurrea Alde Zaharrin mahaixe egongo da. Bertan, Zohardia ponentzixi eskuratzeko aukeri eukiko dou eta baitxe be datozen egunetako hitzorduk argitzeko aukeri.
-Bestetik, Azarun 17xan iluntzeko 18;30tan Kofrai Zaharrin Zohardia ponentzixin aurkezpena eta Azarun 26an arratsaldeko 16:30tan ponentzixin eztabaidi.
Honeaz bat, aipatzeku de prozesu honetan norbanakuok dakauen inportantzixi. Hau, erabakixak hartzin datza; pertsona bat, boto bat. Horretxeatxik ezinbesteku dou ixena emoti (akreditati). Hori etxeko bi modu ezberdin daz, zeure kabuz ero presentzialki laguntza bidez.
Presentzialki ixena emoteko Azarun 17an eta 26an Kofrai Zaharrin ordu erdi lenaua ixenak emoteko aukeri egongo da.
Danon iritzixe ezinbesteku re, horretxeatxik zeuaz birsortu!
Atxilotu, kontroletako gehiegikerixak, tortura, hil…ein gaittuzue, eta horretxeatxik indar okupatzailik Euskal Herritxik juti nahi dou.

Altsasure horretxeatxik jun ginan ondarrutarrok… ondarrutarrok be sufriu douelako eta ondio be sufriuten douelako inddar okupatzailin erasuk.

Euskal herritxar asko batu zan atzo Altsasun nahiku dela esateko. Alpa!

Gogure nahi dou ekarri gaurkun EHan dakauzen torturatuk be! 4009 azken ikerketik esaten dabenan arabera. Ondarrun salaketa hori presente da, hamen watsap bidez herrixan zabaldu dan bideu be!
Konponbidi eta baki nahi douzelako…
Indar okupatzailik ALPA!!!
Gaur, 41 urte Txiki eta Otaegi fusila zitxuezela!

Hori dela eta Gudari Egune da gaur EHn. Herrixetan deialdi desbardinak ein diz geure gudarixai omenaldixe eitteko eta Ondarrun be badakau zitxi: arratsaldeko 19:30etan monolito aurrin!

Gatazkin konponbide bidin memoixi be inportanti dela nahi dou azpimarratu gaur Turrunin, kontakizune, bidin galdu douzen lagunan errekonozimendu. Agur eta ohore zeuei!

Gudari Egune dala-eta ETAk agirixe ata dau euskal herritxarroi zuzendute, hamen berau irakurteko loturi:

AGUR ETA OHORE EUSKO GUDARIAK !!!
LEPOAN HARTU TA SEGI AURRERA!!!

(ONDARRUn gaur goxaldin)
Sentsaziñoi onak dakauz. Biar asko eindde eta gauzak goguaz etxen dizenin jentin erantzune be halakoxi ixaten da. Beste alde batetik ekipo potenti aurkezten da aurtengo hauteskundita, ARNALDO (nahiz eta Españiko “justizixik” ez dotzan lagaten aurkezten), JASONE, MADDALEN eta MIREN. On herrittarrak dauke berbi eta domeka illuntzin TURRUNIN emaitzak ikusi ahalko dozue. Hamen erakustetzuau kanpañako irudi batzuk.





Eta amaitzeko esan, Domekan botun kontaketi EH Bigunin arratsaldeko 8retatik aurrea ixango dala, hurreatu berta.
