
Urte amaiera penagarrixe da ixaten gutzako. Gaur ISIDOR junde gure artetik 61 urte eukazela. Ixille, iñoiz eztotzau entzun berba bat besti baño fuertia etxen. Bihargiñe ehuneko ehun, San iñazioko jaxetan sardiña erreten, Zapato Azulin txosnako barran, Jaxetan Amnistiko txosnan zerbiuten, Herri batzarretan beran ekarpenak etxen, Kresalako tanborradan makillai eratxen…
Aurtengo Lekatxoko Antzar egunin ondarrutarrok txandi einbihir gendun, eta nahiz eta erdi gaxoik egon berak ezeban nahi hutsik ein eta bokadillo eiñan jarraitxu ban. Bertolt Brechtek esateban latxeik bixi guztin borrokatu ixan daben pertsonetako bat ixan da ISIDOR, ezinbesteko kidi eta lagune.



MIREN LERSUNDI GIMENO ixan arren beran legezko ixena, gutzako MIREN AKERRA zan. Emakume txikixe bañe bixotz handiku, Artabiden bixi bixitxa guztin bañe Astilleruku hil arte (beran berbak), 82 urteaz hillde ospitxalin bañe atzo arte herriko ekimen guztixetan parte hartu ixan dau, saltsa guztixetako perrejille. Bardin dotzan auzoko batzarretan egon edo Artelango txokolatadak prestaten egon edo Plazagañin ardurak banatzen ibili, edo beran Astilleruko bazkaxe antolatzen, Txokun hauteskunditako sobrik beteten eta beran auzun etxeik etxe banatzen, San Andres eguneko kokotxai saltsi loditzen, Herri harresixan lelengoko fillan (berak esango leuken lez)….beti edonun esko bat botateko prest. Berak beran buru aurkezteko erabiltxen ban definiziñoi hauxe zan: Ni AKERRAneku, ASTILLERUku HERRI BATASUNAku eta ATHLETIKeku naz.
























































Badakiau bixitxi erruera bat dala, batzuk etorri eta bestik jun etxen dizela bixitxa honetan. Bañe ondun euki douen LAGUN eta KIDIai agur esati mintzu ixaten da beti. ANDONI gutzako hoixe ixan da. Preso eta iheslaxan aldeko aldarrikapen guztixetan lelen euanetako bat, Ikastoliai bultzadi emoteko be han euan, zemat atun erre ete dau Plazagañin edo Zubi harresixin barandilliai lotutako irudixe be ez gasku errez ahaztuko. Kristauk sinisten dabe zeruaz, guk ez hainbeste, bañe badakiau berak hori irabazitxe daukela aspaldi baten. Edonun zazela be zihur gaz beti hor egongo zazela beti lez laguntzeko prest.
